Rosa Oyarzabalek (Laudio, 1994) Bruselan lan egiten du Covington abokatu bufetean eta Poloniako estatuari irabazi dio epaiketa berriki, hango telebista publikoak langile bat kaleratu baitzuen gay izateagatik.
Oso kasu garrantzitsua eraman duzu Europar Batasuneko Epaitegian, azalduko duzu zein izan den?
Nire bezeroa, J. K., Poloniako telebista publikoko editorea zen. Gizon hau zazpi urtez egon zen kontratatua. Kontratu bakoitza hilabetekoa zen. Hau da, autonomo faltsua zen. 2017ko abenduan Youtube plataforman argitaratu zuen bideo bat bere senarrarekin, All I want for Christmas is you abesten. Horrekin, nolabait, adierazi nahi zuten bikote gay gisa edozeinek bezala ospatzen zituztela Gabonak. Gobernuan zegoen alderdia eskuinekoa da eta telebista publikoaren zuzendaritzara heldu zen bideoa. Bi egunen buruan kontratua eten zioten.
J. K.-k erabaki zuen abokatu batzuekin epaitegira jotzea eta Varsovian salatu zuten hori sexu-orientazioan oinarritutako bazterkeria zela. LGTB eskubideak zein lan eskubideak lantzen dituzten abokatuekin jarri zuen salaketa. Epaitegiak kontraesana sumatu zuen Poloniako legediaren eta Europako arauaren artean. Izan ere, tokiko legeak ahalbidetzen du sexu orientazioa argudiatzea kontratu bat eteteko, baldin eta enpresa batekin bada. Autonomo bat enpresa denez, horretarako aukera zegoen. Baina hori kontraesanean egon zitekeenez Europako araudiarekin, Europar Batasuneko Justizia Epaitegira bidali zuten epaile poloniarrek auzia.
Epaitegi europarraren ardura zen hori argitzea?
Bai, bere lana da ebaztea bazterkeria kasu hori legeak babesten duen edo ez. Une horretan, abokatu poloniarrak ez zirenez adituak europar auzietan, gure bufetearekin jarri ziren harremanetan, Covingtonekin, alegia. Gainera, niri egokitu zitzaidan kasuaren ardura. Gure ustez, lege europarrak babesten ditu langile guztien eskubideak lanpostu bat lortu zein mantentzerako orduan, nahiz eta autonomoa izan. Bere sexu orientazioa ez da arrazoia eskubide horiek ukatzeko, ez baitu zerikusirik gaitasun profesionalekin.
Zein izan zen prozedura?
2021eko azaroan idazkia bidali genuen eta 2022ko apirilean jakinarazpena heldu zitzaigun, ahozko epaiketa egingo baitzen. Epaiketan bi jarrerek egin zuten talka. Alde batetik, Polonia zegoen estatu moduan eta telebista publikoaren ordezkari moduan. Euren argudioak ziren Poloniak aukera ematen diela autonomoei kontratuak izateko, nahiz eta gay izan, eta hortaz, errespetatzen zela araudia. Guk, ordea, defendatu genuen araudi europarraren muina bazterkeriari aurre egitea dela. Horrez gain, Poloniako estatuak adierazi zuen legeak langileak babesten dituela, baina autonomo bat enpresa dela, eta, ondorioz, kaleratzeen kontrako babesa ez dagoela bere alde. Guretzat, ordea, oso argia zen europar legeek autonomoen eskubideak ere hartzen dituztela euren gain.
“Telebistako zuzendaritzak ikusi zuenean nire bezeroak bideo bat grabatu zuela bere senarrarekin kontratua eten zuen”
Zein izan da sententzia?
Epaileek argi eta garbi adierazi dute lege europarra ahalik eta modu zabalenean interpretatu behar dela. Hau da, kontratazio askatasunak ez duela ematen aukera norbait ez kontratatzeko gay delako, eta ezin da autonomo bat kaleratu arrazoi horregatik.
Orain zer gertatuko da?
