Irailetik Venezuelatik alde eginda egon ondotik, eta azken asteotan Hego Ameriketan kanpaina kutsuko bira egin ostean, hauteskundeetara aurkeztu zen Edmundo Gonzálezek hitzemana zuen Caracas hiriburuan agertuko zela Nicolas Madurok kargua hartuko zuen egunean. Bere arrasto bakarra sareetan zintzilikatu duen bideo bat izan da: presidentetzat jo du bere burua. 'Guaido Operazioa' bataiatutakoak bezalaxe, huts egin du Gonzalezenak ere.
"Demokrazia berriaren aldia" hasiko dela hitzeman du Nicolás Maduro Venezuelako presidenteak, "bakearen eta oparotasunaren garaia" izango baita datorren bost urteko agintaldia. Hirugarrenez izango da presidente. Chavismoaren alde mintzatu da, Hugo Chávezen agintaldian onartu zen konstituzioa eskuetan hartuta. Datorren astean ipiniko dituzte martxan konstituzioa berritzeko mekanismoak, batzorde bat lanean ipinita.
Konfliktoz beteak izan dira hauteskunde osteko hilabeteak, baita kargua hartu aurreko azken orduak ere. Izan ere, Maria Corina Machado eta Edmundo González oposizioko buruek ez dituzte onartzen bozen emaitzak, bozen aktak aurkeztu ez eta chavismoak iruzur egin zuelakoan. Diote beraiek eskura dituzten akten %80k esaten dutela oposizioko hautagaiak bildu zituela boto gehien, baina beraiek ere ez dituzte aurkeztu akta horiek. Madurok behin eta berriz adierazi du prozesua "garbia" izan zela, eta berak irabazi zituela.
Azken aste konplexuak
Beste behin, Juan Guaidoren ostean, huts egin du nazioartearen babes zabala duen oposizioaren ekinbideak. Hauteskundeak iragan ostean, Gonzálezek Venezuelatik alde egin zuen irailean, argudiatuta "jazarpen politikoa" pairatzen ari zela, eta Espainian gotortu zen. Espainiako Diputatuen Kongresura heldu zen auzi politikoa eta EAJk PP, Vox eta UPNrekin batera bozkatu zuen Espainiako Gobernuak González Venezuelako presidentetzat onartzea. Espainiako botere exekutiboak, ordea, ez du ez Maduro eta ez Gonzálezen aldeko jarrerarik hartu.
González ez da Espainiako Estatuan egon azken asteotan. Hego Amerikako hainbat herrialdetan biran ibili da, Maduroren aurkako kanpaina egiten, eta horri boza eman diote nazioarteko komunikabideek. Gonzálezek hitzemana zuen urtarrilaren 10ean, Maduroren kargu hartzearen egunean, Caracasen agertuko zela, baina, bistan denez, ez da horrelakorik gertatu. Bideo bat grabatu eta Venezuelako presidente izendatu du bere burua, eta armadari dei egin dio Madurori kasurik ez egin eta bere alde lerratzeko.
Edmundo González ez da Venezuelan agertu, eta bideo bat argitaratu du, bere burua presidente izendatzen
María Corina Machado, bestalde, hainbat hilabetez AEBek Venezuelan duten enbaxadan ezkutuan gotorturik egon eta gero, jendaurrean agertu zen ostiralean, Maduroren kargu hartze egunaren bezperan. Ekitaldia egin zuen jendaurrean, Maduroren aurka hitz egin eta González presidente izango zela lau haizeetara esateko. Poliziak atxilo hartu zuen Machado, hala jakinarazi zuen oposizioak; Venezuelako Gobernuak, ordea, gezurtatu egin zuen.
Madurok jasotako babesa
Chavismoak eta Madurok badituzte aliatuak nazioartean; dena ez da kritika. Hainbat herrialdek haien ordezkaritzak bidali dituzte Caracasera, Maduroren kargu hartze ekitaldian presente egoteko.
Kubako presidente Miguel Diaz-Canez han izan da; Errusiak bere biltzar federaleko behe-ganbera den Duma estatuko Viacheslav Volodin bidali du; eta bi horietaz gain, Nikaraguako, Aljeriako, Serbiako, Ugandako eta Bielorrusiako ordezkaritzak han izan dira.
Aurtengo ordezkaritza, baina, ez da indartsuenetan indartsuena izan. Historikoki Maduroren alde lerratu izan diren Brasil eta Kolonbia, esaterako, ez dira aurten bertan egon, ez baitute uste bozak "garbiak" izan direnik. Dena dela, nazioarteko herrialde boteretsuenek Maduroren eta Venezuelaren aurka eginiko presio ekonomikoak salatu dituzte. Izan ere, nazioarteko hainbat herrialdek Venezuelari "blokeoa" ipintzeko eskatu dute, eta Kolonbia eta Brasil ez dira horren aldekoak, ez dutelako "herri senide bat hiltzen utziko".
