Post coronavirus phoebus

  • Oslerrek bete-betean asmatu zuen: gaixotasunen fenomenoa aztertzea liburu barik, nabigazio-maparik gabe itsasoratzea bezalakoa da. Liburuak ikastea pazienterik gabe, ordea, lurrean geratzea bezalakoa da. Horixe baita medikuntzaren eta, oro har, osasun jardueraren funtsa: pertsonen osasuna zaintzea. Pertsonak dira helburu, ez gaixotasunak.


2020ko apirilaren 02an - 09:51

Osasun langileok koronabirusarekin zoratuta gabiltza, lanaz eta ikasteaz zamatuta. Protokoloak bata bestearen atzetik datozkigu, olatuen gisara; behin kontsulta amaitutakoan, lehorrean, edo kontsultaren itsaskirria hasi aurretik, tarte bat eskaintzen diegu, ahal dugun arretarik onena eman diezazuegun. Zoritxarrez, azken protokoloa irakurri orduko, eguneratutako protokolo berri bat irakurri beharrean gaude. Ulergarria guztiz, egoera ikusirik.

Bizi dugun egoera honetan, ospitaleetako Zaintza Intentsiboko Unitateak (ZIUak) ez kolapsatzea nahitaezkoa da. Horrela ez balitz, jende asko hil zitekeen, merezi duen arreta jasotzeko inolako aukerarik gabe. Jendarteak onartuko ez lukeena. Xede horrekin, Osakidetzaren antolakuntza eta funtzionamendua goitik behera aldatu da.

"Bizi dugun egoera honetan, ospitaleetako Zaintza Intentsiboko Unitateak (ZIUak) ez kolapsatzea nahitaezkoa da. Horrela ez balitz, jende asko hil zitekeen, merezi duen arreta jasotzeko inolako aukerarik gabe. Jendarteak onartuko ez lukeena. Xede horrekin, Osakidetzaren antolakuntza eta funtzionamendua goitik behera aldatu da"

Hasteko, lehen mailako arretako langileok (administrariek, erizainek eta medikuek) baheketa lana egiten dugu. Gaixorik daudenak identifikatzen ditugu, eta telefono bidezko jarraipena egiten zaie. Nolabait, lehen euste-horma izango ginateke. Kasu gehienak hemen kudeatzen dira, kasu arinak hain zuzen ere. Ia ez dago aurrez aurreko kontsultarik, logikoa denez; horrela izanez gero osasun langilerik gabe egongo ginateke bi astetan, edo gaixoen arteko kutsadura ere neurrigabekoa izango zen. Pazienteak, osasun langileak eta osasun sistema bera babesteko neurria da hauxe.

Bigarren mailan, koronabirusari aurre egiteko beren-beregi antolaturiko anbulatorio edo osasun zentroak daude, hurrengo euste-horma. Hemen aurrez aurre artatzen dira koronabirusak jotako pazienteak, azterketa fisikoa edota erradiologikoa behar dutela baderitzogu. Horietako askori test diagnostikoa eskatzen zaie, batez ere osasun arloko langileak baldin badira.

Azkenik, ospitaleak dauzkagu. Horra larri daudenak bideratzen dira, oxigenoa, zain barneko tratamendua edo jarraipen zorrotza behar duten horiek. Egoerarik makurrenean daudenak ZIUan sartzen dira noski, indarrean dauden protokoloei jarraituz.

