PPren eta Antépararen akusazioak ukatu dituzte Gasteizko Udaleko teknikariek

  • Antéparak eta PPk adierazi dute Luxury enpresari hiru espediente ireki izanaren arrazoi bakarra udalaren jakinarazpen okerrak izan direla. Gustavo Antépara presidente den enpresa espedientatu duen udal departamentuko bi langilerekin hitz egin du ARGIAk, bakoitzarekin aparte. Biek gertutik ezagutzen dituzte azken hilabeteetan Luxury eta udalaren artean egon diren tirabirak. Udal langileek, batetik, ukatu egin dute PPk esandakoa; eta, bestetik, adierazi dute departamentuan “haserrea” dagoela Luxuryren jarduteko modua dela eta.

Pintore kaleko Luxuryren jabetzako ataria. Argazkia: Dos por Dos

2023ko maiatzaren 12an - 08:00

Gasteizko Udaleko Lurraldearen eta Klimaren Aldeko Ekintzaren Saileko langileak dira biak, eta batek ardura postua du. ARGIAk beraien hitza jaso nahi izan du, Antéparak eta PPk departamentua egin dutelako Luxuryk Pintore eta Korre kaleko etxebizitzetako obrekin izan dituen arazoen erantzule. PPko Gasteizko komunikazio arduradunak ARGIAri azaldu dionez, Antéparak alderdiari esandakoa ontzat hartuz, departamentuak Luxuryri irekitako hiru espedienteak “txarto notifikatuta” daude: “Ez ziren bitarteko digitalak erabili, eta ez ziren bidali posta helbide zuzenera”.

PP eta Antépara faltsukerian berriz ere

PPren esanetan, udalak jakinarazpenak bidali zizkion Luxuryri, baina Luxuryk ez zituen jaso, eta hortik etorri dira espedienteak eta bestelako santzioak. Argudioak ez du logikarik, obrak egiteko Luxury baita lehen pausoa eman behar duena –baimenak eskatu– eta ez udala. Edonola dela, komunikazio arduradunak azaldu du Luxuryk alegazioak aurkeztu dituela hori argudiatuta. Departamentuko bi langileek PPren esana ukatzen dute erabat, eta ARGIAk argitaratuko informazioa berretsi: PPk bestelako informazio faltsuak ere eman dizkie kazetariei Antépara errugabetu nahian.

Espedienteen jatorria ez dago erantzun gabeko notifikazioetan, baizik eta Udaltzaingoak etxebizitzetara aurreabisurik gabe egindako inspekzioetan

Espedienteen jatorria ez dago erantzun gabeko notifikazioetan, baizik eta Udaltzaingoak etxebizitzetara aurreabisurik gabe egindako inspekzioetan, zeinetan eraberritze obra lan integralak egiten ari baitzen Luxury, aurretik inongo baimen eskaerarik egin gabe. Pintore kaleko etxebizitzetan esaterako, auzokideak izan ziren Udaltzaingora deitu zutenak azaroaren 21ean “ustezko legez kanpoko obrak” egiten ari zirela susmatuta. Udaltzaingoaren txostena oinarri ireki zizkion Lurraldearen eta Klimaren Aldeko Ekintzaren Sailak espedienteak Luxuryri azaroaren 25ean.

Udalak Luxury enpresari irekitako espedienteak. Bertan argi azaltzen da enpresak inongo baimen eskaerarik egin gabe hasi zituela "obra klandestinoak", eta horregatik irekitzen zaizkiola espedienteak.

Bestetik, bi langileek ziurtatu diote ARGIAri Luxuryren eta departamentuaren artean komunikazio ugari eta ezberdinak izan direla, ez bakarrik idazkien bidez, baita telefonikoak ere –Antépararekin zuzenean ere bai, ardura postua duen langilearen esanetan–. “Lizentziak jakinarazi ditugu, espedienteak ireki ditugu, obra txikiak izapidetu ditugu, errekerimenduak egin dira, erantzun digute...”, laburbildu du arduradunak (Beheko irudietan komunikazio horietako batzuen dokumentuak).