Tentsio-giroa nazioartean
Hauteskundeak egin ondotik, Espainiako Parlamentuak ez ezik, Eusko Jaurlaritzak ere González jo du "presidente legitimotzat", eta ez Maduro. Esaterako, Madurok kargu hartu behar zuen egunean, Imanol Pradales lehendakariak mezua idatzi zuen sareetan, Gonzálezen alde.
Petrolio ekoizle handia da Venezuela, eta enpresak presio egiten ari zaizkio Trumpi, Venezuelaren aurkako jarrera alda dezan
Europako Parlamentuak ere González jo zuen presidentetzat. Eta, horrez gain, Europar Batasunak enkargua bidali zion Madurori joan den larunbatean: "Dei egiten diogu Venezuelari, atxiloketa bidegabe eta arbitrario guztiak amaitu ditzan, eta preso politiko oro askatu".
Chavismoaren gobernuen aurka eragin handiena izan duen herrialdeetako bat dira AEB. Astebete barru, urtarrilaren 20an egingo da presidente aldaketa; Trumpek hartuko du agintea. Trumpen administrazioa izan zen 2019ko Guaidoren operazioa abian ipini zuen eragilea. Ikusmina dago, ea oraingoan ere Maduroren aurkako zein neurri eta jarrera hartzen dituen; baina baliteke, The Wall Street Journal hedabide estatubatuarrak azaroan zioenez, Trumpek beste jarrera bat hartzea. Izan ere, petrolio ekoizle handia da Venezuela, eta petrolio-ekoizle enpresa handiak, antza, presio egin nahian leudeke Trumpi, Venezuelaren aurkako jarrera alda dezan.
Europako Alderdi Popularrak ultrakontserbadoreekin eta eskuin muturrarekin landuriko ebazpenak aldeko 309 boto, kontrako 201 eta hamabi abstentzio jaso ditu. Ekaineko Europako hauteskundeez geroztik, lehen aldia da eskuina eta eskuin muturra baturik agertzen direla Estrasburgon.
Espainiako Gobernuak gezurtatu egin du Espainiako Inteligentzia Zerbitzuekin zerikusirik zutenik. Venezuelaren eta Kolonbiaren arteko mugan atxiki zituzten, baita atzerritar gehiago ere. Haien familiek esan dute turismoa egiten ari zirela.
PP, Vox, EAJ, UPN eta Coalición Canariako ordezkarien 177 aldeko botorekin onartu du ebazpena Espainiako Kongresuak, gobernuari eskatzen diona oposizioko buru Edmundo González presidente gisa onartu dezala. EAJk gobernua sustengatzen duen gehiengoarekin apurtu du... [+]
Igandean heldu da Edmundo González Urrutia Madrilera, Espainiako Armadako hegazkin batean. Venezuelako Gobernuak adierazi du gertatua “bi gobernuen arteko akordioaren” ondorioa dela. Espainiako Gobernuak azpimarratu du Gonzálezek egin duela asilo... [+]
Venezuelan dauden Askapena talde internazionalistaren brigadistekin hitz egin du ARGIAk, hauteskundeen osteko egoeraz eta etorkizunaz.
“Herriaren eta beren familien alde” jartzeko eskatu diete Edmundo Gonzálezek eta María Corina Machadok adierazpen bateratu baten bitartez. Maduroren gobernuak erantzun egin die, eta erabaki dute dokumentuaren sinatzaile biei “ikerketa penala... [+]
Maduroren hautagaitzak botoen %51,2 eskuratu du, eta %44,2 oposizioko hautagai nagusi Edmundo Gonzálezek, Venezuelako Hauteskunde Kontseilu Nazionalak emandako datuen arabera. Oposizioak iruzurra salatu du, eta chavismoak emaitzak errespetatzera deitu du. Madurok jarraian... [+]
Venezuelatik itzuli zenetik, Tolosako Zuloaga auzoaren behealdeko parkean ematen ditu arratsaldeak Miren Egigurenek, bizpahiru lagunekin. Hantxe aurkitu dugu ekainaren bukaerako egun batean. Elkarrizketa egiteko lagunaren etxera igo garenean, Hugo Chavezen panpinarekin... [+]
Urte luzez egin du borroka, nortasun juridikoa aitor ziezaiotela exijitzeko. Herrigabe eta heriotza zibil egoeran izan dute hamar urtez Venezuelan.
Angel Prado Padua borrokalari venezuelarra Euskal Herriko hainbat tokitan ibili zen hilaren hasieran, El Maizal komuna sozialistaren berri ematen, Demokrazia Komunalaren Aldeko Nazioarteko Sareak gonbidatuta. Hernanin bildu ginen harekin, bere hitzaldiaren bezperan. El Maizalen... [+]
Asteazkena zuen baraualdiaren 36. eguna, baina azaldu duenez, erietxean artatu behar izan dute. Gose greba eten arren, bere nortasun juridikoa lortzeko borrokan jarraituko duela dio.