Joan den asteburuan Altsasun (Nafarroa) izan dira Moratalazko (Madril) Distrito 14 gazte-kolektiboko hainbat kide ohi, Ospa Egunean. Azken urteetan jasan dituzten polizia-infiltrazioei buruz hitz egin dute bertan, eta haiekin mintzatzeko aukera izan du Gedar Langile Kazetak ere. Poliziaren espioitza-lanez, satorren jarduteko eraz, beste kolektibo politiko eta sozial batzuek pairatutako infiltrazioez, irakaspenez, argitara atera diren kasuen aurrean izandako erantzunaz eta estatu-errepresioaz hitz egin dugu haiekin, besteak beste.
Zer zen Distrito 14 eta zer lan egiten zenuten bertan?
2012ko azaroko greba orokorraren eta Salamanquesa auzoko zentro sozial baten okupazioaren babesean jaiotako gazte-kolektibo bat izan zen Distrito 14. Bere helburuen artean zeuden auzoko gazteria langilea antolatzea, auzo-mailako gainerako gazte-kolektiboekin koordinatzea eta antolatzea, eta hainbat arazori buruz kontzientziatzeko eta horiek seinalatzeko ekintzak egitea, hala nola: etxegabetzeak, genero-indarkeria, antikapitalismoa, apustu-etxeak, antifaxismoa, antiarrazismoa, homofobia, eta abar.
Zuek dakizuela, zenbat polizia-infiltrazio jasan dituzue azken urteetan?
Zuzenean, eta gaur egun dakigula, bi. Bat 2014tik 2021era bitartean eta haren "erreleboa" gero, 2020tik 2022ra bitartean.
Zer nabarmenduko zenukete infiltrazio horiei dagokienez? Satorren jarduteko moduaz eta euren infiltrazio-lanaz, adibidez.
Beti nabarmendu ohi dugun gauzetako bat da "marra gorrien" kontua. Hau da, guk, militante gisa, beti pentsatu izan dugu muga batzuk zeudela, eta muga horiek automatikoki baztertzen zutela infiltratu bat egoteko aukera. Adibidez: benetako NAN fisiko bat izatea, harreman sexu-afektiboak izatea militanteekin, benetako familia ezagutzea, kontratuarekin lan egitea, etxea bisitatzea... "Marra gorri" horiek guztiak gainditu egin dituzte bai gure kasuan, bai orain arte azaleratu diren beste kasu batzuetan ere.
Nabarmentzekoa da, gainera, eredu komunak ikus daitezkeela kasu horietan (jarrera adeitsua izatea eta polemiketatik ihes egitea, ezagutza politiko oso baxuak izatea, profil militante oso aktiboa edukitzea, logistikarekin lotutako "lan zikinari" dagokionez batez ere, eta abar), baina bakoitzak bere berezitasunak ere bazituela profila, historia eta abar egokitzeko.
Distrito 14 kolektiboak jasandakoak ez dira izan azken urteetan argitaratu diren infiltrazio bakarrak.
Halaxe da. Bi kasu atera dira Bartzelonan (José Ignacio eta Dani), bat Gironan (María), bat Valentzian (Ramón) eta beste bi Madrilen (Lucía eta Mavi). Ziur aski ez dira bakarrak izango, eta prest egon behar dugu gehiago atera daitezen. Militantzia osoari gomendatzen diogun gauzetako bat da kasu bakoitzari buruz argitaratutako artikuluak irakurtzea, xehetasun eta eredu komun asko baitaude, kasu gehiago antzemateko baliagarriak izan daitezkeenak. Gure asmoa paranoiatik ihes egitea bada ere, garrantzitsua da horri guztiari erreparatzea.
Kasu gehienetan harremanetan gaude, bai laguntza emateko, bai lan bat aurrera ateratzeko ere; hain justu, militantziari etorkizuneko kasuak kudeatzeko balio diezaiokeen lan bat, bai arlo emozionalean, bai politikoan.
Zuen ustez, zer funtzio betetzen dute infiltrazioek eta halako kontrol- eta jazarpen-mekanismoek?
Uste dugu informazioa lortzea dela helburu nagusia: nola funtzionatzen dugun barne-mailan, zein militante dauden aktiboago, zein antolakunderekin eta nola erlazionatzen garen, eta abar. Hain zuzen ere, duela gutxi argitaratu den informazioetako bat da infiltratuek, kasu batzuetan, militanteen lagin biologikoak jasotzen zituztela; batez ere elkarrekin bizitzera eta harreman sexu-afektiboak izatera iritsi ziren horiena.
Era berean, zeharka bada ere, antolakundeetan eta militanteen artean izua, paranoia, mesfidantza eta segurtasunik eza sortzea lortzen dute. Azken batean: kontrola, errepresioa, informazioa jasotzea eta abar.
Argitaratu diren infiltrazio kasuen aurrean, zein izan da erantzuna?
Maila instituzionalean, PSOEren ezkerretara dauden alderdi politiko progresisten aldetik, espero ziren erreakzioak izan dira: hipokrisia, mezu hutsak eta kasuak beren estrategia instituzionalaren alde erabiltzeko saiakerak.
Adibide zehatzak jartzearren, Podemosek "haserrea" erakutsi du, baina ez du autokritikarik edo bestelakorik egin, poliziak infiltratu ziren urteetako batzuetan gobernuaren parte izanari lotuta.
