Prefetak ezarritako epemuga gaindituta, Ipar eta Hego Euskal Herri arteko mugak berehala irekitzeko eskatu dute EH Bilduk eta EH Baik

  • Urtarrilaren 14an itxi zituen Frantziako Gobernuak, “terrorismoaren aurkako borroka” argudiatuta. Erabakia inposatu zuen dekretuaren arabera neurria otsailera arte egongo zen indarrean, baina gaur gaurkoz mugak eperik gabe itxita jarraitzen dutela salatu dute bi indar politikoek.


2021eko martxoaren 01an - 17:56
Hendaia eta Irun arteko muga. Argazkia: Sustatu.eus.

Haserre agertu dira EH Bai eta EH Bildu prentsara igorritako ohar bateratuan. Gogoratu dute urtarrilean hartu zuela Pirinio Atlantikoetako prefetak Ipar eta hego Euskal Herri arteko zortzi pasabideak ixteko erabakia, “Espainiako Gobernuak Nafarroan eta EAEn dituen ordezkariekin hitzartuta”. “Terrorismoaren” aurkako borroka aitzakia izan zela diote bi indar politikoek, eta itxieraz geroztik Euskal Herria zatituta dagoela, “barne bizitza baldintzatuz eta libreki ibiltzeko askatasuna oztopatuz”.

Ezarritako epea gaindituta, itxierak jarraitzen du

Itxiera agintzen zuen dekretuak neurria otsaila amaiera arte luzatuko zela zioen, baina indarrean jarraitzen du eta horren aurka egin dute EH Bilduk eta EH Baik: “Gaur, martxoko lehen egun honetan, delako muga bide horiek noiz arte itxiak egonen diren ez dakigu. Noiz arte ukatuko diguzue gure herrian libreki ibiltzeko eskubidea? Noiz arte utziko duzue Euskal Herria setio egoera honetan? Noiz arte neurriz kanpoko poliziaren presentzia eta giro sekuritario hau?”. Mugak ixteko deliberoa “euskal militante politikoak kolpatzeko erabili dituzten” bestelako neurri batzuekin lotu dituzte, horien arteko azkena litzatekeelarik Frantzian berriki onartu den Separatismoaren Aurkako Legea. Euskal Herrian libreki mugitu eta bizitzeko eskubidea errespetatzeko exijitu diete Frantziako eta Espainiako Gobernuei.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Muga Politika
2024-04-25 | Gedar
Pertsona migratuak preso izateko zentro bat eraikiko du Espainiko Gobernuak Alborango irlatxoan

Espainiako Gobernuak dio "behin-behinekoa" izango dela itsasoaren erdian sortuko duten kartzela. 600 metroko luzera du uharteak, eta Almeriako kostaldearen eta Marokoko Tres Forcasen artean dago. Militarrek erabiltzen dute.


2023-12-20 | Hala Bedi
Europako Migrazio eta Asilo Itunak pertsona migratzaileen aurkako praktikak legeztatuko dituela salatu dute

Datozen egunetan onartu nahi du Europar Batasunak Migrazio eta Asiloaren Ituna. Bachué elkartea, Ongi Etorri Errefuxiatuak eta Amnistia Internacional itunaren aurka agertu dira eta elkarretaratzea ere egin dute protesta gisa, Gobernu Ordezkariordetzaren aurrean.


2023-09-29 | ARGIA
Frantziako Gobernuak Bidasoako muga ixtea ez dela zilegi berretsi du Europako Auzitegiak

Europako Justizia Auzitegiak (EBJA) erabakia hartu du mugako barne-kontrolak berrezartzeko Frantziako Gobernuaren politikari buruz. Bidasoaren mugan ohikoak diren zenbait praktika. hala nola muga igarotzeko debekuak eta berehalako itzulketak, ez direla legearen araberakoak... [+]


Frantziak migratzaileak legez kanpo kanporatzen dituela ebatzi du Europako Auzitegiak

Irailaren 21eko ebazpenak dio europarra ez denak epe jakin bat duela lurraldea bere borondatez uzteko, eta Frantziak ez du hori betetzen.