Baina bada zerbait ahaztu zaiguna: pazienteak. Izan ere, ez  dute parte hartu protokoloen sorkuntza prozesuan. Baten batek pentsatuko du egoeraren larritasunagatik edo izango dela, baina zoritxarrez ez da horrela izaten inoiz ere ez. Ezohikoa baita gaixoekin edo senideekin lan egitea, baita normaltasun egoerarik onenean ere. Gauzak horrela, ez dugu aurreikusi euren portaera nolakoa izango ote zen: nola erantzungo zuten, nola biziko zuten esperientzia latz hau. Izan dira euren ohiko osasun zentroan bertaratu diren gaixoak, estu eta larri, jakinik gabe beste zentro bat zegokiela; arrazoi guztiz aztoratu direnak, baita haserretu ere, beste leku batera joatea esan zaielako. Izan dira, beldurraren beldurrez, kontsultategira lanerako aldi baterako ezintasuna eskatzera etorri direnak, ikaratuta, gaixotasun kronikoak dituzten pertsonen egoera aurreikusi ez delako. Izan dira sukarraz kontsultara sartu direnak, inori ezer esan gabe, babes neurririk gabe. Eta horrek bere aldiz lehen mailako arreta kolapsatu dezake, baita langileak eta erabiltzaileak arriskuan jarri ere.

Inork ez du jaten eguzkiak erretako opilik, eta osasungintza ezagutzan oinarrituriko jarduera da. Badugu, beraz, zer ikasi. Horrelako egoera batean, izurrite baten erdian, ezinbestekoa zaigu jendeak, osasun langileek, hala nola zerbitzu-buruek eta zuzendariek nola erantzungo duten jakitea, aurreikustea. Aurrerantzean prestutasunez eta eraginkortasunez hobeto ekiteko. Eta egon badago horretarako tresna: ikerketa kualitatiboa, besteak beste. Pazienteekin eta langileekin eztabaida-taldeak edo focus group delakoak, elkarrizketa sakonak, gertaera kritikoen teknika, etab. erabiltzea. Jendartearen eta osasun sistemaren muina osatzen duten langileen beharrak, kezkak, portaerak eta erantzunak ezagutzeko.

Krisialdi hau joango da, bidean lagun asko geratuko diren arren. Badugu zer ikasi. Izan gaitezen baikorrak eta ekin diezaiogun ikerketari, maila guztietan: epidemiologikoan, klinikoan, baita jendearen esperientziak eta bizipenak aztertuz ere. Ikastea ona da berez, hobekuntzarako aukera ematen baitu. Osler zuzen zegoen; pazienterik ezean, medikuntzarik ez.

 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Ez goaz gerrara. Gerrarik ez, ez gure izenean!

Gerra Urte, Gezur Urte!

Horrela dio esaldiak eta horrela berresten du errealitateak.

Munduan eta Europan dagoen gerra-egoera, horren gorakada etengabea eta horrek Euskal Herrian izan dituen eta izango dituen balizko ondorioak aurreikusita, joan den abenduan hainbat... [+]


Laga hondartza leheneratzea

Laga hondartzaren ezaugarri naturalen leheneratzea duela hiru hamarkada abiatu zen, eta aurrera darrai etenik gabe, erlojuz kontrako lehengoratze mailakatuan.

Laga (Bizkaia) gune aparta da, natura eta gizarte ikuspegitik oso esanguratsua. Kostaldeko legeak eta Urdaibaiko... [+]


Lortu da. Lortu duzue! Lortu dugu. Zorionak eta eskerrik asko

Hainbeste urte borrokan horren atzetik ibili ondoren, 34 urte, hain zuzen, oso pozik gaude orain egun batzuk, abenduaren 28an Inuzente egunean, Iruñean, Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak antolatu zuen batzarrean hartu zen erabakiagatik. Zeren ondo bidean,... [+]


Noizko berrikusi ANren prozesuak eta epaiak

Jar gaitezen 2025erako proposamen politiko gisa, Espainiako Auzitegi Kolonialaren (AN) epai guztiak berrikusten hasteko eta makila bakoitzak bere belari eusteko.

Unionismoarekin lerrokatutako alderdi, sindikatu eta gizarte-erakunde gehienek, eta ez bakarrik horrela... [+]


Txikitasunean handi… handitasunean txiki?