Udalaren notifikazio bat Luxury enpresari. Bertan irakurri daitekeenez (azpimara horiak ARGIArenak dira), aurretik ere izapideak aurkeztu ditu Luxuryk (eta udalak eskatutako baimena ukatzen dio aurkeztutako baimena ez datorrelako bat egiazki egin nahi diren lanekin)

Haserrea Gasteizko Udalean

Bi langileek diote departamentuan “haserrea” dagoela Luxuryren jarduteko moduarekin. “Kosta zaigu antzematea zer ari diren egiten eta nola jokatzen duten, baina egin dugu”, dio langileetako batek. Langile eskasia dela da horrelako portaerak antzeman eta moztea zaila egiten duena, langilearen esanetan. Haserreak jatorri ezberdinak dituela azaldu dio ARGIAri arduradunak. “Pikarokeriaz” jokatzea leporatu dio Luxuryri, adibidez, obra txikietarako baimena eskatuz obrak eraikin oso bati eragiten diotenean. Edo departamentua “nahasarazten” saiatzea, baimenak etxebizitza erabilerarako eskatuz itxura guztien arabera turistei alokatzeko erabiliko direnean. “Hotel edo ostatu proiektu bat aurkeztu baligu begiratuko genuke posible den, bada hori saiatzen ari den jendea”.

"Kosta zaigu antzematea zer ari diren egiten eta nola jokatzen duten, baina egin dugu"

Are gehiago: Luxuryk gezurra esan dio udalari idatziz. Pintore kaleko atarirako proiektu memoria aurkeztu zuen otsailaren 7an, eta honakoa irakur daiteke “eraikinaren erabilera” atalean, atariko etxebizitza guztiez ari dela: “Eraikinaren erabilera berezkoa etxebizitzarena da, eta beheko solairuan lokal bat du. Ez da aldatzen”. Erabilera turistikoa ukatzen du, hortaz, 2021etik behintzat turistei alokatzen ari bada ere. Behean dokumentua:

Etxebizitza turistikoak

“Tirabira” izan dute departamentuak eta Luxuryk, enpresak Pintore kalean jabetzan duen atariarekin (4 etxebizitza lau solairutan), arduradunaren esanetan: “Luxuryk eraikin osorako proiektu bat aurkeztu zuelako kontzeptualki etxebizitza turistikoetarako zena, eta esan zitzaion, ‘ez, ez, niri etxebizitzak egin behar dizkidazu, gero borrokatuko zara ea etxebizitza turistikoak bilakatzea duzun edo ez”. Ordea, Pintore kaleko hirugarren solairuan departamentuak geldiarazita zituen obrentzako baimena eman berri diola dio, “etxebizitza izateko”, azpimarratu du, bestelako susmoa badute ere departamentuan: “Batzuekin eta besteekin hitz egiten dudanean, esaten dugu: ‘Edo promotoreak dira eta gero alokairuan jarriko dituzte, edo badago beste gauzaren bat. Baina usain txarra du’”. Bestelako susmoa ere badu arduradunak: “Lobby antzeko bat dagoela ematen du hor, Arabatur elkartearekin...”.

"Haserrea dago, lizentzia batzuk ematen ari garelako, jakinda atzean beste gauza batzuk egon daitezkeela"

Orduan, zergatik eman baimenak? Argi mintzatu da arduraduna: “Haserrea dago, lizentzia batzuk ematen ari garelako, jakinda atzean beste gauza batzuk egon daitezkeela. Baina guk, zentzu horretan, hotzak izan behar dugu. Niri etxebizitza bat berritzeko baimena eskatzen badidate, susmoa izan arren, ezin dut besterik egin. Beste gauza bat da ari badira etxebizitza turistikoak publikoki iragartzen [ARGIAk argitaratutako erreportaje honek frogatu duen gisan]. Ez dakidana da nola ez dituen Turismo Sailak harrapatu [Turismo Sailak ematen ditu etxebizitza turistikoen lizentziak]”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Politika
Artisten lanbidea “duintzeko” konpromisoa adierazi du Jaurlaritzak

Gobernu berriak sorkuntza indartzeko asmoa adierazi du, "batez ere emakumeena eta euskaraz eginikoa". Sailburu berriak esan du aurreko gobernuak onartutako Plan Estrategikoa izango dutela ardatz, baina dokumentu horrek "euskarazko eskaintza handitzea"... [+]


Iruñeko Udalak 3,2 milioi euro bideratuko ditu etxerik ez dutenei laguntzeko

Aurreko urtearekin alderatuta %80 igo da etxegabeei arreta emateko aurrekontua.


