Praileaitzeko margoak kaltetu ditzaketen korrosio arazoak topatu dituzte


2008ko ekainaren 05ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12

Gipuzkoako Foru Aldundiak eskatutako ikerketaren emaitzak ezagutarazi zituen atzo Maria Jesus Aranburu Kultura diputatuak. Praileaitzeko haitzuloan "korrosio arazo larria" topatu dutela adierazi zuen, eta epe laburrean pitzadurek kobako margoak kaltetu ditzaketela. Korrosio arazoak Sasiolako harrobiaren ustiaketa lanekin lotzeko nahikoa daturik ez dutela gaineratu zuen Aranburuk, baina haitzuloaren Babes Dekretua aldatzea gomendatu dio Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailari; babes eremua zabaltzea, alegia.


Eguneraketa berriak daude