Fantom 509 taldeari egotzi dizkio asteazkenean Puerto Príncipe hiriburuan egindako tiroketak. Hildako hamabost zibilen artean kazetari bat eta oposizioko aktibista bat daude.
Hamabost pertsona hil dituzte asteazkenean Haitiko Puerto Príncipe hiriburuan egindako tiroketetan. Joseph Jouthe Lehen ministroaren arabera, tiroketak ordu batzuk lehenago hil duten polizia sindikalista baten heriotzaren mendeku gisa antolatu ditu Fantom 509 fakzio polizialak. Gazette Haiti hedabideak jakinarazi du hildakoen artean daudela Diego Charles kazetaria eta Antoinette Duclair aktibista.
Puerto Príncipeko Delmas auzoan jazo dira tiroketak. Gutxienez beste hamahiru zibilekin batera, Diego Charles Radio Vision 2000 hedabideko kazetaria eta Antoinette Duclair Matrice Libération oposizioko alderdiko militante feminista hil dituzte. Duclairek autoan zeraman Charles bere bizilekura, eta haren etxe parean zeudela, motozikleta batetik tiro egin diete oraindik identifikatu gabe dauden pertsonek. Hilketaren bideoa sare sozialetan zabaldu da.
Tiroketen ondoren, Joseph Jouthe Haitiko Lehen ministroak prentsaurreko bat eskaini du gertatutakoaren inguruko datuak emateko. Ahaldunak Poliziaren fakzio errebeldea den Fantom 509 taldeari egotzi dizkio krimenak. Haitiko Polizia Nazionaleko zuzendari den Léon Charlesek zehaztu duen bezala, tiroketak mendekua izan dira: ordu batzuk lehenago, Guerby Geffrard agentea, SPNH-17 polizia sindikatuko kidea hil zuten, eta haren aliatuek tiroketak prestatu zituzten erantzun gisa. Jazotakoa argitzeko ikerketa zabaldu Polizia Nazionalak.
2018an Polizia Nazionaletik banandu zen Fantom 509 fakzio biolentoak segurtasun krisi larria eragin du Haitin. Talde kriminalen arteko gerren ondorioz, ekaina hasieratik hona, 13.600 pertsona inguruk egin behar izan dute ihes Puerto Príncipetik, Berria hedabideak emandako datuen arabera.
Pasa den ostiralean bete ziren 220 urte Toussaint Louverture hil zela, Haitiko 1791ko esklaboen iraultzaren buruzagia. Askorentzat, garai hartako politikari garrantzitsuena izan zen Louverture, ez bakarrik Napoleon Bonaparteren gudarostea garaitu eta Amerikako lehen herrialde... [+]
Haitiko egoera 2010etik okerrena da, 2,6 milioi haurrek laguntza behar baitute: 4,7 milioi biztanle daude gosez. Ezegonkortasun politikoak eta koleraren hedapenak eragin dute herrialdearen muturreko egoera.
Guadalupe (Karibe itsasoa), 1772 inguruan. Solitude izeneko esklabo mulatoa jaio zen Capesterre-Belle-Eau herrian. 1794an, Haitiko iraultza betean eta Antilletako egoera pil-pilean zela, Solitudek errebelde talde batekin egin zuen bat, Desfoneaux general frantziarraren erasoari... [+]
Haitiren egungo miseria egoerak badu bere azalpena herrialdearen iragan iraultzailean: mendekuaren ondorio da. 1825ean Frantziak Haiti derrigortu zuen kolono-ohiei 150 milioi urrezko frankorekin konpentsatzera, lurretan eta esklabotan izandako galerengatik.
Lapurdiko hiriburuko ontzingintzak garapen handia izan zuen esklabotzari esker, Nantes eta Bordeleko tratularientzako ere eraikitzen baitzituzten barkuak. Euskaldun, biarnotar eta gaskoiek bete-betean hartu zuten parte Saint-Domingueren kolonizazioan, eta iturri batzuen arabera,... [+]
1791ko abuztuan mundua astindu zuen iraultza batek. Eta ez zen Europan gertatu. Esklabotzan oinarrituriko sistema ekonomiko kolonial atlantiarra hankaz gora jarri zuten milaka beltzek Saint-Domingue uhartean: hainbat urtetako borrokaren ostean Haiti herrialde librea sortu zuten... [+]
7,2 magnitudeko lurrikarak herrialdea suntsitu du. Erreskate taldeak hondakinen azpian harrapatutako biztanleak ateratzen ari dira oraindik. Ospitaleak kolapsatuta daude, eta ur eta janari eskasia dago. Datozen orduetarako laguntza lanak zailduko dituen eurite gogorrak... [+]
Claude Joseph lehen ministro ohiak hartu zuen agintea uztailaren 7an, Jovenel Moïse presidentearen hilketaren ondotik. Asteartean aurkeztu du dimisioa Josephek.
AEBetan bizi den Christian Emmanuel Sanon medikua da, ustez, Jovenel Moïse presidentea hiltzeko operazioa agindu zuena. Hilketa antolatu zuten beste bi pertsonaren bila ari da Polizia. Momentuz, 20 atxilotu baino gehiago daude.