Polizia entrenatzeko zentro bat eraiki nahi dute Atlantan, "Cop City" deitu diotena, baina horren aurka daude biztanle gehienak eta gizarte mugimendua. 2021etik hona egon dira proiektuaren aurka, eta dagoeneko aktibista bat hil eta beste 23 "etxeko terrorismoa" egotzita atxilotu dituzte. Lurraldeko berdegune garrantzitsu batean eraiki nahi dute zentroa.
Georgiako Atlanta hiriburuan, AEBetan, sortu nahi duten Polizia entrenamendu zentro berriak gatazkak eragin ditu: duela bi urte proiektua publiko egin zenetik istiluak izan dira eremuaren inguruan, herritar gehienek aurka egin baitute. Zentroa, hiriaren inguruko basorik handienean kokatua, basoen defentsarako mugimenduaren erdigune bihurtu da, baita AEBetako Polizia indarkeriaren aurkakoarena ere. Bertan izan diren istiluetan hildako bat izan da, eta autopsiak erakutsi du lurrean jarrita zela hamalau aldiz egin ziola tiro Poliziak. Azken protestetan 23 lagun atxilotu dituzte, “etxeko terrorismoa” egotzita. 35 urte arteko zigorra ezarri diezaiekete.
AEBetan Poliziaren inguruko edozein neurri da eskandalagarri, Polizia indarkeriaren datuek argudiatzen dute hori. Gainera, Atlantan gaia bereziki da sentikorra, herrialdean Poliziaren zaintza handiena duen hirietako bat baita: 2022ko aurrekontuaren herena baino gehiago, 250 milioi dolar inguru, Polizia departamendura bideratu zuten. Egoera horretan, Polizia entrenatuko duen zentro bat sortzeak alarmak piztu ditu hiriko zenbait kolektiboren artean: “Cop City”, polizien hiria, izena eman diote manifestariek zentroari. Aurka egin dute bizilagunen elkarteek, eskolek, arrazen arteko justiziaren aldeko taldeek eta baita ingurumenaren aldeko taldeek ere.
Atlantan gaia bereziki da sentikorra, Poliziaren zaintza handiena duen hirietako bat baita: 2022ko aurrekontuaren herena baino gehiago Polizia departamendura bideratu zuten
Azken horiek zentroaren kokapenaren aurka ari dira lanean, eraiki nahi duten lekua, Old Atlanta Prison Farm delakoa, lurraldeko berdegune garrantzitsu bat baita, eta proposatu dute South River Forest izenarekin mantentzea lekua, hirian alde handiak baitaude egoera ekonomiko eta klase sozialen artean; komunitate beltzen inguruan berdegune gutxi daudela diote. Baina ez da kasualitatea berdeguneak kartzela izena izatea, izan ere, bertan polizia indarkeria kasuak egon zirela baieztatu du ikerketa batek. Eremu hori mantentzearen alde agertu dira zenbait aktibista, memoriarako leku gisa.
Talde eta kolektiboek soilik ez, Atlantako hiritar gehienek ere ez dute nahi horrelako zentrorik. Biztanleen artean egindako galdeketa batean, iritzi emaileen %70 aurka agertu dira. Alde agertu direnen artean, aldiz, nagusi da Poliziaren etika lantzeko leku egoki baten aldarria.
Proiektua jakinarazi zutenetik ari dira ingurumenaren defendatzaileak basoaren defentsan; 2021ean okupatu zuten basoa. Gerora, zenbait ekintza izan dira polizien aurka, baina 2022ko abendura arte ez zuen okerrera egin egoerak. Orduko hartan, Poliziak sarekada egin zuen, eta bost lagun atxilotu zituen, beraiek ere “etxeko terrorismoaren” aitzakiapean. 2023ko urtarrilaren 18an Manuel Esteban Paez Terán Tortuguita aktibista ekologista queer-a hil zuen Poliziak. Bere familiak argitaratu berri duen autopsiak jakinarazi du gutxienez hamalau aldiz egin ziola tiro Poliziak, baita aurpegian ere. Tortuguita, aldiz, lurrean zegoen, eskuak altxatuta zituela. Hilketa horren ostean heldu dira beste 23 atxiloketak, martxoan, South River Foresten musika festibal bat zegoela.
