Pou anaien barre bidea


2020ko azaroaren 18an - 15:29

Goizeko 7:30ak dira, ogia kafean bustitzen ari naizela posta ireki eta albisteak biltzen dituen Erizaintzako Kontseilu Orokorraren mezua jaso dut. Titularretako batek nire arreta bereganatu du: Fernando Simonek barkamena eskatu omen du erizainen kontra egindako adierazpen sexistengatik.

Irakurtzea erabaki eta espero ezin nezakeenarekin topo egin dut. Pou anaiek egindako zuzeneko elkarrizketa batean, barre artean egindako galdera-erantzun batzuetaz mintzo da. Hala esan zion Eneko Pouk Simoni: “Ez zaigu oso argi geratu ea gustatzen zitzaizuna eritasun infekziosoak ziren, edo erizain infekziosoak”. Barreak. Erantzuna Simonek: “Ez nien galdetzen (erizainei) ea infekziosoak ziren edo ez, hori egun batzuk beranduago ikusten zen”. Barreak.

Fernando Simonen barkamenak irakurri ditut; poztu nau barkamena eskatzeko erak, hanka sartzea eta honek eragindako mina onartu ditu, eta bere burua berrikusteko konpromisoa adierazi ditu. Ondo.

"Ez duzu barkamen zintzoa eskatu, ez duzu gaizki egin duzunik pentsatzen, ez duzu suntsitzailea den jarrera berrikusteko hauturik egiten, ez duzu ardurarik hartzen"

Joan naiz orduan Pou anaiek adierazpenik egin duten ikertzera, albistean ez baitute halakorik aipatzen. Bereziki interesatzen zait hau, Pou anaiak miretsi izan ditudalako, Euskal Herrian maitatuak diren goi mailako kirolari hauek komunikabideetan maiz jator ikusi ditugulako, behin Enekoren alboan eskalatu nuelako (superwow momentua niretzako).

Twitterren aurkitu dut erantzuna. Bideo batean, batere umila ez den jarreran nire iritziz, hala dio Enekok sasi barkamen hitzak esanez: “Iker eta biok batzen dugun jendea gara, polemiketan inoiz sartzen ez garenak, edo horretan saiatzen gara, mundu guztiari 'rollo' ona ematen diogu, hori da gustuko dugun eta ulertzen dugun bizitza. Norbait pixka bat mindua sentitu bada egindako komentarioren batengatik, barkatu gaitzakezue” (“ya nos podéis disculpar”). Flipatzen ari naiz. Superflipatzen. Baina zer ostia? Dezepzioa, eta handia gainera. Hamaika gauza esan nahiko nizkizuke, baina uste dut esan dituzunekin nahikoa erakutsi dituzula zure barrenak. Ez duzu barkamen zintzoa eskatu, ez duzu gaizki egin duzunik pentsatzen, ez duzu suntsitzailea den jarrera berrikusteko hauturik egiten, ez duzu ardurarik hartzen. Ez zara gehiago nire miresmenen jasotzaile izango.

Jarraian txio horren erantzunak begiratu ditut, kopurua: 113. Gehienek miresten zaituztetela diote, ez zenutela barkamena eskatu beharrik, jada ezin dela umorerik egin. Zuen bihotz ona aipatzen dute, ez ordea zuen mingain lakarra. Izugarria. Txiste baten aitzakiapean, zuei, superguaiak zareten horiei, dena barkatzen zaizue. Ez omen zarete polemiketan sartzen, nahiz eta polemika hori zuek eta zuen motxilan dagoen kaka zaharrak eragina izan den. Eta hain jatorrak zaretenez zuen asmoa ona izateak emakumez josia dagoen ogibide bat kosifikatzea ez da hain grabea.

Erantzunen zerrendan aurrerago noa, eta ildo-giro horretan idatzi duen baten izenak arreta eman dit. Joseba Azkarragak hau dio: “Animo Iker eta Eneko. Barkamen hitz horiek, segur aski beharrezkoak ez direnak, pertsona hobeak egiten zaituztete. Ondo ezagutzen zaituztegunok badakigu oso sentimendu onez eta mundu guztiarekiko errespetuz eginak zaudetela. Muxu handi bat”.

