Hiru emakume euskaraz zuzendu zitzaizkien ertzain batzuei, jatetxe batengatik galdezka. Polizietako batek erantzun zien euskaraz bazekiela baina ez zuela erabiliko, eta "popatik hartzera" bidali zituen. Ertzainari plaka eskatu zioten orduan, eta poliziak erdiko hatza erakutsi zien.
Gure Esku Dagok Frantziako Tourraren testuinguruan antolatutako kalejiraren ostean gertatu zen eraso, Irunen. Kalejira amaituta, hiru emakumeak ertzain talde batengana hurbildu eta jateko toki baten inguruan galdetu zieten.
Naizek eman du elkarrizketa osoaren berri, emakumeen ahotik (elkarrizketa euskara hutsean argitaratzen dugu, baina ertzainak gazteleraz aritu ziren uneoro) eta Antxeta irratian ere mintzatu dira.
Herenegun, Gure Eskuren deiari erantzunez, 12etan, Irunen ginen ikurrina eskutan, lagun bat, nire alaba eta ni. Ordu batak eta erdiak inguru ziren eta bazkaltzeko toki baten bila hasi ginen. Bi ertzain zeuden Ficoba parean eta han zegoen pankarta baten berri galdetu genien:
- "Hor atzean dago", erantzun zuen batek.
- "Baina etxera eramateko ematen dute soilik", besteak.
-"Bi ertzainetatik batek ere ez dakizue euskaraz?", galdetu nien nik.
- "Badakit euskaraz, baina ez dut erabiltzeko inongo asmorik", batek.
- "Horrela doa euskal polizia", nik.
- "Ni ez naiz polizia euskalduna, polizia espainiarra naiz", beti ertzain berak.
Lur eta zur geratu ginen.
- "Ez daki euskaraz", esan zuen nire alabak.
Mehatxuka hurbildu zitzaion eta erantzun zion: " Zu baino hobekiago dakit euskaraz, eta EGA daukat. Nahikoa da, alde hemendik egin behar duzuena egitera, eta popatik hartzera".
Orduan nik esan nion (gazteleraz): "Mesedez, emango didazu zure identifikazio plaka?".
- "Hau da nire zenbakia", erantzun zigun eskuarne erdiko hatza erakutsiz.
- "Eta popatik hartzera", bigarren aldiz.
Jende gehiago hurbildu zen. Eta alde egin genuen.
Osakidetzan egun, ez dago bermatuta euskarazko zerbitzua. Zerbitzu gehienetan ez dago hizkuntza irizpiderik eta herritar euskaldunek bere burua nabarmendu beharra daukate, egoera oso zaurgarrian, euskarazko zerbitzua jaso ahal izateko.
Kutxa Banku Fundazioak adierazi du Kutxabankeko presidentearen adierazpenek ez dutela fundazioaren pentsamoldea islatzen, "Hizkuntza aniztasuna beti da aberastasun iturri, nekez izan daiteke oztopo", argudiatu dute.
Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]
Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du apirilaren 6rako, 11n EHEko bi kide epaituko dituztelako. Hiriburuetatik autobusak antolatzen ari dira. Bi helburu bete nahi dituzte, batetik, epaituak izango diren bi kideei babesa erakustea, eta bestetik, euskararentzat justizia... [+]
"Poloniar bat etortzen bada eta bost urte pasako baditu proiektu batean, joder agian ez zaio egoki irudituko seme-alabek euskaraz ikastea, ezta?", bankuko lehendakari Anton Arriolak adierazi duenez. Euskalgintzako eragileek gogor kritikatu dute eta esandakoa... [+]
Ba al dakizue frantses batzuk harritu egiten direla mugaren alde honetan ere euskaldunak bagaudela jakitean? Ba bai, harrigarria bada ere, behin, Donostian, frantses batzuei entzun nien sinetsi ezinik beren buruari galdetzen: “Saint-Sébastien est au Pays... [+]
Gasteizko 1 zenbakiko Auzitegi Kontentzioso-Administratiboak emandako epaia berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. Lan poltsan parte hartzeko euskara maila altuenaren baliokide diren 3. eta 4. eskakizunak indargabetu zituen Gasteizko Auzitegiak.
Euskal Herrian Euskarazen arabera, Tolosako tren geltokiko segurtasun agente batek eraso egin zion militante bati, agenteari euskaraz hitz egiteko eskatu ziolako. Tolosako alkateak "kezka" adierazi du eta azalpenak eskatuko dituela jakinarazi.
Euskarazko B2 eskakizuna zuten bi udaltzain lanpostu baliogabetu zituzten epaileek iazko urtarrilean, euskara eskatzea "diskriminatzailea" izan zitekeela iritzita; eta aitzineko astean, Donostiako Udalak aurkezturiko helegitea ez aztertzeko erabakia hartu du EAEko... [+]
Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]
Eusko Jaurlaritzak isunak kendu dizkie ertzainei euskaraz hitz egiteagatik zigortuak izan ziren Donostiako herritarrei. Manex Ralla eta Amaia Abendaño dira herritar horiek, isunak kendu dizkietela baieztatu diote hedabide honi.
Ostegun honetako Udal Osoko Bilkuran eztabaidatu eta bozkatuko dira Amurrioko Udaleko 2025erako aurrekontuak eta, beste behin ere, Udal Gobernuak uko egin dio Aiaraldea Komunikabidearen hitzarmen eta dirulaguntza berrezartzeari.
Arkitektoen elkargoaren helegitea dela eta, Donostiako Udalak atzera bota du kontratazio espedientea.