Bikote batek ustez lapurtutako auto baten atzetik ziren Portugaleteko udaltzainak astelehen arratsaldean. Barakaldoko Mespelerreka auzora heltzean, ustez poliziak harrapatzen saiatzean, tiro egin diete autoaren gidariei. 35 urteko emakume bat bertan hil dute eta 37 urteko gizonezko bat Gurutzetako ospitalean dago zaurituta, aurpegian tiro bat jaso ostean.
Astelehenean 35 urteko emakume bat tiroz hil du Portugaleteko Udaltzaingoak, eta larri zauritu berarekin batera ustez lapurtutako auto batean zihoan 37 urteko gizonezko bat. Portugaleteko alkate Mikel Torresek adierazi duenez, udaltzainak Portugaletetik ari ziren autoaren atzetik jarraika trafiko arau-huste bat egin ostean. Tiroketa Barakaldoko Mespelerreka auzoan gertatu da, udaltzainek adierazi dutenez, ihesean ari zen bikotea autoarekin poliziak harrapatzen saiatu ostean. Udaltzainek baieztatu dute autoa igandean lapurtu zutela Barakaldon. Udaltzain guztiak onik atera dira. Ertzaintzak agenteen pistolak konfiskatu ditu eta kasu ikertzen ari da.
Zauritua Gurutzetako ospitalera eraman dute. Aurpegian tiro bat jaso du eta koma induzituan dago. Hainbat hedabidek gizonezkoa ere hil egin dela zabaldu dute, baina ez dago baieztapen ofizialik.
Mespelerrekako bizilagun batzuek grabatu eta Tele7 telebista kateak zabaldu du ondorengo bideoa:
Udaltzainak armaturik?
Bizkaian, ia udalerri handi guztietan udaltzainek pistola eramaten dute aldean, Barakaldon, Getxon, Portugaleten edo Bilbon, kasu. Gipuzkoan eta Araban, ordea, ia bakarrik hiriburuetakoak dira pistola eramaten dute udaltzainak; beste udalerri handietan ez da horrela gertatzen. Eibarren kontu honek auzitegietan amaitu zuen eta, ibilbide luzea egin ondoren, epailearen aginduz ez daramate pistolarik udaltzainek. Halere, unean uneko eta herrian herriko borondate politikoaren arabera egoera alda daiteke. Plentzia da horren kasu bat. Pasa den uztailean EAJko udal gobernuak hala erabaki zuen, eta ordutik 4.500 bat biztanle dituen herrian udaltzain guztiek pistola eramaten dute.
2019ko ekainean, EAJk, PSEk eta PPk Poliziaren Legean hainbat aldaketa adostu zuten. Tartean, PPk indarra egin zuen EAEko herri guztietan udaltzainek legez armatuta joatea baimentzeko.
Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.
Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]
Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.
Lau agenteak lesio-delituengatik ikertzen ari dira eta horrek galarazten du 2024ko amnistia aplikatzea. Polizia horietako batek, ustez, gomazko bala batekin begi bat zartatu zion Roger Español kataluniarrari.
Ertzaintzak martxoaren 13an Bilbon zauritutako bi pertsonaren testigantza jaso ditugu. Athleticen partidaren ostean larriki zauritu zituzten aita-semeak, borra-kolpeka, eta atxilo eraman zuten haietako bat. Furgonetatik ikusi zuen ertzainek nola egin zuten tiro jendearen kontra,... [+]
2022ko ekainaren 7an, Directa-k serie luze bateko lehen polizia infiltratuaren kasua argitaratu zuen. Martxoaren 5ean, Belen Hammad fikziozko izena erreta geratu zen, polizia-argotean dioten bezala. Jada hamar dira Directa, El Salto eta El Diario-k azken hiru urteetan argitara... [+]
2023an Zaballako espetxean euskal presoen alde egindako martxarengatik ezarri zizkieten isunak. Helegiteen ezeztapenaren aurrean epaitegietara joko dutela adierazi du antolakundeak, eta Poliziaren inpunitatea salatu du.
Oraingoz Nafarroan, 53 izango dira estatuaren biktima aitortuak eta horietatik 27 torturaren biktimak. Floren Beraza, Txaro Buñuel, Cecilio Ruiz, Patricia Perales eta Izaskun Juarez dira aitortutako torturatu berriak.
Duela gutxi, asteburu berean, Ertzaintzak bi salaketa jaso ditu: lehenengoa, emakume kolonbiar batena; lekukoen arabera, ertzainak kolpeka jarraitu zuen lurrera bota ondoren eta konorterik gabe zegoela; ospitalean garuneko edema eta paralisi partziala diagnostikatu zizkioten... [+]
Familiak eskatu bezala, aurten Angel oroitzeko ekitaldia lore-eskaintza txiki bat izan da, Martin Azpilikueta kalean oroitarazten duen plakaren ondoan. 21 urte geroago, Angel jada biktima-estatus ofizialarekin gogoratzen dute.
GALeko biktima talde batek eman du kereilaren nondik norakoen berri Bilbon egindako prentsaurrekoan, Egiari Zor fundazioak eta Giza Eskubideen Euskal Herriko Behatokiak lagunduta. GALen aurkako eta, zehazki, José Barrionuevoren aurkako kereila aurkeztuko dute.
Felipe Gonzálezen garaian Espainiako Barne ministroa zen José Barrionuevoren aurkako kereila aurkeztuko dute, Ipar Euskal Herriko errefuxiatuen aurka abiatu zuen estrategiagatik. ZEN Zona Especial Norte Planaren barruan egindako ekintzen erantzule nagusietako bat... [+]
MARTA PIKAZA GARAIGORTA (Laudio, 1968) Euskal Herriko Torturatuen Sareko kideak eta eskualdeko beste torturatu batzuek ekin diote Aiaraldean ekimena antolatzeari. Egingo dituzten urratsak eta helburuak azaldu dituzte.
ERNE, ESAN eta SIPErekin egin du akordioa Eusko Jaurlaritzak 2025-2028 aldirako. Besteak beste, urteko soldatan 4.200 euro gordineko igoera "graduala" izango du ertzain bakoitzak. Sindikatuen iturriek El Diario Vascori azaldu diotenez, akordioarekin Ertzaintza Espainiako... [+]