Asteartean aurkeztu zuten Zumaiako Etxape Zentro Sozialista, eta ordutik etengabea izan da polizien jazarpena. Pertsona ugari identifikatu dituzte, eta materiala lapurtu diete; asteazkenean, gainera, legez kanpoko huste bat egiten ahalegindu zen Eroski, Etxapera sarrailagile batekin eta poliziekin bertaratuta.
Bada denbora bat Urola Kostako Kontseilu Sozialistak Zumaiako (Gipuzkoa) Aita Mari auzategiko eraikin abandonatu bat ireki zuela, Etxape Zentro Sozialista martxan jartzeko. Joan den asteartean aurkeztu zuten proiektua jendaurrean, eta azaldu dutenez, "proletalgoaren autodefentsarako tresnak eta proiektuak indartu nahiz sortu" nahi dituzte espazio berriaren bidez.
Eroskiren jabetzakoa da eraikina, baina 20 urte daramatza hutsik. Zentro Sozialistaren berri eman bezain pronto, Eroskirekin harremanetan jarri ziren Kontseilu Sozialistako kideak, espazioaren erabileraren baldintzak adosteko eta akordio batera heltzen saiatzeko. Eskaera bat egin zioten, hala: elkarrizketa-prozesu bat irekitzea eta Zentro Sozialista ez husteko bermea ematea. Enpresak, dena den, oraindik ez die erantzun argirik eman, eta salaketa bat aurkeztu du Etxaperen irekiera dela-eta.
Asteazken eguerdian, Eroskiko arduradun bat bertaratu zen Zentro Sozialistara, sarrailagile batekin eta poliziekin. Legez kanpoko desalojo saiakera bat izan zen ustez, baina atzera botatzea lortu zuten Etxape aurrean bildu ziren kideek.
Poliziaren presentzia eta jazarpena, ordea, etengabea izan da azken bi egunetan. Astearteko aurkezpen prentsaurrekoan, esaterako, Ertzaintza hurbildu zen Etxapera, eta sarreretako bat zigilatzen eta ixten saiatu zen. Asteazken arratsaldean ere modu bortitzean bertaratu ziren udaltzainak nahiz ertzainak, Zentro barruan hogeitik gora pertsona auzolanean ari zirenean. Kalea hartu zuen poliziak, eta auzolanerako erabiltzen ari ziren materiala eraman zuen; horretaz gain, pertsona bat identifikatu zuten ertzainek. Gero, hainbat orduz izan zuten Zentro Sozialista aurreko kalea hartuta.
Azken egunetan, guztira, zortzi lagun identifikatu dituzte Etxaperen irekiera dela-eta. Propaganda politikoa egiten ari zirela edota Zentro Sozialista inguruan zeudela identifikatu dituzte pertsona horiek.
Hona hemen Kontseilu Sozialistako kideek asteazkenean argitaratutako bideoa, gertakariak azaltzeko:
Bertan behera geratu da Barakaldoko epaitegian egingo zen Sastraka Gaztetxeko bederatzi kideren aurkako epaiketaren ahozko saioa. Akusatuen defentsak egozten zaien okupazio delitu arinaren preskripzioa planteatu du, eta Fiskaltzak karguak erretiratu ditu.
Urtebetez egon da Gasteizko Alde Zaharreko frontoi okupatua itxita, 2023an kazkabar ekaitz batek teilatua apurtu ostean. Pozik daude pilotalekua kudeatzen duen Txapa Ahotsa asanbladako kideak, konponketa prozesuak erakutsi dielako pilotalekua “espazio garrantzitsua”... [+]
Dutxa Etxea zena 2013an itxi zuten Javier Marotoren alkatetza garaian, “integrazio arazo bat” zela argudiatuta. Uztailaren 22an auzoko zenbait eragile eta bizilagun Alde Zaharreko lokalean sartu ziren Herri Labanderia izeneko garbitegia martxan jartzeko. Udaltzaingoa... [+]
Bilboko AZET plataformak pisu turistiko bat okupatu zuen atzo, auzoaren turistifikazioa salatzeko.
Lokalaren jabeak eta Ertzaintzak desalojatu eta hesitu egin dute Jardun Koordinadorak maiatzaren 1ean okupatu zuen Kantauri espazioa. Jauregi Jenerala kalean dago lokal hori, eta bi hilabetez egon dira Jardun Koordinadorako kideak bertan, hainbat gorabehera izan badituzte ere.
Iaz, Señora Sariketa irabazi zuenean, Maider Arregik “inporta zaizkion jendea eta kausak” aipatu nahi izan zituen agurrean: “Infernu auzokoak, bollerak, marikak, AHTren kontra dabiltzan lagunak, okupazioaren aldekoak…”. Horiek denak eta... [+]
Zazpi urtetik gora okupatuta eman ondoren hustu egin dute Aiztogile kaleko 92. zenbakia.
'Desokupa kanpora' lelopean, elkarretaratzea egin dute larunbatean, etxebizitzaren aurrean.
Apirilaren 18rako zegoen ezarrita desalojoa, eta lurrak defendatzeko asmoz bertaratu ziren hainbat pertsona. Ertzaintza, baina, ez zen joan, eta auzitegiek jakinarazi dute atzeratu egin dutela huste saiakera. Desalojoa gelditzea lortzen duten bigarren aldia da.
Berangoko Otxantegiko nekazal lurrak modu kolektiboan lantzen bi urte eman ditu proiektu agroekologikoak, baina desalojo agindua dute apirilaren 18rako. Kanporatzea gelditzea lortu zuten iaz, eta berriro ere lortuko dutelakoan, gosari herrikoia deitu dute egun horretarako... [+]
Apirilaren 13an Berangoko Otxantegi Herri Lurra proiektuaren II. urteurrena ospatuko dute. Apirilaren 18an ordea bigarren desalojo saiakeraren mehatxua izango dute gainean.
Zestoako Gaztetxearen kontrako prozedura judiziala mantentzen du Elizak: asteazken honetan izango da epaiketa. Aurreko ostiralean, Gaztetxearen aldeko elkarretaratze bat izan zen Donostiako Artzain Ona katedralean.
Gipuzkoan, 700 apostasia eskaera baino gehiago lortu dituzte Zestoako Gazte Asanbladak eta Langile Kontrolpeko Espazioen Defentsa Komunitateak. Bihar protesta bat egingo dute Donostiako Artzain Ona katedralean, aurrera baitoa Gaztetxearen kontrako prozedura: hilaren 24an... [+]
Lurrak espekulaziorako eta dirua egiteko helburu bakarrarekin darabiltzaten jabeak badira Euskal Herriko hamaika txokotan; horren adibide nagusi izan dira azken urteotan Arbonako, Senpereko eta Kanboko esperientziak. Baina Hego Euskal Herrian ere badira antzeko kasuak; Uribe... [+]