Izpegiko bestak antolatu dituzte, “muga fisiko eta psikologikoa hausteko” gogoz

Mendi martxa, bizikleta igoera, hitzaldi, bazkari, txaranga, kontzertu eta DJ, egitarau oparoa osatu dute Baigorriko Basaizea elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Erratzuko gazte batzuk. Izpegiko bideetan istripuak saihesteko xedez autobus zerbitzuak izanen dira, Baigorritik... [+]


Frantzia eta Italia arteko muga migratzaileentzat: kontrol arrazistak, irregulartasunak eta itzultzeak

94.000 migratzaile inguru heldu dira Italiara 2023. urte hasieratik. Medicos Sin Fronterasen arabera, 13.300 pertsona itzuli edo atxikitu dituzte mugan: egunero 80 pertsona inguru. Immigrazio politiketan irregulartasunak eta “kontrol arrazistak” salatu dituzte... [+]


Telefonoak pintxatuta eta autoetan GPSekin zelatatu zituzten migratzaileei laguntzea egotzita atxilotutakoak

Larunbatean elkarretaratzea egin dute Baionan Darmanin inmigrazio-lege proiektua, mugak ixtea eta hiru atxiloketak salatzeko. Bertan eman zuen bere lekukotza atxilotuetako batek, Kazetak jaso duenez. Bederatzi hilabetez Poliziak bereziki zelatatu dituzte, telefonoa pintxatu... [+]


Satlantis Microsats, Bizkaiko enpresa bat Europako mugen zainketa eta azpiegitura militarra garatzen

Satlantis Microsats enpresa bizkaitarrak aldarrikatzen du gaurko “Gerra Hotz Berrian” Mendebaldeari laguntzen diola: berak darama lidergoa Europako Defentsa Programaren esparruan 4,8 milioi euroko dirulaguntza jaso duten bi proiektutan. Eusko Jaurlaritzak eta... [+]


2022-05-10 | ARGIA
Frantziako mugak ixtearen kontra salaketa jarri dute Estatu Kontseiluan

Atentatu batzuen harira 2015ean mugak ixteko agindua eman zuenetik, Frantziako Gobernuak behin eta berriz luzatu du agindu hori, eta eragile ugarik salatu du mugetako kontrol etengabea, batez ere migratzaileak jomuga dituena. Orain, botere judizialaren organo garrantzitsu den... [+]


2022-03-23 | ARGIA
Ipar eta Hego Euskal Herriko mugaren izaera arrazista agerian utzi du Ehun mugimenduak ekintza batekin

Herritar txuri batek Irun eta Hendaia arteko muga zeharkatu du oinez birritan: lehenbizikoan ez du eragozpenik izan; bigarrenean, aurpegia beltzez margotu ostean, Poliziak gerarazi du. Askatasunak “berreskuratzeko” euskal errepublikaren ezinbestekotasuna aldarrikatu... [+]


Hil ala biziko muga Euskal Herrian

Etorkinen parean blindatzen dabil Europa. Kanpoko mugez gain, barneko anitz ditu poliziaz josiak ala zuzenean hetsiak. Tartean, Irun eta Hendaia artekoa. Aitzina egin beharra hil ala bizikoa izanik, haien bizia arriskuan jarriz dabiltza milaka immigrante muga zeharkatzen... [+]


2021-11-22 | ARGIA
Polonia eta Bielorrusia arteko mugako gertaeren “basakeria” salatu dute Gasteizen

Elkarretaratzea egin dute igande eguerdian, “Europa errudun” lelopean. Mugarik gabeko bide irekiak eta seguruak eskatu ditu Ongi Etorri Errefuxiatuak Araba taldeak.


Eguneraketa berriak daude