Ostegun goizeko 8:00etatik 12:20era Polizia operazio handia egon da Donostiako Martutene auzoko etxe okupatu batean. Espainiako Poliziak, Ertzaintzak eta Udaltzaingoak elkarrekin egin dute operazioa, “atzerritarren bulegoaren operazioa” dela azaldu dute. Donostiako Udalak baieztatutako datuen arabera, 56 lagun aurkitu dituzte erakinaren barruan, eta 29 Espainiako Poliziaren etxera eraman dituzte “identifikatzera”. Bertan bizi ziren gehienei, aldez aurretik prestatutako zitazio bat aurkeztu dietela baieztatu dute bertara laguntzera joan diren hainbat ekintzaile antiarrazista
Udalak esan duenez, operazio honen jatorria, “azken asteetan Martutenen bertan, leku honetan bizi diren pertsonen arteko liskar larriak dira”. Itxuraz, horrek auzotarren artean “kexak, kezka eta salaketak eragin ditu, eta ondorioz, poliziek osteguneko operatiboa martxan jartzea erabaki dute”, eraikin horretan dauden “pertsonak kontrolatzeko” eta “gertakari larri horiekin zerikusia duten ala ez argitzeko”.
Ramadan betean
Eraikinean bizi da Said [izena asmatua da], eta azaldu duenez, goizeko 8:00etan etxera sartu dira poliziak, inolako agindurik erakutsi gabe. Hainbat ate puskatu dituztela erakutsi du, eta bertan zeuden guztiak atera dituztela. “Jarrera oso txarra izan da, eserita egotera behartu gaituzte eta gure artean hitz eginez gero, oihuka hasten ziren”.
Saidek salatu du ramadan betean daudela, eta horregatik etorri direla, “ohi baino jende gehixeago dagoelako etxean”. Haserrea eta minduta hitz egin du, “nahikoa” dela esanez: “Askok ikasi nahi dugu, lan egin, eta ez gaituzte bakean uzten. Norbaitek delitua egin badu, ezin dugu denok ordaindu”. “Hauek ez dira bizitzeko baldintza duinak: ez dugu urik, ez argindarrik, ez wifirik, ez ezer!”, kexatu da.
“Bi labana”
Ekintzaileek salatu dutenez, “fitxaketa operazio masibo bat izan da, bertan bizi diren guztiak gaizkile gisa tratatuz”. Bertan bizi diren guztiak zaku berean sartzeagatik, “polizia operazio arrazista” dela salatu dute.
Lehenengo ordutik izan dira bertan ekintzaileak, eta azaldu dutenez, Poliziarekin tratua “ona” izan da uneoro. Ez ordea bertan bizi direnekin: “Animalien moduan tratatu dituzte”. Udaltzaingoak bridazko eskuburdinak jarri dizkiete etxean bizi zirenei, eta Espainiako Poliziaren polizia-etxera eraman dituzte.
Etxearen miaketan, metal detektagailu batekin bilatzen aritu ostean, bi labana atera dituzte etxetik, eta ekintzaileei erakutsi dizkiete. “Arriskutsuak zirelakoan erakutsi dizkigute labanok. Baina sukaldeko labana bat eta gurin labana bat ziren! Ez dira konturatzen hemen jendea bizi dela!”.
Kulturatik elkarteak antolatuta, Musika eta dantza Palestinarekin ekitaldia egin dute Alderdi Ederren gaur eguerdian. Palestinako herriari elkartasuna adieraztea eta jasaten ari diren genozidioaren bukaera eskatzea izan da helburua. Donostiako Udalaren Musika eta Dantza... [+]
Euskarazko B2 eskakizuna zuten bi udaltzain lanpostu baliogabetu zituzten epaileek iazko urtarrilean, euskara eskatzea "diskriminatzailea" izan zitekeela iritzita; eta aitzineko astean, Donostiako Udalak aurkezturiko helegitea ez aztertzeko erabakia hartu du EAEko... [+]
Trantsizio Energetikorako Ministerioak Donostiako Udalaren alegazioei baiezkoa eman ondoren, 1.750 etxebizitza eraiki ahal izango dituzte bertan. Udalak Urumea ibaitik hogei metrora ezarri du auzo berria eraikitzeko babes lerroa.
Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]
Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.
Auzoak behar asko dituela nabarmendu dute eta Kristobaldegik beharrei erantzun ahal diela: auzo baratzeak, biltegia, kultur etxea, zaharren egoitza, eta abar.
Otsailaren 5ean Donostian "Trantsizio energetikoa eztabaidan: aukerak eta arriskuak" izenburua duen mahai-inguruan parte hartuko dute Mikel Otero EH Bilduko trantsizio ekologikorako arduradunak eta Aitziber Sarobe natur kontserbazionistak. Ekitaldi hau lau talde... [+]
Eusko Jaurlaritzak isunak kendu dizkie ertzainei euskaraz hitz egiteagatik zigortuak izan ziren Donostiako herritarrei. Manex Ralla eta Amaia Abendaño dira herritar horiek, isunak kendu dizkietela baieztatu diote hedabide honi.
Asteazken goizean fiskala eta defentsa elkartu dira eta akordio bat erdietsi dute. Joseba eta Eñaut Alvarez aita-semeak 2023ko San Sebastian bezperan Donostiako Plaza Berrian Etxera zioen oihal handi bat teilatutik alderik alde jartzen saiatu ziren. Bertan poliziekin... [+]
Memoria Demokratikoaren Legea bete eta Lasa eta Zabala bahitu eta torturatu zituzten Donostiako La Cumbre eraikina memoria historikorako gune bihur dezaten exijitu dute Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Jauregia 2023an Donostiako Udalari utzi behar zion estatuak, baina prozedura... [+]
“Urumeako mendiak bizirik” herri-ekimenak jende andana elkartu du Hernaniko plazan. Mendi horietan egin nahi dituzten bi makroproiektu eolikoen berri eman du, ekarriko lituzketen kalteak azaldu ditu eta Urumea bailarako eta inguruetako herritar guztiei dei egin diete... [+]
Euskal Herria Baterak apirilaren 11an Donostiako Kursaalen egingo den ekitaldiaren berri eman du. Ekitaldia Aberri Eguna ospatu baino egun batzuk lehenago eginen da. Agerraldian Mireia Epelde, Xabier Euzkitze eta Carlos Etchepare bozeramaileek hartu dute parte, eta Manex Fuchs... [+]
Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteak irregulartasunak salatu ditu Parte Zaharreko lizentzia askoren harira, baita salatu ere "onuraduna" ostalaritza dela "beti". Azalpenak eta ardurak eskatu dituzte.
Arkitektoen elkargoaren helegitea dela eta, Donostiako Udalak atzera bota du kontratazio espedientea.