Polonian wymysouerak lortu du eskualdeko hizkuntza gisa aitortzea

  • Poloniako hego-mendebaldean dago Wymysoü herria. 3.000 biztanle ditu eta gaur egun 50 wymysoüera hiztun besterik ez dira. Eskualdean hizkuntza estatusa lortu duela jakinarazi du sare sozialetan bost urtez Polonian bizitako Garabide Elkarteko Maialen Sobrinok.

     


2018ko martxoaren 05ean - 09:31
Hamarnaka hiztunetatik gutxi batzuk dira gazteak. Argazkia: T. Król.

2017ko apirilean, Beñat Garaiok Tymoteusz “Tymek” Król (Wymysoü, 1993) wymysouera hiztuna elkarrizketatu zuen ARGIAn. Bera hizkuntzalaria da eta eta wymysouera lehen hizkuntza moduan duen hiztun gazteena. Hari egindako elkarrizketa aitortza lortu berri duen hizkuntzaren inguruan jakiteko aukera ederra da.

Lotura honetan duzue elkarrizketa irakurtzeko moduan (2017-04-16, 2550.znbk).


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Wymysoüera
2017-04-19 | Beñat Garaio
Tymoteusz Król, wymysoüera hiztun gazteenetakoa
“Gaur egun Polonian poloniarrak baino ez daude, batzuen ustez”

1989an Tomasz Wicherkiewicz hizkuntzalariak Polonia hego-mendebaldeko Wymysoü herria bisitatu zuen, han hizkuntza germanikoren bat hitz egiten zelakoan. 3.000 biztanleko herria hizkuntza-uharte izan omen zen. Gaur egun 50 wymysoüera hiztun besterik ez dira. Tymoteusz... [+]


Eguneraketa berriak daude