Nafarroako eta Espainiako Gobernuek gaur 13:00etan zuten bilera bertan behera utzi du Espainiako Gobernuak. Hitzarmen Ekonomikoa eta zergen esparruan dauzkaten hainbat gai jorratzeko bildu behar zuten. Orain bilera egin egingo da, baina teknikarien artean izango dela adierazi dute Nafarroako Gobernutik, eta batez ere hurrengo bileretako lana leuntzera bideratua egingo da.
Hiru gai jorratu behar zituzten gaur: batetik, Volkswageneko BEZarekin zer gertatuko den argitzea (Estatuak 1.513 milioi euro erreklamatzen dio Nafarroako Gobernuari); bigarrenik, Hitzarmen Ekonomikoaren hainbat atal aldatu nahi ditu Yolanda Barcinaren gobernuak, Hitzarmena Konstituzio Auzitegiaren ebazpenetatik babestu ahal izateko. Eta azkenik, transferitu gabeko zergak ere aztergari ziren.
Hitzarmen Ekonomikoaren negoziazioa oso garrantzitsua da, une honetan datozen bost urteetarako hitzarmen berriaren baldintzak zehaztu behar direlako, baina bilerako gai izarra eta arantzatsuena Volkswageneko BEZarena zen.
Gaiaren muina zera da: 1994tik 2011ra Nafarroako Gobernuak jasotzen zuen Alemaniako auto enpresak bere jardunagatik sortutako BEZa, baina Espainiako Gobernua arduratzen zen multinazionalari BEZa itzultzeaz, urtero 200-400 milio euro. Espainiako Zerga Agentziak 2011an egindako ikerketa baten ondorioz, BEZren itzulera Nafarroako Gobernuari egitea dagokio. 2007ko aurreko urteetako ordainketak preskribatuta leudeke, eta 1.513 milioiak 2007-2013 urteei dagokiena lirateke.
PPren proposamena
UPNren gobernuaren ustez, Nafarroak ez du dirutza hori ordaindu behar, bere garaian ordainketa horiek hala egitea erabaki zelako. Cristobal Montoro Ogasun ministroak Espainiako Auzitegi Gorenera eraman du erreklamazioa, baina prest da itzuli beharreko dirua 125 milioi eurotan uzteko, 25 milioi euro urteko. Nafarroako PPko ordezkariek irailaren 15ean Montororekin Madrilen egindako bileran adostutakoaren arabera, PPk helegia erretiratuko luke eta ordainketa 125 milioi eurotan utziko luke, baina UPNek onartuko luke zorraren sorrera moldea.
Oposizioko taldeek helegitea eta zor eskaerak erretiratzea eskatzen diote Estatuari. UPNri berriz, azaldu dezala 1994tik gaurdaino Volkswageneko BEZaren gaia nola kudeatu den. Gaia ertz ugari erakusten ari da, zorra onartuko balitz Nafarroako Ogasuna (Gobernuaren urteko aurrekontua 3.800 milioi euroko da) erabateko porrotean utziko lukeelako.
Haurrak dituzten familiei egiten diete deia, bereziki. Seme-alabentzat onena nahi dugulako, etorkizunerako aukerak zabaltzea litzateke euskara ematea. "Eleaniztasunaren aldeko hautua egiteko gonbidapena da, euskara ematea batzea delako", esan du Ana Ollo Euskara... [+]
Estatuaren biolentziaren biktima gisa onartzeko 125 eskaera egin zaizkio Nafarroako Gobernuari 2023an eta 2024an. Horietatik 41 onartu dira. Egiari Zor eta Torturatuen Elkarteak ongi baloratu dute egiten ari den bidea.
Contigo-Zurekinek proposatutako idatzian azaltzen da Europako eta Hego Amerikako merkatari erakunde nagusien arteko hitzarmen berriak muga-zergen deuseztatzea ekarriko lukeela, bertako ekoizleak, txikiak bereziki, kaltetuz. UPNk, EH Bilduk, PPk eta Voxek mozioaren alde bozkatu... [+]
PSNk, EH Bilduk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak bat egin dute Borboiak Nafarroako kultura sari nagusitik at gera daitezen. Espainiako erregeak 2015etik, Uxue Barkos lehendakari zenetik, ez daude ekitaldi handi honetara gonbidaturik.
ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiruk herri ekimen legegilea aurkeztu dute Eusko Legebiltzarrean eta Nafarroako Parlamentuan, gutxieneko soldata propio baten alde. Lanbide arteko akordio bat lortzeko ekimen bateratuak ere iragarri dituzte. Eusko Jaurlaritzak begi onez ikusi... [+]
Arazo mentalak dituztenen kopurua haziz doa, oraindik ere estigma sozial handia dute atzean eta, horri aurre egiteko, buruko nahasmenduren bat dutenak lan mundura bideratzen saiatzen da Elkarkide, Nafarroako Parlamentuan azaldu duenez. Lan horretan jarraitzeko laguntza eskatu du.
Irakasle hau egokitzen zaielarik, 6-9 urteko haurrengan beldurra, amesgaiztoak, antsietatea, negarra… orokortzen direla salatu dute Atarrabiako Atargi ikastetxeko gurasoek. Urtetako arazoa konpontzen ez dela-eta, haren klaseei planto egitea erabaki dute. Guraso elkarteko... [+]
"Erorien Monumentuaz sozialistekin akordioa lortu izan ez balitz, eraikinak bere horretan jarraituko luke aurrerantzean ere eta hori zen guk onartzen ez genuen aukera bakarra”. Hala dio Joseba Asironek. Entzun elkarrizketa osorik hemen sakatuta.
Sortu berri duten organoaren eginkizun nagusien artean daude, besteak beste, diskriminazioaren aurkako politikak sortzea, migratzaileen eta gutxiengo etnikoen elkarteen parte hartzea sustatzea, Nafarroako arrazakeriaren egoera globala aztertzea, eta Arrazakeriaren eta... [+]
Nafarroako Legebiltzarrean datorren urteko aurrekontuak ixteko negoziazioetan ari dira egunotan alderdiak, eta horietan adostutakoaren arabera, euskararen Euskararen Nafar Institutuak iaz baino 1,3 milioi gehiago izango ditu.
Osasun Legea aldatzea beharrezkoa dela adierazi du Nafarroako Osasun kontseilariak, hala nola Osasunbidea enpresa-erakunde publiko bihurtzea, bestela “luze gabe sistemak porrot” egingo duela argudiatuta. Sindikatuak ez daude formula horrekin ados.
Entitate sozial honen langileek Etxebizitza, Gazteria eta Migrazio Politiken batzordean agerraldia egin dute haien lana azaltzeko. Hizlariek etxebizitza duinak, bizileku zein lan baimena erraztea eta osasun mentaleko baliabide publiko gehiago eskatu dizkiote Foru Gobernuari... [+]
María Chivite lehendakariak esan du kezkatuta dagoela Alemaniatik Volkswagenetik datozen albisteekin, baina aldi berean, konfiantza duela multinazionalak Iruñean duen lantegian, orain arte iragarritako planak betetzen ari direlako.
Nafarroako "eremu mistorako" deialdi bakoitzean, banan-banan, zehaztu beharko da euskarari zein atzerriko hizkuntzei ematen zaien puntuazioa, eta eremu ez euskaldunean ez da euskara baloratuko. Nafarroako Gobernuaren "jarrera euskarafobo, atzerakoi eta... [+]