Solidaridad vecinal frente al abuso policial. Elkartasuna Yaser eta Gaztetxearekin lelopean manifestazioa egingo dute ostiral honetan, hamarnaka eragileren babesarekin. Azken asteetan areagotu egin dira auzoan Poliziaren presentzia eta herri mugimenduen zein auzokide arrazializatuen aurkako esku-hartzeak.
Apirilaren 29ko bazkalostean, Gaztetxearen 35. urtemugaren ospakizun betean, Udaltzaingoa etxe okupatura sartzen saiatu zen, adieraziz gauerako iragarrita zegoen kontzertua ezin zela egin, Gaztetxeak ez duelako horrelako jarduerak egin ahal izateko lizentziarik –35 urte dira lizentziarik gabe ari dela jardunean–. Gaztetxetik salatu zutenez, poliziekin hitz egitera hurbildu zen soinu teknikari eta asanbladako kidea “bortxaz lurrera bota eta jipoitu” egin zuten udaltzainek. Iragarritako kontzertuarekin aurrera egitekotan “guztiarekin sartuko gara eta eta zaurituak izango dira”, egin zuten mehatxu poliziek, Gaztetxearen esanetan. Erasoa salatzeko kontzentrazio jendetsua egin zuten arratsalde hartan bertan; aurreikusitako kontzertuak mantendu zituzten, eta Polizia ez zen bertaratu.
Apirilaren 28an, egun bat lehenago, Ertzaintzak auzoko Santo Domingo kaleko okin bat atxilotu zuen, Yaser izenekoa, ogia banatzeko furgoneta okindegi parean aparkatu zuenean. Poliziaren arabera, 22 urteko langile arrazializatuak “aurre egin” zien dokumentazioa eskatu ziotenean. Familiak, aldiz, ertzainen hasieratiko jarrera bortitza eta Yaserri emandako jipoia salatu zuen. Okindegi berean lan egiten duten Yaserren anaiak, aitak eta lehengusuak ere Poliziaren kolpeak jaso zituztela adierazi zuten. Ertzaintzaren zein Udaltzaingoaren hainbat patruila bertaratu ziren okindegira, eta kale osoa moztuta egon zen denbora batez.
Aspaldiko arazoa
Poliziaren jarduerarekiko kritikak aspaldikoak dira Gasteizko Alde Zaharrean, baina azken hilabeteetan presentzia eta esku-hartzeak areagotu direla adierazi diote ostiraleko mobilizazioaren antolatzaileek ARGIAri. Azaldu dute, adibide gisa, Udaltzaingoak “hilabeteak” daramatzala “Gaztetxearen jarduerak oztopatu nahian”, eta ez dutela etenik “Poliziaren erasoek, bereziki auzokide arrazializatuen aurka”. Ohikoa da Ertzaintzaren edo Udaltzaingoaren autoak auzoan zelatan ikustea, maiz zirkulazio arauak urratuta. Auzokide arrazializatuen elkargune nagusietakoa den Aldabe plazan etengabea da patruilen presentzia, eta ohikoak dira kontrol fenotipikoak –azalaren kolorearen araberakoak–.
Polizia eta segurtasun eza
Egoera berria ez bada ere, azken asteetan, hauteskunde kanpainaren testuinguruan, oihartzun politiko eta mediatiko handia hartu dute Poliziak Alde Zaharrean burutu dituen zenbait esku-hartzek, “segurtasunaren” eta Polizia gehiagoren aldarriek lagunduta. Antolatzaileek azpimarratu dute Alde Zaharra Poliziaren presentzia “handienetakoa” duen auzoa dela, eta Euskal Herriak jarraitzen duela izaten “biztanleko Polizia gehien duen lurraldea Europar Batasunean”. Segurtasunarekin ez, segurtasun ezarekin lotu dute Polizia: “Salatu nahi dugu Poliziak ez duela segurtasunik ekartzen Alde Zaharrera, eta, aldiz, auzokide askoren segurtasunik eza elikatzen duela”.