Sumar, Izquierda Unida eta Bilduren aldetik, kasuak etekin elektorala eta politikoa ateratzeko erabiltzen saiatu dira, eta ez dira inolaz ere kaltetuen taldeengana hurbildu laguntza eskaintzeko, infiltrazioak bultzatzen dituzten gobernuei babesa eman izana konpentsatzeko modu gisa.
Gobernuaren eta PSOEren aldetik, espero zena: isiltasuna, oro har, eta praktika horiek eta Polizia babestea, gaiari buruz publikoki hitz egin duten aldi bakanetan.
Instituzioen mundutik kanpo, egia da elkartasun-adierazpenak ugariak izan direla eta oso eskertuta gaude; nahiz eta, zoritxarrez, gure ingurune militante guztietan ez den horrela izan.
Uste dugu oraindik ikasteko eta asimilatzeko asko falta dela errepresio mota honi buruz, bai antolakundeei orokorrean eragiten dien moduari dagokionez, bai militanteei bereziki eta modu zuzenagoan eragiten dien moduari dagokionez. Eta baita horren kudeaketari dagokionez ere; bai lehenago, bai bitartean, baita ondoren ere.
Zer irakaspen atera duzue zuek eta zer irakaspen atera beharko luke mugimendu eta militante iraultzaile orok?
Ia liburu bat beharko genuke galdera horri erantzuteko, baina zertzelada gisa:
Polizia ez zegoen lanean ustezko gertakaria jazo zenean.
Polizia agenteek nortasun faltsuen pean gizarte-mugimenduetan egindako infiltrazioak Espainiako Konstituzio Auzitegira iritsiko dira. Irídia-Centre per la Defensa dels Drets Humans erakundeak, infiltrazio horiek kaltetutakoen Acció Contra l 'Espionatge d'... [+]
Donostiako La Cumbre Jauregian bizi ziren orduan Juan Mari Jauregi senarra eta bera, lehena Gipuzkoako Gobernadore Zibila zen garaian, 1990eko hamarkadaren erdialdean. Jauregi 2000. urtean hil zuen ETAk Tolosan.
Jar gaitezen 2025erako proposamen politiko gisa, Espainiako Auzitegi Kolonialaren (AN) epai guztiak berrikusten hasteko eta makila bakoitzak bere belari eusteko.
Unionismoarekin lerrokatutako alderdi, sindikatu eta gizarte-erakunde gehienek, eta ez bakarrik horrela... [+]
Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.
Donostian 2024ko martxoan jokatutako futbol partiduaren aurretik Ertzaintzak egindako kargetan, Amaya Zabarte zaleaz gain bigarren pertsona bat zauritu zuten, ustez foam pilota batekin begian jota. Orain, kasu hori ere ikertzeko agindu du Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak.
Realaren eta PSGren arteko futbol partidu batean larri zauritu zuten zalearen kasuan, epaileak onartu du familiaren abokatuek egun hartako bideo irudi guztietara sarbidea izatea. Oldarraldian parte hartu zuten ertzain taldeetako arduradunak identifikatzeko ikerketa ere eskatu du.
Nazio Batuek abenduaren 10ean Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna aldarrikatu zutenetik 51. urteurrena bete da aurten. Data horrek garrantzia hartu du Euskal Herrian eta Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokitik gogoetarako zenbait elementu eskaini nahi ditugu.
Nazioarteko... [+]
Ertzain patruila batek hizkuntz tratu desegokia eman diela salatu dute Donostiako bi herritarrek. Isuna jaso zuten, behin eta berriz euskaraz artatuak izateko eskatu ondoren. Arartekoak kargu hartu dio Ertzaintzari.
Larunbat arratsaldean istiluak izan ziren gaztetxe berriaren atarian, Ertzaintza gogor oldartu zen gaztetxeari babesa ematera joandakoen aurka. Hori dela eta, ehunka lagun bildu dira igande honetan foam jaurtigailu bidezko kargak salatzeko eta udalaren jarrera seinalatzeko... [+]
Jokin Aperribay Real Sociedadeko presidenteak azaldu du gertaturikoa “argitzeko” eskatu diola Polizia autonomikoari. Zauritutako Amaia Zabarteren familiak klubari egotzi dio publikoki ez gaitzestea erasoa.
Epaileari nahikoa izan zaio azaroaren 27an Ertzaintzak egindako deklarazioa kasua artxibatzeko. Erabakiaren aurrean helegitea aurkeztuko duela adierazi du Xuhar Plataformak. “Xuharrek ez du begia galdu, Ertzainak begia galduarazi dio”, salatu du mugimenduak.
Donostiako Udalak Mikel Zabalza Garateren (1952-1985) omenezko plaka bat jarriko du larunbat honetan (hilak 30), Guardia Zibilaren Intxaurrondoko kuartelaren aurrean (Baratzategi kalea, 35). Guardia Zibilak gaurko egunez atxilotu zuen Zabalza, 1985ean, Altzako bere etxean... [+]
2006. urtean, Baltasar Garzonek, orduko epaile izarrak, errebelazio moduko bat izan zuen, eta jardunbide bat idatzi zuen, terrorismoagatik inkomunikatutako atxilotuen eskubideak bermatzeko. Epaile berak ehunka atxilotu inkomunikatu pasatzen ikusi zituen bere aretotik, horietako... [+]
2018ko maiatzean Getxoko Ertzaintzaren komisarian jipoitu zuten Silvia emakume migratu eta arrazializatua, bidegabeki atxilotu ostean. Epaiketan zigor arinak ezarri zizkioten ertzain bati, baina emakumea ere zigortu zuten desobedientzia leporatuta. Silviak Espainiako Epaitegi... [+]