argia.eus
INPRIMATU
Poliziaren pilota-tiroz begia galdu zuen atarrabiarraren kasua artxibatzeak haserrea eragin du
  • Aingeru Zudaire atarrabiarrak begia galdu zuen 2012an poliziaren pilotakada baten ondorioz. Epaileak kasua artxibatu du inor errudun jo gabe, agenteen karga “beharrezkoa eta justifikatua” izan zela argudiatuz. Hori salatzeko manifestazioa deitu dute ekainaren 26an, 19:00etan, Atarrabiako udal plazan.

Judith Perez @judyjudd 2014ko ekainaren 24a
Aingeru Zudairek begia galdu zuen poliziaren pilota-tiroaren ondorioz. Epaileak kasua artxibatu izanak haserrea eragin du (argazkia: Ahotsa.info).

2012ko irailaren 26an, Zudaire manifestazio batean parte hartzen ari zen, eta beste hainbat pertsonarekin batera lurrean esertzea erabaki zuen poliziaren kargei era baketsuan erantzuteko. Altxa zenean pilotakada jaso zuen begian.

Zudairek kontatu zuenez, tiro egin zion polizia 7 bat metrora zuen. Pilotak jaurtitzeko gutxieneko distantzia 30 metrokoa da, bestela hilgarria izan daitekelako. Gainera pilota lurrera zuzenduta bota behar da. Beheko dagoen bideoan ikusten den bezala, egun horretan poliziak ez zituen arauak errespetatu.

Epaileak, gainera, Zudaireri iradoki dio manifestazioa deitu zutenei salaketa jarri beharko liekeela, kalte-ordainik jaso nahi izanez gero. Gaztearen abokatua helegitea aurkeztea pentsatzen ari dira.