Deialdi zabala eta askotarikoa
Hamarnaka eragilek eman diote babesa manifestazioari, eta azpimarratzekoa da aniztasuna: Adurtzako Gazte Asanblada, Ariznabarra Berpiztu, ASME Asociación Sociocultural Mauritania Euskadi, Auzoan Bizi Etxebizitza Sarea, Batuta Elkarlaguntza Sarea, Ernai Gasteiz, Errekaleor Bizirik!, Errota Anitza, Errota Zaharra Auzo Elkartea, Gasteiz Txiki Auzo Elkartea, Gasteizen Inor Ez Etxerik Gabe, Gasteizko Askapena, Gasteizko GKS, Gasteizko Mugimendu Feminista, Gasteizkoak talde antimilitarista, Gasteizko Gaztetxea, Herrizoma Elikadura Sarea, Jardun Koordinadora, Judimendiko Gazte Asanblada, Kontseilu Sozialista Gasteiz, Kutxiko Taskeroak, Ongi Etorri Errefuxiatuak Gasteiz, SOS Racismo, SUmendi Espazioa, Txapa Ahotsa asanblada, Zaharraz Harro eta Zapateneo.
Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.
Donostian 2024ko martxoan jokatutako futbol partiduaren aurretik Ertzaintzak egindako kargetan, Amaya Zabarte zaleaz gain bigarren pertsona bat zauritu zuten, ustez foam pilota batekin begian jota. Orain, kasu hori ere ikertzeko agindu du Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak.
Realaren eta PSGren arteko futbol partidu batean larri zauritu zuten zalearen kasuan, epaileak onartu du familiaren abokatuek egun hartako bideo irudi guztietara sarbidea izatea. Oldarraldian parte hartu zuten ertzain taldeetako arduradunak identifikatzeko ikerketa ere eskatu du.
Larunbat arratsaldean istiluak izan ziren gaztetxe berriaren atarian, Ertzaintza gogor oldartu zen gaztetxeari babesa ematera joandakoen aurka. Hori dela eta, ehunka lagun bildu dira igande honetan foam jaurtigailu bidezko kargak salatzeko eta udalaren jarrera seinalatzeko... [+]
Jokin Aperribay Real Sociedadeko presidenteak azaldu du gertaturikoa “argitzeko” eskatu diola Polizia autonomikoari. Zauritutako Amaia Zabarteren familiak klubari egotzi dio publikoki ez gaitzestea erasoa.
2018ko maiatzean Getxoko Ertzaintzaren komisarian jipoitu zuten Silvia emakume migratu eta arrazializatua, bidegabeki atxilotu ostean. Epaiketan zigor arinak ezarri zizkioten ertzain bati, baina emakumea ere zigortu zuten desobedientzia leporatuta. Silviak Espainiako Epaitegi... [+]
Gipuzkoako Lurralde Auzitegiaren ustez, bideo bateko irudietan ikusten denak "talka" egiten du Ertzaintzaren atestatuarekin, eta Amaia Zabarte foam bala batekin zauritua izan zenaren "ebidentzia erakusten" du, Noticias de Gipuzkoa-k jaso duenez.
Gutxienez hamabi poliziak inguratu zuten gaztea. Erail zuen agenteak esan du gainera joan zitzaiola agerraldia izan zuen gaztea, baina bertsio hori gezurtatu du lekuko batek. 2020an izan zen hilketa, eta orain ari dira epaiketa egiten.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak orain arteko bertsioari eutsi dio. Bestalde, esan du Amaya Zabartek, martxoan PSGren kontrako futbol partiduan Anoetan larri zauritutako Realeko zaleak, ez zuela bere deklarazioan aipatu ertzain batek ostikoa jo zionik.
Alde Zaharreko Gazte Asanbladak (AZGA) salatu du Donostiako Udaltzaingoak auzoko hainbat gazteren aurka astelehen gauean egindakoa: “Auzoko hainbat gazte futbolean jokatzen ari ziren Trinitate enparantzan, Udaltzaingoa hurbildu eta mehatxuka guztiak identifikatzeko agindua... [+]
1991n zauritu zuen larri ke pote batekin Espainiako Poliziak Iruñean eta 31 urte ondoren lortu du instituzio publiko baten aitortza biktima gisa. Espainiako Gobernuak ere kalte-ordaina ordaindu behar izan zion, baina ez da kasuagatik poliziarik zigortu.
Duela bi urte, Marokotik Melillara igaro nahian ari ziren ehunka pertsonari eraso egin zieten polizia-indarrek, eta gutxienez 70 lagun erail zituzten, nahiz eta kopuru zehatza ez dagoen argi. Gertakarien inguruko ikerketa amaitutzat jo dute Marokon, iritzita ez dagoela... [+]
2021ean Pablo Hasel rap musikariaren atxiloketaren aurka Bartzelonan egon zen manifestazioetako batean parte hartu zuen neskak eta begia galdu zuen mossoek jaurtitako foam bala baten ondorioz. Epailearen ustez, neskak “ondorioak bereganatu beharko lituzke”, istiluak... [+]