Presbiziaren kontrako kronika

  • Maiatzaren 22an, Edu Zelaietak eszenaratze berezia eman dio Presbiziak lagundu omen digu (Pamiela, 2024) bere azken poema liburuaren aurkezpenari. Gasteizko Andre Mari Zuriaren enparantzan izan da, Arabako hiriburuko Poetak Maiatzan poesia-jaialdiaren baitan.

Cira Crespo

2024ko maiatzaren 23an - 16:12

Eszenatokia plazaren alde batean dago, Mendia Optikaren atari parean, hain zuzen. Ezin leku egokiagoa, hasteko, bete-betean egokitzen zaiolako liburuaren izenburuari nola bertan kontatzen direnei. Izan ere, ikusteko eta begiratzeko ditugun moduez ari zaigu Zelaieta, eta ikusteko gure moduen arazoez eta potentzialitateez. Baina lekua egokia da, halaber, Mendia optikak liburuaren hizkuntzarekiko duen loturagatik. Optika Mendia euskaldunen hizkuntz-eskubide aldarrikapenerako leku sinbolikoa da gasteiztar euskaldunentzat. Arnasgune txiki bat, Gasteizko hiriburuaren erdi-erdian.

Esan dezakegu Edu Zelaietak, beharbada, eszenatoki berezi hori erabili duela bere poema guztietan ageri diren aipuak erabiltzen dituen modu berean; poema bakoitzaren hasieran, zita bat dago, irakurketa ainguratu eta abiarazteko erabiltzen duena. Bada antzera, ikus-entzuleentzako Mendia optikaren atariko eszenatokia: aingura bat, abiapuntu bat.  

Baina izan da metafora gehiago ere. Arratsalde euritsu bat izan da, eta hasieran zalantzan izan gara Gasteizko Udalak jarritako karpa txikia nahiko izango ote den, ez ote dugun zopa-zopa eginda amaituko. Baina aurkezpenarekin aurrera egitea erabaki dugu, eta karpa txikiak, ozta-ozta, baina eutsi egin dio, eta ez gara busti. Ez hori bakarrik, aterpea bete egin da, eta karpa aldera beranduago iritsitakoek aterkipean gorde behar bere burua. Hotzari zirrikituak txikitzeko, jendea elkarrengana arrimatu da eta guztiok liburu aurkezpen-antzelan honi adi-adi isildu gara. Eta, orduan, Edu Zelaietak esan du: "eta hau ez bada poesia, zer da?". Eta bai, talde txiki-handi euskaldun hori, Gasteizko erdigunean, etengabeko euripean, ez al da poesia? Ez al da, alegia, metaforikoa?

Zalantzak zalantza, duda-mudak izanik ere, puntual hasi da poesia-errezitaldia. Atrilaren atzean Edu Zelaieta eta Itziar Rekalde izan dira, eta eskaini digutenak deklamazio poetiko hutsetik haratago egin du, eta ikusmenarekin eta ikusteko moduekin lotutako jolas poetikoetan aritu gara ikusleok . Adibidez, paperezko betaurrekoak banatu dira, kristal graduatuen ordez koloretako zelofana daukatenak. Era horretan, begi bakoitzak ikuspegi propioa izan dezakeela frogatu dugu.

Mendia Optikaren aurrean egin du bere poema liburuaren aurkezpena Zelaietak. (Argazkia: Zigor Olabarria)

Mendia optikako nagusia ere agertu da, une batez, eszenatoki umilean. Agerpena sotila eta, berriro ere, poetikoa izan da: Edu Zelaietari erabiltzailearen ikuspegia baloratzeko optiketako betaurrekotzat horietako bat jarri dio. Beste une hunkigarri bat, berriz, egileak bere amari Amaren letra irakurri dionekoa izan da, gaztelaniaz itzulita, uler zezan, eta atzera ere guztia, hizkuntza, lekua, eta protagonistak, metafora gertatu zaizkigu.

Liburuan agertzen den Local poet poesiaren esanahia ondo ulertzeko ere balio izan digu maiatzaren 22an arratsaldeak. Gasteizko erdigunean, local poet bat izateak karpa txiki bat betetzea esan nahi du, hain zuzen, eguraldiaren gorabeheraren gainetik, arratsalde desatsegina izan arren. Eta ongi pasatzea eta gozatzea, local poesiazale izanez.

Presbiziak lagundu omen digu liburuan gertatzen den bezala, irudi guztiak, azala, aipamen guztiak, keinu guztiak, sinbolikoak diren bezala, ikusten dugunaz haratagoko esanahia daukatelako, Gasteizen erdigunean, poesia ikusteko biltzea metafora polita bihurtu dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Poesia
Hitzen poetika

Ekintzailetza modan dago. Kontzeptuak indarra hartu du eta hiztegi ekonomikotik askoz harago zabaldu da. Just do it: egizu, besterik gabe. Baina ez dezagun ahaztu: propagandaren mundutik dator leloa. Erosle-ekintzaile aktiboak izatea ote da hitzaren mozorroa? Egungo enpresariek... [+]


Gorputz hotsak
“Harrotasunaren eta lotsaren arteko gatazkan bizi naiz”