Gehiegitxo, txo. Bai, barkamen hitzak beharrezkoak ziren. Era publikoan halako super-txiste-barregarri-matxiruloak egiteko gai den edonor publikoki barkamena eskatzera derrigortua dago, eta zure mailan dagoen politikari batek jakin beharko luke hau dagoeneko. Aipatzen duzun errespetu hori da preseski egindako adierazpenetan falta dena. Jakin dezala Euskal Herriak.

Ez daukat gehiago esateko, ez baldin bada oihukatzeko.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Euskal herriarentzat nolako Estatu bat nahi dugu?

Bagira prozesuaren emaitza, Herri bidea bide-orria izan zen. Bide-orri honetan, abertzaleen helburua herriari boterea itzultzea dela aipatzen da, eta boterea itzultzeko, herriari burujabetza maila maximoa emanen dioten instituzioak herriari eskaintzea adierazten da. Zehazten da... [+]


Ez da gelako elefante bakarra

Hizpidea jarri zuen Pello Salaburuk sare sozialetan, aipatuta hemendik hamabost urtera etorkinen pisua Bizkaian biderkatu egingo zela, biztanle guztien %22 izateraino, eta hori badela “zinez euskararen mehatxua”. Jakina, horrela botata, beste zehaztasunik gabe, azkar... [+]


2024-07-24 | Itxaro Borda
Estres test

Laugarrenez altxatu da eguzkia Baionako besten eremu setiatuan eta uste dut, septentrioko Euskal Herri honetan, hatsa hobekiago hartzen dugula, batez ere gure hiru diputatuak Fronte Herritar Berrikoak direlako eta olde beltz-kakia hirugarren postura zokoratu dugulako. Bi gauza,... [+]


2024-07-24 | Ahoztar Zelaieta
JELkumeak

Joseba Diez Antxustegi EAJk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaile berriaren iritziz, Imanol Pradales lehendakariak "esperientzia handiko emakumez eta gizonez osatutako gobernua osatu du, sektore profesionaletan errespetatuak eta Euskadirekin konpromisoa hartu... [+]


2024-07-24 | Tere Maldonado
Hezkuntza sailburuari gutun irekia I

Pedrosa andere agurgarria:

Zorionak, Hezkuntza sailburu izendatu zaituztelako. Ez da ardura berria zure gainean izango duzuna aurrerantzean. Ederto ezagutu behar duzu Hezkuntza Saila, lau urte sailburuorde eman ostean. Ikasturtea bukatuta, kontu batzuk gogoratu nahi nizkizuke... [+]


Trump presidenteordea eta Putin ukrainar presidentea

Joe Bidenen narriadura kognitiboaren eztabaidak bi urte inguru ditu. Batzuetan portaera bitxia zuen, beste batzuetan ez zitzaion ondo ulertzen edo egiak ez ziren gauzak esaten zituen, semea Iraken hil zitzaiola, adibidez. Halere, establishment liberalak bere egoera kognitiboari... [+]


Materialismo histerikoa
Ilara on

Ilarei buruzko artikulu bat irakurri nuen duela bizpahiru egun, Guillem Martinezena, eta ez dakit ondo ulertu nuen. Kontatzen zuen etxe azpian ezer berezirik ez zuen izozki denda bat daukala, eta azken aldian ireki orduko izaten duela jendea, bata bestearen atzean ordenatuta,... [+]


Teknologia
Arreta hezten

Ez dut oso argi gure bizitzak gidatzeko, banaka, botere nahikoa dugun, baina saiatzen jarraitu behar dugula bai. Taldean gauza asko egin badaitezke ere, egunero gure buruarekin borroka bakartia dugu aurrera egiteko. Gizaki gehienok, bizitzea den norabide bakarreko ur... [+]


Eguneraketa berriak daude