Emakundek Pornoa emakumeen aurkako indarkeriaren eskola bat da leloa aukeratu du azaroaren 25erako, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Eguneko kanpainarako. Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun sailburuak adierazi du nagusiki kontsumitzen den pornoa emakumeen aurka bortitza dela.
Pornoa emakumeen aurkako indarkeriaren eskola bat da lelopean Emakundek, Eusko Jaurlaritzaren Berdintasun Sailak, EAEko hiru foru aldundiek eta EUDELek hilaren 10etik abian jarri dute kanpaina. Azaroaren 25a Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Eguna da eta ordura arte iraungo du kanpainak hainbat euskarritan, dela telebista-irratietan, hedabideetan, kaleko euskarrietan eta sare sozialetan.
Erakundeetako ordezkariek elkarrekin eskaini duten prentsaurrekoan azpimarratu dute kanpainaren bidez gizartea ohartarazi nahi dutela gazteen sexu-hezkuntza pornografiaren esku uzteak dituen arriskuez.
Hainbat datu eman dute gaiaren inguruan. Adibidez, eszena pornografikoen %88,2k emakumeen aurkako indarkeria fisikoa edo hitzezkoa du eta pornoarekin lehen harremana izateko batez besteko adina 12 urtekoa da. Nerabeen %33,4k uste du pornoak eragin handia duela beren sexu-harremanetan.
Kanpainaren aurkezpenean, Melgosa sailburuak azaldu du gazteek inoiz ez dutela hain eskura eduki pornografia: “Teknologiaren aurrerapenak, interneten nonahikotasunak, pornografia gure gizartean masiboki hedatzea eragin du, aurrekaririk ez duen moduan, eskaintza ikaragarriarekin, dohainik eta 24 orduko eskaintzarekin". Bere ustez, "arazoa ez da sexua, indarkeria baizik, nagusiki kontsumitzen den pornoa emakumeen aurka bortitza delako". Melgosak gehitu du pornografia indarkeriaren eskola bihurtzen dela, eta nerabeek harremanetan egin behar dutenari buruzko jarraibideen liburu moduko bat. Pornografiak eraikitzen duen imajinario erotiko kolektiboaz hitz egin du Melgosak: “[Imajinario horretan] emakumeen aurkako indarkeriazko jarrerak normalizatzen dira; imajinario bat, non beste pertsonarekiko enpatia desagertzen den, eta botere-harremanekin ordezkatzen den; menderatzen ikasten duten gizonek, men egiten eta umiliatuak izaten ikasten duten emakumeek". Bere hitzetan, gehien kontsumitzen den pornoaren bidez, "maskulinitate bortitza eta menderatzailea indartzen da, eta feminitate atsegina, kosifikatua, beti gizonezkoen gozamenaren eskura dagoena".
Melgosak aipatu du indarkeria prebenitzeko tresna dela gazteek kalitatezko sexu-hezkuntza jasotzea, eta gizarteari, erakundeei, gizarte eragileei eta familiei dei egin die gazteek sexua indarkeriarekin eta emakumeen umiliazioarekin lotu ez dezaten.
Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariak Jakitun programa hizpide izan du. Programa horretan hezkuntza afektibo-sexualean adituak diren pertsonekin ari dira lan egiten. Gaineratu du, kontsumitzen den pornografia indarkeriaz beteta egoteaz gain, estereotipo eta aurreiritzi arrazista eta sexistez ere beteta dagoela.
Gazteak gero eta lehenago hasten dira pornografia kontsumitzen; izan ere, bere sexu heziketa bakarra da pornoa. Nola demontre heldu gara honaino?
Gaur egun, onartu behar da Interneti esker pornografia ikustea askoz errazagoa dela. Tamalez, klik baten bidez 7-9 urte arteko... [+]
Pornografia eztabaidagai izan da hainbat hamarkadatan, eta eztabaidaren zati handi batean ikuspegi moralista eta alarmista nagusi izan da gizarte helduaren aldetik. Hala ere, bada garaia begirada estu hori zalantzan jartzeko eta pornografia ikuspegi zabalago eta zehatzago... [+]
Aurreko egunean, 10 urteko haur batek esan zidan bere eskolako helbide elektronikoaren pasahitza aldatu behar zuela, gurasoek bazekitelako, eta bere pribatutasuna zelatatu ahal zutelako. Ulertzen nuela esan nion, baina ohartarazi nion, eskolako arduradunek ere, naiz eta eurekin... [+]
Emakundek Azaroaren 25erako zabaldutako kanpainaren arabera, pornografia bihurtu da haur eta gazteen sexu indarkeria eskola. Egitasmoa kontrastatu dugu aditu zein arituekin, eta EAEko instituzioen koherentzia falta kritikatu dute: sexu-heziketaren premia aldarrikatzen duten... [+]
Pornografiaren eta desinformazio sexualaren aurrean gogoetatu eta baliabideak partekatzeko, jardunaldi arrakastatsuak egiten ari dira Nafarroan, eskola eta familiei zuzenduak. Astearte honetakoa da euskaraz egingo duten jardunaldi bakarra, Bertizen. “Sexu heziketa ez da... [+]
Azken lau hilabeteetan, lau pertsona atxilo hartu ditu Espainiako Poliziak Bilbon, Erandion eta Balmasedan. Ikerketapean daude eta aske, momentuz. Horietako bati 10.000 eduki baino gehiago atzeman dizkiote.
Bilbo, 2022ko martxoak 1. Nekatuta baina pozik agertu da Albertina Carri zinemagile argentinarra hitzordua eginda geneukan hotel-atarira. “Egun oso intentsoak izan dira. Badirudi duela bi hilabete bizi naizela hemen, baina ez, iritsi berria naiz eta banoa berriro”,... [+]
Amazonek haren dibulgazio lan bat erretiratu duenean azaldu da Jose Luis Garcia (Salamanca, Leon, 1955) komunikabideen lehen lerrora, baina hamarkadak daramatza sexualitatearen dibulgazioan. Haur eta gazteen pornografiaren kontsumoarekin arduratuta dabil, are gehiago Internetek... [+]
Batzuk trufatzen dira gobernuz kanpoko erakundeei (GKE) dirua ematen dion jendeaz. Bestalde, ez da dotorea lau haizeetara zabaltzea ongintzara-edo bideratzen duzula zure soldataren parte txiki bat, eta beraz ez da defendatzen posizio erraza. Tira, animatuko naiz: sinesten dut,... [+]
Nerabeak galdekatu ditu Save The Childrenek, pornografiarekin duten harremana aztertzeko. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, hamarretik zazpik pornografia ikusi du noizbait, 12-13 urterekin izan dute lehen kontaktua, eta hamar nerabetik hiruk dio pornografiak “eragin handia edo... [+]
Atxiloketak Espainiako Poliziak egindako operazio baten parte izan dira. Internet bidez emakumeen sexu eskaintzak egiten zituzten.
Israelgo estatuak 70 urte bete berri ditu eta gertakari horrek literaturan izan duen agerpenaz aritu dira zenbait hedabideren kultur gehigarriak azken asteetan –bitartean, nazioarteko orrialdeetan, hildako palestinarren berri ematen zuten–. Fikzio israeldarraren... [+]