Kasua auzitegi poloniarrera itzuliko da eta horrek ezarri behar du J. K.-k tratu baztertzailea jaso zuela eta kalte ordainak ordaindu beharko dizkiotela. Garrantzitsua da lehenengo aldiz europar epaitegiak aitortu duela autonomo bat babestuta dagoela ere. Izan ere, aurrekoetan beti izan dira autonomo faltsuak berme hori jaso izan dutenak. Zentzu horretan, Covingtoneko nire kideek esan didate uste zutela eskumen hori, autonomoak babestearena, Europar Batasuneko estatuen eskumena zela. Estatu espainiarrean edo Italian babesa argia zen, baina Bulgarian, Polonian edota Hungarian ez. Sententzia honekin jurisprudentzia sortu da eta estatu guztiek aldatu beharko dute irizpidea.
Horrez gain, nabarmentzekoa da irabazi den eskubideak ez diola eragiten bakarrik sexu orientazioari, baita gutxiengo erlijiosoei, ezgaitasunak dituztenei edota adinagatik kontratatu edota kaleratu nahi dituzten autonomoei (hau da, 45 urtetik gorakoei), ere.
Sententziak lege aldaketak ekarriko ditu?
Ez derrigorrez. Hori litzateke idealena, baina estatuek txarto garatu ditzakete europar araudiak eta lege ezegokiak sortu, baina ez badituzte aldatzen, epaitegira jo dezakete herritarrek. Kasu horretan europar jurisprudentzia sartzen da indarrean, euren eskubideak babesteko.
Kasu hau eramateko aukera izan duzu Covingtonek filosofia berezia duelako, ezta?
Bai, hori da. Kasu hauei pro bono deitzen zaie. Horrek esan nahi du ez dugula kobratzen lan hori betetzeagatik. Ez da horrelakorik egiten dudan lehen aldia. Duela lau urte eta erdi hasi nintzen Covingtonen eta europar auzitegian arazo mentalak edo psikosozialak dituzten pertsonen alde litigatu dugu, baita LGTB kolektiboaren alde edo abortu eta ugalketa osasunaren esparruan. Estatu Batuetan iaz egondako sententziaren ondorioz, kasu asko daude azken gai horri lotuta.
Bezeroarentzat doan lan egiten dugu, baina Covingtonen filosofia da ordaintzen dutenen arreta bera. Kalitate maila bera jaso behar dutela bermatu behar dugu eta horregatik gure lana berdin kobratzen diogu bufeteari eta bonus berak sortzen dituzte kasuek.
Abokatu bulego moduan eginkizun bat dugu gizartean eta hori bete nahi dugu. Ez gara politikan sartzen, baina gai sozialak daude eta gure babesa eskaini nahi diegu.
Zer nolako garrantzia ematen diozu kasuari, pertsonalki?
Pertsonalki asko eragiten zidan kasua zen. Profesionalki nire ibilbideko mugarrietako bat da. Duela urte gutxi hasi nintzen lanean eta nik ireki nuen ahozko epaiketa, irabazi nuen eta hasieratik amaieraraino eraman nuen. Ezohiko aukera da, are gehiago korporazioekin lan egiten duzunean, gehienbat. Halaber, uste dut oso goiz gertatu dela nire ibilbidean. Oso zorionekoa naiz eta ez dut uste berriro gertatuko denik.
Eta nola hekdu zinen Covingtonera?
Betidanik izan dut gogoko zuzenbide europarra eta Estatu espainiarretik kanpo lan egin nahi nuen. Ikasketa amaierako praktikak Covingtonen egin nituen Bruselan eta masterra egin ondoren itzuli nintzen, eta dagoeneko lau urte eta erdi bete ditut.
Espero dut hemen geratzea. Oso gustura nago administrazio zuzenbide europarra lantzen dugulako: farmazeutikak, ingurumena, kosmetika, elikagaiak, energia berriztagarriak... Europak arautzen du hori guztia eta estatuek tarte gutxi daukate erabakitzeko.
