Poliziaren indarkeriaren biktimak kontuan hartuko dituen legea onartuko du Nafarroako Parlamentuak

  • Ostegunean, martxoak 26, eskuin muturreko taldeek eta poliziek motibazio politikoengatik eragindako biktimen legea onartuko du Nafarroako Parlamentuak. German Rodriguez, Mikel Zabaltza eta Anjel Berrueta aintzatetsiko dituzte biktima gisa besteak beste.


2015eko martxoaren 25ean - 10:40
Argazkia: Ekinklik!

Nafarroako Parlamentuko Presidentetza, Justizia eta Barne batzordearen baiezkoaren ondoren, Parlamentuko azken osoko bilkuran onartuko da legea. Bilduko Bakartxo Ruizen aburuz legealdiko legerik garrantzitsuena izanen da: “Orain arte baztertutako biktimei oroimena, aitortza eta ordaina eskainiko die”.

Nafarroako Parlamentuak biktimok kontuan hartzeko eta kalte-ordainak emateko batzorde bat sortuko du urtea bukatu baino lehen. Elkarbizitzaren eta ordainaren batzordea izena hartuko du, eta  «prestigio sozial eta moral handiko» bederatzi pertsonek osatuko dute. Bost urteko iraupena izango du eta bere helburua gertakariak finkatu eta ikertzea izango da.

Era berean, "barkamen publikoa" eskatzeko, hainbat ekimen eginen dituzte erakundeetan eta ikastetxeetan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Biktimak
Estatuaren biktimek Chivite lehendakariari eskatu diote egon dadila euren aitortza ekitaldian otsailaren 13an

Estatuaren biolentziaren biktima gisa onartzeko 125 eskaera egin zaizkio Nafarroako Gobernuari 2023an eta 2024an. Horietatik 41 onartu dira. Egiari Zor eta Torturatuen Elkarteak ongi baloratu dute egiten ari den bidea.


Ordoñezen hilketa, “Oldartzen” eta “Alternatiba demokratikoa”-ren testuinguruan

Ostegun honetan 30 urte bete dira ETAk Gregorio Ordoñez PPko Donostiako zinegotzia hil zuela. Hainbat arrazoirengatik euskal gizartean zirrara berezia sortu zuen atentatua izan zen. PPko eta PSOEko zinegotzien aurkako atentatuen atea ireki zuen.


2024-11-12 | Julene Flamarique
Sortuk manifestazioa egingo du Brouard eta Muguruzaren hilketen urteurrenean, azaroaren 20an Bilbon

Espainiako eta Frantziako Estatuak “nazio askapen mugimendua ito” nahi dutela ohartarazi du Sortuk, eta Santi Brouard eta Josu Muguruza HBko militanteen erailketak estatu biek egiten duten “gerra zikinaren parte direla” adierazi du.


Estatuaren biolentziaren beste 93 biktima aitortu ditu EAEko Balorazio Batzordeak

Asteazken honetan beste 93 biktima aitortu ditu estatuaren eta talde parapolizialen biktimen azterketak egiten dituen Balorazio Batzordeak. Baliabide faltagatik, bere lanarekin aurrera jarraitzeko zailtasunak ere aitortu ditu. Egiari Zor Fundazioak ongi baloratu du batzordearen... [+]


2024-10-11 | Leire Ibar
Guardia Zibilaren ekintzak kritikatu eta biktimak babesteko ekitaldia antolatu du Memoria Osoak urriaren 12an

Plataformak adierazi du "sentsibilitate eta iritzi guztiak errespetatuz" Guardia Zibilaren ekintzak gaitzesteko asmoa dutela, bizikidetza demokratikoa eraikitzea helburu nagusia izanik.


Angel Berruetaren omenez plaka jarriko du Iruñeko Udalak

Ostiralean egingo dute ekitaldia 12:00etan, Donibane auzoko Martin Azpilikueta kalean. Erail zutenetik Angel Gogoan plataformak behin baino gehiagotan jarri ditu oroigarriak, baina behin eta berriz eraso eta erretiratu izan dituzte. Gobernu taldearen proposamena da oraingoan eta... [+]


Astrabuduak Josu Murueta eta Anton Fernandez gogoratuko ditu, haien hilketaren 55. urteurrenean

Ekitaldian 1969ko gertaera tragikoak gogoratzeaz gain, memoria historikoaren defendatzaileak ere omenduko dituzte.


2024-10-04 | ARGIA
Guardia Zibila omenduta, biktima batzuk berriz biktimizatzen direla salatu du Memoria Osoak

Memoria osoa ekimenak salatu du biolentziaren biktima izan direnen arteko desberdintasunak bultzatzen ari direla hainbat instituzio, eta norabide hori zuzentzeko deia egin du. Ekimenak estatuen biolentziaren hamabost biktima elkarte biltzen ditu. Urriaren 12an Guardia Zibilak... [+]


Estatuaren biktimen aitortzarako pauso gehiago emateko eskatu dio Egiari Zorrek Jaurlaritzari

Xabier Kalparsoro eta Gurutze Iantzi Espainiako polizien eta guardia zibilen eskuetan hil zituztela 31 urte igaro direnean, Egiari Zor fundazioak ekitaldia egin du Urnietan. Eusko Jaurlaritzari eskatu dio berriz ere ireki dezala epe bat estatuaren biktimak aitortzeko eskaerak... [+]


Ibai Azkona: “Nire torturen aitortza aurrerapauso txiki bat da, baina oraindik ehundaka tortura kasu daude aitortu gabe”

2008an Fernando Grande Marlaska epailearen aginduz atxilotu zutenean Ibai Azkonak pairatu zituen torturak aitortu ditu Nafarroako Gobernuak. Euskalerria Irratian, pauso honek suposatzen duena azaldu du Azkonak.


Iturbide, Jiménez eta Azkona estatuaren biktima gisa aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

Foru Gobernuak aitortu du motibazio politikoko biktimak direla hirurak. Hiru aitortza berri horiekin dagoeneko 36 pertsonari estuaren biktima izatea ofizialki aitortu die gobernuak.


Madrilgo Rolando kafetegiko hamahiru hildako haiek ETAm-ren eta ETApm-ren zatiketaren erdian

Ostiral honetan betetzen dira 50 urte ETAk, 1974ko irailaren 13an, Madrilgo Rolando Kafetegian bonba bat lehertarazi eta hamahiru pertsona hil zituela. Ofizialki 2018an onartu zuen erakundeak ETAren egiletza, bere burua desagertze bidean jarri zuenean.


Nafarroako Gobernuak biktima gisa onartu du poliziak ke pote batez zauritutako Mikel Iribarren

1991n zauritu zuen larri ke pote batekin Espainiako Poliziak Iruñean eta 31 urte ondoren lortu du instituzio publiko baten aitortza biktima gisa. Espainiako Gobernuak ere kalte-ordaina ordaindu behar izan zion, baina ez da kasuagatik poliziarik zigortu.


Eguneraketa berriak daude