“Stop Cop City” mugimendua sortu dute erresistentzian ari diren taldeen artean. Black Lives Matter mugimenduarekin gertatu bezala, ez dauka gidaritza argi bat, eta jende eta influentzia askoren batura dira.
2018ko maiatzean Getxoko Ertzaintzaren komisarian jipoitu zuten Silvia emakume migratu eta arrazializatua, bidegabeki atxilotu ostean. Epaiketan zigor arinak ezarri zizkioten ertzain bati, baina emakumea ere zigortu zuten desobedientzia leporatuta. Silviak Espainiako Epaitegi... [+]
Gipuzkoako Lurralde Auzitegiaren ustez, bideo bateko irudietan ikusten denak "talka" egiten du Ertzaintzaren atestatuarekin, eta Amaia Zabarte foam bala batekin zauritua izan zenaren "ebidentzia erakusten" du, Noticias de Gipuzkoa-k jaso duenez.
Gutxienez hamabi poliziak inguratu zuten gaztea. Erail zuen agenteak esan du gainera joan zitzaiola agerraldia izan zuen gaztea, baina bertsio hori gezurtatu du lekuko batek. 2020an izan zen hilketa, eta orain ari dira epaiketa egiten.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak orain arteko bertsioari eutsi dio. Bestalde, esan du Amaya Zabartek, martxoan PSGren kontrako futbol partiduan Anoetan larri zauritutako Realeko zaleak, ez zuela bere deklarazioan aipatu ertzain batek ostikoa jo zionik.
Alde Zaharreko Gazte Asanbladak (AZGA) salatu du Donostiako Udaltzaingoak auzoko hainbat gazteren aurka astelehen gauean egindakoa: “Auzoko hainbat gazte futbolean jokatzen ari ziren Trinitate enparantzan, Udaltzaingoa hurbildu eta mehatxuka guztiak identifikatzeko agindua... [+]
1991n zauritu zuen larri ke pote batekin Espainiako Poliziak Iruñean eta 31 urte ondoren lortu du instituzio publiko baten aitortza biktima gisa. Espainiako Gobernuak ere kalte-ordaina ordaindu behar izan zion, baina ez da kasuagatik poliziarik zigortu.
Duela bi urte, Marokotik Melillara igaro nahian ari ziren ehunka pertsonari eraso egin zieten polizia-indarrek, eta gutxienez 70 lagun erail zituzten, nahiz eta kopuru zehatza ez dagoen argi. Gertakarien inguruko ikerketa amaitutzat jo dute Marokon, iritzita ez dagoela... [+]
2021ean Pablo Hasel rap musikariaren atxiloketaren aurka Bartzelonan egon zen manifestazioetako batean parte hartu zuen neskak eta begia galdu zuen mossoek jaurtitako foam bala baten ondorioz. Epailearen ustez, neskak “ondorioak bereganatu beharko lituzke”, istiluak... [+]
Gizonezkoa kolpatu zuen ertzain agentea kargutik kendu dute kautelazko neurriekin, eta gertakariak ikertzen ari da Ertzaintzaren Barne Arazoetarako Unitatea. Une hartan han ziren polizia agenteen jarrera ere aztertzen ari dira.
Ostiral goizean sare sozialetan zabaldutako bideo batean ikus daiteke nola pertsona bat eztabaidan ari den udaltzain eta ertzain talde batekin. Une batean, ertzainetako batek zartako indartsu batekin lurrera bota du, eta ondoren, lurrean utzita joan dira. Bideoa Irungo San Migel... [+]
Istripu batetik ihes egin zuela aitzakiatzat hartuta, taberna batera sartu, lurrera bota eta buruz behera lotu zuten poliziek 53 urteko gizona. Zortzi minutuz izan zuten lurrean.
Plataformak salatu du indarra neurriz kanpo erabiltzen dela migratzaileen eta arrazializatuen aurka, eta saltzaile ibiltarien aurkako jazarpena etengabe egiten dela, batez ere turismo handiko garaietan, oporraldietan.
Manifestazioa egingo dute ostegun arratsaldean, 19:30ean,... [+]