Londres, 1928. Victoria and Albert Museum-era koadro berezi bat iritsi zen dohaintzan: margolanean gizon beltz bat ageri da, ileordea eta lebita jantzita, liburuz eta tresna zientifikoz inguratua. Museoan horrela katalogatu zuten: “Erretratu satiriko bitxia, beltzen... [+]
2018ko maiatzean Getxoko Ertzaintzaren komisarian jipoitu zuten Silvia emakume migratu eta arrazializatua, bidegabeki atxilotu ostean. Epaiketan zigor arinak ezarri zizkioten ertzain bati, baina emakumea ere zigortu zuten desobedientzia leporatuta. Silviak Espainiako Epaitegi... [+]
Azken asteetan albiste izan da Gasteizko Errota auzoa, urriaren 8az geroztik delinkuentziaren aurkako eta segurtasunaren aldeko mobilizazioak egiten baitituzte zenbait auzokidek asteartero, bi lonja huts okupatu zituzten gazte migratzaile batzuk jo-puntuan jarrita. Inguruan... [+]
Mundu-mailan antifeministak eta arrazistak diren gorroto-diskurtsoak larriki areagotzen ari diren testuinguruan bizi gara. Mundu zabalean sare sozialek zein agenda
politikoek txertatzen dituzte eskuin-muturreko narratibak. Arrazismoa eta antifeminismoa tokian tokiko... [+]
Bere Telegram kanalaren bidez jakinarazi du ez dituela deialdi erreakzionario gehiago egingo oraingoz. Aurreko larunbatean, nabarmen egin zuen porrot Eason antolatu zuen kontzentrazioak, eta agerian geratu da kontramobilizazioen eraginkortasuna.
Lo Que No Te Cuentan de Donosti-k 30 pertsona soilik batu zituen Easo plazan larunbatean, eta haren aurkako deialdi antifaxistak 300. Bestalde, Gasteizko Errota auzoko mobilizazio arrazisten sustatzaileek auzotik irten eta Gasteiz mailako mobilizazioa deitu zuten iragan... [+]
Lo Que no te Cuentan de Vitoria eta Lo Que no te Cuentan de Pamplona Telegram taldeak sortu ditu Lo Que no te Cuentan de Donosti taldearen administratzaileetako batek berriki. Gasteizko kontuak ez du jarduerarik momentuz, baina Iruñekoak 500 jarraitzailetik gora ditu eta... [+]
Lo Que No Te Cuentan De Donosti taldeak mobilizazio berri bat antolatu du datorren astelehenean, hilak 11, Amara Berrin, Kaleko Afari Solidarioak banatzen diren ordu eta leku berean. Hiriko hainbat eragile antifaxista eta antirrazista batzen dituen plataformak... [+]
Gasteizko Errotako (Koroatze) auzoan izan diren manifestazio "anonimoek" kolokan jarri dute auzokoen arteko elkarbizitza. Azalera atera dituzte ere hauetan parte hartu duten partidu politiko batzuen eta beste kide batzuen izaera faxista eta arrazista.
Korrika eta presaka ekarri dute megafonoa. Hau onartezina da. Hau ezin da onartu. Denok batera oihu egin dezagun, ezin dugu honela jarraitu. Zurean ere sartu direla? Bai arrazoi duzu, jo ditzagun txaloak zuretzat. Hurrengo astean hemen batuko gara denok eta aurre egingo diegu,... [+]
Iragarritako heriotza baten kronika. Donostiako Udalak Egiako Kaleko Afari Solidarioak debekatu ditu, «segurtasunaren» aitzakian. Bizpahiru urte dira Egian segurtasuna guztien ahotan dagoela, eta azken hilabeteotan, talde eskuindarren gorakadarekin, egoerak okerrera... [+]
Azken asteetan mobilizazio arrazistak piztu dira Gasteizko Errota eta Donostiako Egia auzoetan, eta biek iragarri dute asteroko deialdiei eusteko asmoa. Haien artean desberdintasunak daude, baita antzekotasun asko ere: sustatzaileak anonimoak izatea, konfrontazioa bilatzea, edo... [+]
Hainbat eragile antifaxista eta antirrazistak antolatuta, Lo que no te cuentan de Donosti (LQNTCDD) taldearen kontrako elkarretaratzea antolatu dute, datorren astelehenean 20:00etan, Amarako Easo plazan. Telegram kanal horretatik, leku horretan deitua dute asteroko... [+]
Aste mugitua izaten ari da Donostian, Kaleko Afari Solidarioen bueltan dabilen jendearentzat. Astelehenean beren aurkako kontzentrazioa egin zuten dozenaka pertsonak, inolako baimenik gabe eta Ertzaintzak esku hartu gabe, eta tentsio handia izan zen. Horrek hauspotuta, Eneko... [+]