2023ko otsailean irakurri nuen berria prentsan, eta triste geratu nintzen, ezustean harrapatu eta zer pentsatua eman baitzidan. Azpeitiko Jostaldi Kirolak Erdikaleko denda itxi egingo zuten, 48 urteko ibilbidearen ondoren.

Denboran atzera bidaiatu arazi zidan horrek. Makina... [+]


Aurrera egiteko aukera

Datorren larunbaterako, urtarrilaren 11rako, Sare Herritarrak euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa deitu du, beste urte batez, Bilbon. Aukera paregabea da gure herriarentzat elkarbizitzaren bidean aurrera egiteko, hainbat hamarkadatan liskar bortitzetan murgilduta egon... [+]


2025-01-09 | Joan Mari Beloki
Ukrainan argitzekoak

Urtarrilaren 20rako bidea. Donald Trump urtarrilaren 20an izendatuko dute AEBetako presidente. Demokraten aldeko elite ekonomikoak hainbat aldiz saiatu dira Trump hiltzen. Lortuko al dute helburua urtarrilaren 20a baino lehen? Hortaz gain, guda fase berri garratzagora eraman... [+]


2025-01-08 | Jon Alonso
Hiru abiadurako Euskal Herria

Iratzarri ginelarik, kulturalki eta administratiboki, paisaiak hiru abiadurako deserri bat erakusten zuen.

Kulturari dagokionez, hori baieztatzeko –berriro– aukera eduki nuen joan den azaroaren 14an, Ortzaizeko Menta liburu-denda goxoan. Hara bildu ginen... [+]


2025-01-08 | Castillo Suárez
Elurra

Elurrak lurra ezkutatzen du, baita laketu nahian dabiltzanen izakiek utzitako arrastoak ere. Elurraren edertasunaren azpian denbora dago, urteak, belaunaldiak, efemerideak, hitzorduak; baina denborak aurrera egiten duenean esan gabeko hitzak agertzen dira lehenago edo geroago... [+]


Palestinarenak (eta munduarenak) egin du

Munduarenak ere egin du, sinbolo bat delako aspaldi, zeren eta historian lehenago ere egin dira genozidioak eta egingo dira gehiago (zorte txarra, aizu, han jaiotzea egokitu zaizu), baina Palestinarenak ezaugarri bereziak ditu:

  • Aspaldikoa da, XIX. mendearen hondarrean... [+]

2025-01-08 | Bea Salaberri
Büxarik ez, milesker

Usaian bezala, agertu ziren baratze zokotik, Mercedesa pasaiaren erdian berean aparkaturik, errotak ez zikintzeko belar eta istiletan, eta jin ziren atarirainoko bidexkan gaindi, triki-traka, plater handi bat eskutan. Usaian bezala, ageri zen la bûche prestatu zutela... [+]


2025-01-08 | Ximun Fuchs
Zenbat da inportantea?

Udazkena amaitzen den ber, Euskararen Egunean, euskararen urtaroan edo Durangoko Azokan beleak agertzen dira. Euskararen erabileraren inkesta soziolinguistikoen emaitzez jakitun, "politically correct" ariketak ez du inor harritzen jada. Ttattarrik gabe, cool eta irria... [+]


Teknologia
2025ak dakarrena?

2025erako teknologia aurreikuspenen azterketa arina egin dut. Urtero bezala, medioetan 2025ean teknologiak ekarriko duenaz hitz egiterakoan diskurtsoa oso antzekoa da. Teknologiaz idazten dugun askok badugu etorriko denarekiko gehiago jakiteko larritasuna, berria aurreratzeko... [+]


2025-01-08 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Etxearen planetan

Gabonetan liburu berri bat utzi dute mesanotxean. Etxearen filosofia eta poztasunari buruzkoa, Emanuele Cocciak berriki idatzia. Coccia, filosofo italiarra, ezaguna egin da landareekin ditugun loturak ezagutarazten planeta osasungarri bat eraikitzeko bidean, eta esanguratsua da... [+]


Eguneraketa berriak daude