Gobernua osatzen duen Portugal a Frente zentro-eskuineko koalizioak irabazi ditu Portugalgo bozak, baina ez du lortu gehiengoa. Alderdi Sozialista geratu da bigarren. Abstentzioa handia izan da, %45,39koa.
Pedro Passos Coelho presidentearen alderdiak botoen %39, eta 99 eserleku lortu ditu. 116 behar zituen gehiengo osoa ziurtatzeko. Behera egin du koalizioak 2011ko hauteskundeekin alderatuz: 132 eserleku lortu zituen hauteskunde horietan. Bere arerio nagusiak, Antonio Costa Lisboako alkate ohiaren Alderdi Sozialistak, botoen %32 eta 85 eserleku eskuratu ditu. Gainontzeko alderdien artean, Alderdi Komunistak eta Berdeek osatzen duten Ezkerreko Blokeak eman du ezustekoa, botoen %10 eta 20 eserleku lortuta.
Orain bi aste Grezian egin ziren hauteskundeen aldean, Portugalgoek ez dute oihartzun handirik izan. Fernando Casadok Rebelion atarian azaldu duenez, espero ziren emaitzak izan dira. Bi alderdi nagusiak Troikaren politiken aldekoak izanik Casadorentzat “berdinetan jarraitzea” litzateke batak edo besteak irabaztea. Are gehiago, Alderdi Sozialistak argi utzi du ez duela koaliziorik osatuko Ezkerreko Blokearekin.
Ezkerreko Blokea osatzen duten bi alderdiek Troikaren eta murrizketa politiken aurka gogor egin dute beti, eta Europatik agindutako politiken ondorioz protesta sozialak ugaritu egin ziren herrialdean. Alabaina, zortzi eserlekutik hogeira pasatu bada ere, ez du lortu alderdi nagusiekin lehiatzea.
Casadoren esanetan, gainontzeko PIGS (Portugal, Italia, Grezia eta Espainia izendatzeko mespretxuzko akronimoa) herrialdeen joeratik aldendu da Portugal. Grezian edo Espainian esaterako, Syriza edo Podemos bezalako alderdiek indar handia lortu dute azken urteetan murrizketen eta Troikaren politiken erantzun gisa. Casadok argi du: “Portugal austeritatearen ikasle finena bihurtu da. Zalaparta handirik sortu gabe, eta Troikak agindutakoa betez”.
Gazteei PFEZa murriztea edota zenbait kasutan deuseztatzea proposatu du Portugalgo Gobernuak, baina momentuz hizpidea baino ez du ipini, ez baitago argi aurrekontuak onartu ahalko dituen, gobernua osatzen duten alderdiek ez baitute-eta gehiengo parlamentariorik. Espainiako... [+]
Eskuin muturrak elkarrekin gobernatzeko gonbita luzatu dio eskuinari. Luis Montenegro irabazleak adierazi du hauteskundetan egindako promesari eutsiko diola, eta bakarrik gobernatuko duela. Alderdi Sozialistak gainbehera handia izan du.
Mas Vivienda programaren parte dira neurriak, “etxebizitzarako sarbidea errazteko” asmoz hartuak. Besteak beste, %15eko tasa gehigarria ordaindu beharko dute etxebizitza turistikoek eta etxeen erosleentzat bidaiatzeko urrezko bisa murriztuko du.
Tenperatura altuek eta lur eremu lehorrek eragin dituzte suteak asteartean. Ondorengo herrialdeak izan dira kaltetuenak: Kroazia, Aljeria, Tunisia, Siria, Italia, Grezia eta Frantzia. Azken orduetan, Portugalen eta Kanariar Uhartean ere zabaldu dira suteak.
Hilean 30 euro emango dizkie Portugalgo Gobernuak baliabide gutxi duten milioi bat familia baino gehiagori. Horrez gain, 44 produkturi BEZ zerga kendu die. Osasun ministroak jakinarazi du akordioa erdietsi dutela elikagaien banaketa zein ekoizpen sektoreko enpresekin.
Portugalek jasaten duen etxebizitza-krisiari aurre egiteko, inbertsioen truke bizileku-baimena ematen duen "Golden Visa" erregimena bertan behera utzi du gobernuak, eta indarrean daudenei aldizkako ebaluazioak egingo dizkie. Hala, turismoak etxebizitzen arloan eragiten... [+]
Adierazi dute "ezinezkoa" dela biktima guztiak zenbatzea. Erasoa jasan duten gehienek 10 eta 14 urte artean zituzten, eta erasotzaile ia guztiak gizonezkoak ziren; horien %70, apaizak.
Ukrainaren inbasioa dela eta ez dela, azkenaldian asko ari da agertzen notizietan Roman Abramovitx oligarka portugaldarra. Bai, ondo irakurri duzue: portugaldarra. Idatzi behar duzuna aurreikusten duen teklatuak ere “errusiarra” jartzen du “oligarka”... [+]
Antonio Costa lehen ministroaren PS alderdiak parlamentuko 117 eserleku eskuratu ditu –botoen %41,7– , eta, inkestek berdinketa aurrikusten zuten arren, urrun geratu da PSD Alderdi Sozialdemokrata kontserbadorea, 71 eserlekurekin –%27,8–. Nabarmen egin du... [+]
Ostegunean onartu du Ministroen Kontseiluak lege-dekretua. Hori zen PAN alderdi animalistak jarritako baldintza aurrekontuak onartzeko.
Maiatzaren 5ean Lisboak aterpetu zuen “meatzaritza berdea”-ri buruzko biltzarra, zeinetan elkartu baitziren Europar Batasuneko herrialdeetako agintariak, nazioarteko erakundeetakoak, enpresa, unibertsitate eta industria elkarteetako buruzagiak, denak ere Europan... [+]