Polizia infiltratu batek bi urte igaro ditu Kataluniako Palestinaren aldeko mugimenduetan

  • Directa hedabidearen ikerketa batek ondorioztatu du 2018. eta 2020. urteen artean murgildu zela Kataluniako Palestinaren aldeko eta ezker independentistaren mugimenduetan, "Belén Hammad" izenaren pean. Nortasun agiri faltsu batekin Kataluniako Gobernuak finantzatutako programa batean sartu zen eta kontu korronte bat ireki zuen banku batean. 

Belén Hammad, Casal Popular 3 Voltes Rebel taldeko hainbat kiderekin batera. La Directa

2025eko martxoaren 05ean - 10:20
Azken eguneraketa: 13:47
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

TV3 kateak urtarrilean emititu zuen "Infiltrats" dokumentala, azken urteetan La Directa hedabideak Kataluniako herri mugimenduetan murgildu diren bederatzi polizia infiltratuen kasuekin eginikoa. Orduan hasi ziren kezkatzen Endavant antolakunde independentistaren kide batzuk: lau urte lehenago antolakundea "familia arrazoiengatik" utzi zuen emakume baten kasua aztertzeko jarri ziren kontaktuan Directa-rekin, eta honek asteazkenean baieztatu du polizia infiltratua zela.

Belén Hammad Gómez izenaren pean, 2018ko urrian hurbildu zen lehen aldiz Kataluniako Palestinaren aldeko mugimendura, 26 urte zituenean: Kataluniako Komunitate Palestinarra erakundeak antolaturiko hitzaldi batera joan zen, eta bertan Natàlia Abu-Sharar erakunde horretako buruarekin harremana eraikitzen hasi zen. Geroztik, eta 2020ko abenduan Madrilera lekualdatu zenera arte "familia arrazoiak eta arrazoi pertsonalak" argudiatuta, Bartzelonako Nou Barris auzoko Casal Popular 3 Voltes Rebel taldean eta Endavant ezkerreko antolakunde independentistan murgilduta egon zen.

La Directa-k jakinarazi duenez, 2022ko ekainetik 2023ko uztailera bitartean argitara ateratako beste bederatzi agente infiltratuen aurretik graduatu zen polizia gisa, 2018ko ekainean, Avilako Polizia Eskolaren 32. promozioan. 2022ko ekainaren 7an Kataluniako hedabideak Marc Hernàndez Pons agente infiltratuaren berri eman zuenean, hilabetez elkarrekin harremanik ez eduki ondoren Endavanteko militante bati mezu bat bidali zion, "zer moduz" zegoen galdetuz.

Madrilen jaioa, murgildu zen taldeetako militanteei bere familiaren eta Kataluniara lekualdatzeko arrazoien inguruko kontakizun faltsu bat egiten zien: bere ama Espainiako hiriburukoa zela, baina aita Gazakoa. Bartzelonara "lan arrazoiengatik" mugitu zela azaltzen zuen, saltzaile gisa lan bat bilatu zuela eta L 'Hospitalet de Llobregat hirian pisu bat bilatu zuela alokairuan. 

Nortasun agiri faltsu batekin egindako mugimenduak

Bartzelonako herri mugimenduekin zuen harremana handitzea eta Casal Popular 3 Voltes Rebel taldean murgiltzea ekintza jakin bati esker lortu zuen: Komunitate Palestinarreko kide gisa, eta nortasun agiri faltsu batez baliatuta, 2019ko otsailean Kataluniako Gobernuak finantzatuta Novact erakundeak antolatu zuen "Rizoma" programan parte hartu zuen, "muturreko indarkeria saihesteko" formazioetan oinarrituta.

Triodos Bank bankuan kontu korronte bat sortu zuen nortasun agiri faltsu horrekin, eta bertatik transferentziak egiten zituen. Areto futboleko emakumezkoen talde batera ere afiliatu zen identitate faltsu horren pean, hain zuzen, Joan Miró Kirol Zentroan egoitza duen Pony's FS taldera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espainiako Polizia
Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


2025-01-14 | Jon Torner Zabala
Infiltratutako polizien jarduna Konstituzio Auzitegira eramango dute kaltetuek

Polizia agenteek nortasun faltsuen pean gizarte-mugimenduetan egindako infiltrazioak Espainiako Konstituzio Auzitegira iritsiko dira. Irídia-Centre per la Defensa dels Drets Humans erakundeak, infiltrazio horiek kaltetutakoen Acció Contra l 'Espionatge d'... [+]


2024-11-07 | Gedar
2015 eta 2022 artean, gutxienez 162 lagun erail zituen Espainiako Poliziak

Europar Batasunean hamahiru herrialdek eman dituzte Poliziak egindako erailketei buruzko datuak, eta podiumean daude Frantziako eta Espainiako estatuak.