Artea eta zientzia elkarrengandik oso urrun egon daitezkeela dirudien arren, biak gustuko ditu Maider Mimi (Maider Triviño) zientzialari eta artistak (Aretxabaleta, Gipuzkoa, 1997). Ikerkuntzan, antzerkian, musikan, bakarrizketetan, poesian eta beste gauza askotan dabil... [+]


2024-10-15 | Julene Flamarique
Gabriel Arestiren argitaratu gabeko olerki bat eskuratu du Jon Kortazarrek

Urriaren 14an 91 urte bete dira bilbotar idazlea jaio zenetik. Errota gorria poema eta idazleak dedikaturiko argazki bat Jon Kortazar EHUko katedradunaren esku utzi ditu Zubiri Moragues familiak. Orain arte ezezaguna zen olerkia laster argitaratuko dutela ziurtatu du... [+]


Rakel Pardo Perez
“Gakoa galdera da, galdera huts-hutsean”

Zuk, nik eta inguratzen gaituzten pertsona guztiek partekatzen dugun oinarrira jo du Rakel Pardo Perezek (Urdazubi, 1995) bere lehenengo poesia-liburua ardazteko: gizatasunera. Zer esan nahi du gizaki izateak? Zerk ematen digu existentzia, eta zer egin dezakegu emana datorkigun... [+]


Lora dadin deika

Neguko naretasun hotz eta lur etzearen ostean etor daitekeenaren promes izaten da udaberria, eta hainbatek eta hainbatetan idatzi izan diote lora dadin deika. Promesak promes, ordea: ez da inoiz udaberri ziurrik galbidean den lurrean. Ez behintzat aldaketaz edo, zehazki,... [+]


Babesten gaituen itsasoa

Oihane Jakaren poema liburua ireki eta eskaintza bi aurkituko ditugu. Aitari bata, seme-alabei bestea. Aipagarria da, topatuko ditugun poemekin lotura zuzena baitute.

Liburuaren egiturak hiru atal ditu: Hamaika urte, Hamaika hilabete eta Hamaika egun. Hamaika zenbakia asko... [+]


Beñat Arrutik irabazi du Donostia Kultura VII. poesia lehiaketa

Balea Zuria argitaletxeak kaleratuko du, ekainean, Arrutiren estreinako literatur lana: Arkeologia haragitan.


2024-03-13 | Castillo Suárez
Autoatseginkeriaz

Yolanda Castañori Espainiako poesia sari nazionala jaso zuenez geroztik hamaika elkarrizketa egin dizkiote. Horietako baten lerroburua deigarria egin zitzaidan, esaten baitzuen saria irabaztea izan dela egin duen bigarren gauzarik zailena. Eta berehala hasi nintzen... [+]


2023-10-06 | Estitxu Eizagirre
Josebe Blanco Alvarez "Hausnarrean. Ardiek egin naute artzain" liburuaren egilea
“Guk, artzain bezala, bizi ditugun kezka, poz eta errealitateen lekukotasuna jaso dut liburuan”

Mendian, autoz kaletik orduerdira bizi den emakume artzain euskaldun-galegoaren eguneroko bizitzan nola eragiten dute gaurko munduan pil-pilean dauden gaiek? Klima larrialdia, berdez pintatutako kapitalismoa, basogintza, migrazioa, prekaritatea, begano mugimendua, elikadura... [+]


2023-06-12 | Jakoba Errekondo
Ereiaroan izarren nekazaritza eta izar-ihintza

1966an Andima Ibiñagabeitia Idoiaga handiak Unai eta Alor-kantak itzulpena argitaratu zuen (Bucolicon liber eta Georgicon libri), Virgilio (K.a. 70-19) latindar poeta ospetsuenetarikoaren idazlanak osorik bilduz. Izugarrizko saioa egin zuen itzultzaileak kultura klasikoa... [+]


Arnaut Oihenarten poema berriak aurkitu dituzte

Gidor Bilbao EHUko ikerlariak Grenobleko liburutegian Cobla Berriae liburuaren ale bat topatu du, eta Baionako liburutegikoak baino lau orri gehiago ditu. Bertan daude orain arte ezagutzen ez genituen ahapaldi eta poema berriak. 


2023-03-31 | Castillo Suárez
Lanartea

Ez dut gogoan nori entzun nion hilaren amaierara poesia idazten baino ezin dela iritsi, baldin eta poesia ez bada hilabete amaierara iristeko zure modua. Poesia, zorionez edo zoritxarrez, sistema literarioaren eta industria kulturalaren periferian egon da beti. Nolanahi ere,... [+]


2023-03-28 | Edu Zelaieta Anta
Egitura sendoak

Arkitektura eta poesia uztartu zituen Joan Margaritek. Zenbaitzuek bi diziplinen arteko loturaz galdetzen zioten, bi jardun horiek bateratzea ezohikoa zelakoan. Halakoetan, bi alorrek antzekotasun handiak zituztela erantzuten zuen berak; izan ere, Margariten ustez, egitura... [+]


2023-02-21 | Iñigo Satrustegi
Pentsatu dut

Hitz esana ikusi ostean, kronika horrela idaztea pentsatu dut. Pentsatu dut, Zergatik [pausa] errezitatu [pausa] behar [pausa] dira [pausa] poemak [pausa] horrela? Nik ere esan diet lagunei banoa poesia-errezitaldi batera. Eta haiek ere esan didate uf, ez dut ulertzen poesia... [+]


Eguneraketa berriak daude