Donostiako Polloe hilerriko gurutze frankista eraisteko eskatu du EH Bilduk

CNT sindikatuak egin duen eskaera ofiziala babestu du udaleko koalizio abertzaleak, eta faxistekin batera lurperatu zituzten biktima guztiak bilatzeko eskatu du.


Ibai Azkona: “Nire torturen aitortza aurrerapauso txiki bat da, baina oraindik ehundaka tortura kasu daude aitortu gabe”

2008an Fernando Grande Marlaska epailearen aginduz atxilotu zutenean Ibai Azkonak pairatu zituen torturak aitortu ditu Nafarroako Gobernuak. Euskalerria Irratian, pauso honek suposatzen duena azaldu du Azkonak.


Bost urteko espetxe zigorra eskatu diete Covid garaian Donostian atxilotutako sei gazteri

2021eko urtarrilaren 20eko istiluetan atxilotutako sei gazteek epailearen aurretik pasatu beharko dute urriaren 22an.


2024-09-16 | Sustatu
EAEko Hezkuntza Sailak datuen babesa egoki bete gabe egin zuen hitzarmena Google Workspace for Education erabiltzeko

Udako albistea da, zenbait tokitan agertu zena, Datuak Babesteko Euskal Agintaritzak (DBEA, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio-organo bat) Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailari espedientea ireki ziola Googleren produktu batzuk erabiltzera behartzeagatik ikasleen... [+]


Iturbide, Jiménez eta Azkona estatuaren biktima gisa aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

Foru Gobernuak aitortu du motibazio politikoko biktimak direla hirurak. Hiru aitortza berri horiekin dagoeneko 36 pertsonari estuaren biktima izatea ofizialki aitortu die gobernuak.


Madrilgo Rolando kafetegiko hamahiru hildako haiek ETAm-ren eta ETApm-ren zatiketaren erdian

Ostiral honetan betetzen dira 50 urte ETAk, 1974ko irailaren 13an, Madrilgo Rolando Kafetegian bonba bat lehertarazi eta hamahiru pertsona hil zituela. Ofizialki 2018an onartu zuen erakundeak ETAren egiletza, bere burua desagertze bidean jarri zuenean.


2024-09-13 | Gedar
Bi lizarratar epaitu dituzte, Voxen salaketa baten harira

Faxisten aurka protesta egiteagatik auzipetu zituzten Lizarrako bi kideak. Asteazkenean, epaiketaren egunean, Lizarraldeko Kontseilu Sozialistak elkarretaratzea egin zuen epaitegi aurrean. Voxeko faxistak jarrera probokatzailearekin agertu ziren bertara, eta Guardia Zibilak... [+]


2024-09-13 | Ahotsa.info
Urriaren 12an Tafallan eginen du manifestazioa Ernaik “españolismo eta faxismoaren aurka”

“Españolismoaren eta faxismoaren normalizazioan” Hispanitatearen egunak jokatzen duen papera salatzeko urriaren 12an Tafallan mobilizatuko da Ernai. “Gu, Nafarroako etorkizuna gara, haiek, aldiz, iragana. Faxismoak herri honetan lekurik ez duela argi... [+]


Lokutorio greba Zaballan

Espainiako Estatuko espetxeetatik Euskal Herriratu gintuztenetik Zaballako espetxean komunikazioaren alorrean gabezia ugari topatu ditugu. Aurrez aurreko gutxiago eta laburragoak dauzkagu, lokutorioko bisitak baldintza tekniko kaxkarretan gauzatu behar izan ditugu eta telefono... [+]


EAJk PP, Vox eta UPNrekin bozkatu du Espainiak Edmundo González Venezuelako presidentetzat onartu dezan

PP, Vox, EAJ, UPN eta Coalición Canariako ordezkarien 177 aldeko botorekin onartu du ebazpena Espainiako Kongresuak, gobernuari eskatzen diona oposizioko buru Edmundo González presidente gisa onartu dezala. EAJk gobernua sustengatzen duen gehiengoarekin apurtu du... [+]


Eguneraketa berriak daude