Estatuaren biktimen aitortzarako pauso gehiago emateko eskatu dio Egiari Zorrek Jaurlaritzari

Xabier Kalparsoro eta Gurutze Iantzi Espainiako polizien eta guardia zibilen eskuetan hil zituztela 31 urte igaro direnean, Egiari Zor fundazioak ekitaldia egin du Urnietan. Eusko Jaurlaritzari eskatu dio berriz ere ireki dezala epe bat estatuaren biktimak aitortzeko eskaerak... [+]


2024-09-20 | Gedar
Aurten ere, udako erailketa matxisten %15 egin dute poliziek edo polizia ohiek Espainiako Estatuan

Uda honetan, gutxienez hemeretzi erailketa matxista izan dira, eta horietatik gutxienez hiru kasutan, poliziak edo polizia ohiak dira hiltzaileak. Donostian, gainera, erailketa saiakera bat ere izan da ertzain baten partetik: bere bikotekidea hiltzen saiatu zen abuztuan.


2024-08-06 | Axier Lopez
Desokupa talde neofaxistak Espainiako 30.000 polizia trebatuko ditu

Espainiako Poliziaren sindikatu nagusiarekin egindako akordio baten arabera, eskuin muturreko taldeak "defentsa pertsonaleko formakuntza" eskainiko die 30.000 agenteri.


Euskal Herrian dauden poliziei eta guardia zibilei plusak ordaintzen jarraitzen du Espainiako Barne Ministerioak

1984ko urriaren 23an ETAren garaian Espainiako Barne Ministerioak onartutako aginduan, “arriskugarritasun eta nekagarritasun” kontzeptuengatik “ordainsari” bat zehaztu zuten Espainiako Polizia Nazional eta Guardia Zibilarentzat, “eremu... [+]


Krabelin gorriz jantzi dute German Rodriguezen hilarria

German Rodriguez eta Joseba Barandiaran omendu, eta langile mugimenduaren alde egindako lana txalotu dute Iruñean. Palestinari ere elkartasuna adierazi diote, sanferminetan urteroko zitan Iruñean.


Nafarroako Gobernuak biktima gisa onartu du poliziak ke pote batez zauritutako Mikel Iribarren

1991n zauritu zuen larri ke pote batekin Espainiako Poliziak Iruñean eta 31 urte ondoren lortu du instituzio publiko baten aitortza biktima gisa. Espainiako Gobernuak ere kalte-ordaina ordaindu behar izan zion, baina ez da kasuagatik poliziarik zigortu.


2024-05-21 | ARGIA
Nafarroan epaitu gabe gelditu den bortxaketa bikoitza aztertuko du Estrasburgok

2016an bi emakumek bortxatuak izan zirela salatu zuten, Iruñean. 2018an auzia artxibatu zuten eta ez zen epaiketarik egin. Espainiako Poliziak, Fiskaltzak eta Nafarroako Auzitegiak ikerketan egindako irregulartasunak salatu ditu biktimen abokatuak. Espainiako Estatuak... [+]


Zortzigarren polizia infiltratua: bi urte pasatu ditu Madrilgo hainbat mugimendu sozialetan

"Juancar" izenaren pean infiltratuta egon da Carlos P.M. agentea Madrilgo hainbat mugimendutan. 2020an sartu zen Espainiako Polizian, hain justu ere infiltrazio kasu gehiagoren jatorrian dagoen zentro berean egon ondoren. El Salto-k argitaratu du informazioa.


2024-05-03 | Gedar
Infiltratutako beste polizia bat atzeman dute Madrilgo hainbat kolektibotan

Lucia Rodriguez polizia-agenteak hiru urtez egin zituen sator-lanak Distrito104 gazte-kolektibo antifaxistan eta Madrilgo Errepresioaren Aurkako Mugimenduan, aurreko udazkenera arte.


Baimenik gabeko zortzi pistola, karabina bat, hainbat bala eta hegazkin bonba bat topatu zituen Ertzaintzak Lezamako Espainiako polizia ohiaren etxean

Ezker abertzaleko familia baten etxea tirokatzeagatik atxilotu zuten Espainiako polizia ohiak baimenik gabeko bederatzi arma, gerra materiala, ia lau kilo bolbora, 400 bala baino gehiago eta dozenaka arma erabilgaitz zituen etxean


Ezker Abertzaleko familia baten etxebizitza tirokatu zuen polizia nazional ohia epaituko dute ekainaren 11n

Polizia ohiak onartu zion Ertzaintzari berak egin zuela tiro eta agenteek legez kanpoko hainbat arma atzeman zizkioten etxean. Akusazio partikularrak 13 urte eta erdiko espetxe zigorra eskatuko du armak eta lehergailuak gordetzeagatik eta kalteak eragiteagatik. Fiskaltzak,... [+]


Lesio larriak, talde kriminala izatea eta gorrotozko delituengatik ikertzen dituzte Indar Gorriko kideak

Asteazkenean atxilotutako Indar Gorriko 61 kideak libre utzi ditu Iruñeko Instrukzioko 4. epaitegiak, behin-behineko askatasunean eta kautelazko inongo neurririk gabe.


Eguneraketa berriak daude