PPren sektore kontserbadoreko zenbait kidek eta ETAren hainbat biktimak alderdi berria eratu dute maiatzeko Europar Batasuneko hauteskundeei begira, tartean Jose Antonio Ortega Lara eta Santiago Abascal daude. Rajoyri “jarrera nazionalistetara hurbiltzea” eta “egonean egotea” leporatzen diote.
Libertad Digital atariaren arabera, Vox deitu diote alderdiari. Lan ildoak, logotipoa, eta programa ostegunean aurkeztuko dituzte, prentsaurreko baten bidez.
Zeintzuk egongo dira alderdian?
Ortega Lara ETAk 1996tik 1997ra bahituta eduki zuen kartzeletako funtzionarioa da sustatzaileetako bat. 1987an egin zen PPko kide eta 10 urte geroago Burgoseko PPko zerrendetan sartu zen “mehatxatutakoekin elkartasunez”. 2008an utzi zuen alderdia, argitu gabeko arrazoiengatik.
Santiago Abascal amurrioarra da beste bultzatzaileetako bat. 1994tik 2013ra izan da PPko kide, baina “desadostasunengatik” utzi du. Europako Giza Eskubideen Epaitegiak ‘Parot Doktrina’ baliogabetu eta PPk epaia onartzea izan da “tentsioaren lehergarria”, Abascalen hitzetan.
Alejo Vidal Quadras PPko kidea eta egun Europako Parlamentuko presidente ordea izan daiteke formazio berriaren zerrenda-burua, zenbait medioen ustetan, baina oraindik ez dute ofizialki argitu. Oraindik ez dago formazioaren zerrandatan, baina askok esaten dute egongo dela. "Ongi etorria" litzatekeela ziurtatu dute Vox-eko buruek.
Eskutitz irekia bidali zion Zuzendaritza Orokorrari orain lau hilabete Kataluniako independentzia nahiaren eta ‘Barcenas auziaren’ aurrean hartutako jarrera salatuz. “Nazioa suntsitzen ari direnekin” biltzea aurpegiratu, eta PPko Batzar Orokorra deitzeko eskatu zion orduan Rajoyri. Erantzunik ez zuen jaso, eta beste alderdi bat egituratuko zuela esan zuen.
Terrorismoaren Biktimen Fundazioko presidente ohi Ana María Vidal-Abarcak ere parte hartuko du Vox-en. Orain zortzi urte, Biktimen Fundazioaren lehendakaritza utzi zuen, bertako kideak “politizatzen” ari zirelakoan.
Eraikin osoan zehar egin dituzte margoketa faxistak. Erasoa salatzeko, protesta bat antolatu dute larunbaterako.
Mendebaldeko agintariek gerraren aldeko apustua egin dutela salatzeko mobilizazioak antolatu ditu Gazte Koordinadora Sozialistak Bilbon eta Iruñean. Faxismoaren gorakadaren aurrean mobilizatzeko deia egin du.
Estirpe Imperial da talde neonazia, besteak beste ezagun egin dena erabiltzen dituen letra faxista eta arrazistengatik.
Azken asteetan albiste izan da Gasteizko Errota auzoa, urriaren 8az geroztik delinkuentziaren aurkako eta segurtasunaren aldeko mobilizazioak egiten baitituzte zenbait auzokidek asteartero, bi lonja huts okupatu zituzten gazte migratzaile batzuk jo-puntuan jarrita. Inguruan... [+]
Duela bost urte Bilboko Atxuri auzoan Voxen diskurtsoaren aurka mobilizatu ziren bederatzi gazte epaituko dituzte. Goizean bildu dira Bilboko Probintzia Auzitegiaren aurrean zenbait kide, akusatuen absoluzioa eskatzeko eta faxismoaren gorakada salatzeko.
Lo Que No Te Cuentan de Donosti-k 30 pertsona soilik batu zituen Easo plazan larunbatean, eta haren aurkako deialdi antifaxistak 300. Bestalde, Gasteizko Errota auzoko mobilizazio arrazisten sustatzaileek auzotik irten eta Gasteiz mailako mobilizazioa deitu zuten iragan... [+]
Lo Que No Te Cuentan De Donosti taldeak mobilizazio berri bat antolatu du datorren astelehenean, hilak 11, Amara Berrin, Kaleko Afari Solidarioak banatzen diren ordu eta leku berean. Hiriko hainbat eragile antifaxista eta antirrazista batzen dituen plataformak... [+]
Iragarritako heriotza baten kronika. Donostiako Udalak Egiako Kaleko Afari Solidarioak debekatu ditu, «segurtasunaren» aitzakian. Bizpahiru urte dira Egian segurtasuna guztien ahotan dagoela, eta azken hilabeteotan, talde eskuindarren gorakadarekin, egoerak okerrera... [+]
Azken asteetan mobilizazio arrazistak piztu dira Gasteizko Errota eta Donostiako Egia auzoetan, eta biek iragarri dute asteroko deialdiei eusteko asmoa. Haien artean desberdintasunak daude, baita antzekotasun asko ere: sustatzaileak anonimoak izatea, konfrontazioa bilatzea, edo... [+]
Iruñeko kaleetan ikusgai dago LKN artista nafarraren Otoi nire alde erakusketa. Esprai beltzarekin eraso egin diote hainbat irudiri.
Donostiako Kaleko Afari Solidarioak (KAS) taldeak ezin izango ditu otorduak eman ostegunetik aurrera, Egian behintzat. Hala jakinarazi diete udaltzainek asteazken iluntzean, ahoz, antolatzaileei, baimenik ez dutela eta Donostiako Udalaren erabakia dela argudiatuta. Asteazken... [+]
Sare sozialek permititzen dituzte horrelako edukiak, eta haiek ere izan beharko lukete ardurarik auzi honetan. Baina ez dirudi inork neurririk hartzeko asmoa duenik. Zigortu izan dituzte sare sozialak, baina sekula ez ildo horretan, ez baita interesatzen. Izan ere, emozioak... [+]
[Azpi-testu hau LARRUN honetako gai nagusitik dator, Eskuin muturraren neurrira egindako sareak, gorrotoa elikatzeko bazka, eta badago beste azpi-testu bat ere: Kirolari lotuta ere bai...]