Polizia indar guztiak pistola erabiltzera behartuko dituen dekretua prest dauka Jaurlaritzak

  • Josu Erkorekak uztailaren 21ean onartu zuen “armagintza eta defentsa neurrien sustengua Euskadiko Polizia indarrentzat” deituriko dekretua. Besteak beste pistola erabiltzea derrigortuko ditu guztiak.


2023ko abuztuaren 04an - 07:30

“Armagintza eta defentsa neurrien sostengua Euskadiko Polizia indarrentzat” deituriko dekretu zirriborroa onartu du uztailaren 21ean Josu Erkorekak, eta orain Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluaren esku geratu da. El Diario-ren esanetan, onartu berri den Polizia legearen “bilakaera logikoa” da, hainbat eta hainbat poliziek “eskatutakoa”, eta dagoeneko prest dauka Urkulluren gabineteak.

Erkorekaren proposamenak puntu ezberdinak jorratzen ditu, baina esanguratsuena pistolaren derrigorrezko erabilera zehaztea da. Ez dio axolako zenbat biztanleko herrian jarduten duten poliziek, denek erabili beharko baitute arma, izan 10.000 biztanle, izan 1.000 biztanle. Dena dela, 5.000 biztanletik gorako herriek urtebeteko epea izango dute aipatu boletina publikatu eta neurria hartzeko, gainontzekoek bost urte.

2023ko otsaileko datuen areabera, 3.177 agenteetatik 560k bakarrik ez zuten pistolarik, hau da, %17,62. Pistolarik gabe kalera irteten ziren polizia gehienak Gipuzkoako herri txikietako langileak ziren, baita hainbat herri handiagotakoak ere, hala nola Tolosa, Arrasate edo Zarautz, eta Bizkaian Ondarroa. Orain, ordea, Erkorekak hala onartuta “Polizia lokal bakoitzak bere zerbitzurako baliabide tekniko eta defentsiboak edukiko ditu, hala nola arma eta balen aurkako txalekoa”.

Pistola ez erabiltzeko aukera egongo da baldin eta alkateak eta polizia lokaleko buruzagitzak hala erabakitzen badute; bulegoko lanetan, ekintza protokolarioetan eta hitzaldi zein ikastaroetan, adibidez. Hala eta guztiz ere, pistolen erabilera murrizteko tokiko kriminalitate tasa kontutan hartu beharko dutela azpimarratu du segurtasun kontseiluak. Gainera, kriminalitate tasak beheranzko joera erakusten badu “malgutasuna handiagoa” izango dela ziurtatu du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Polizia
2024-11-28 | Leire Ibar
Tolosan Ertzaintzak pilotakadaz zauritu zuen gaztearen kasua artxibatu dute, biktimak deklaratu aurretik

Epaileari nahikoa izan zaio azaroaren 27an Ertzaintzak egindako deklarazioa kasua artxibatzeko. Erabakiaren aurrean helegitea aurkeztuko duela adierazi du Xuhar Plataformak. “Xuharrek ez du begia galdu, Ertzainak begia galduarazi dio”, salatu du mugimenduak.


2024-11-28 | Irutxuloko Hitza
Mikel Zabalzaren omenezko plaka jarriko du Donostiako udalak larunbatean, Intxaurrondoko kuartelaren aurrean

Donostiako Udalak Mikel Zabalza Garateren (1952-1985) omenezko plaka bat jarriko du larunbat honetan (hilak 30), Guardia Zibilaren Intxaurrondoko kuartelaren aurrean (Baratzategi kalea, 35). Guardia Zibilak gaurko egunez atxilotu zuen Zabalza, 1985ean, Altzako bere etxean... [+]


2024-11-27 | Mati Iturralde
Gogoan ditut

2006. urtean, Baltasar Garzonek, orduko epaile izarrak, errebelazio moduko bat izan zuen, eta jardunbide bat idatzi zuen, terrorismoagatik inkomunikatutako atxilotuen eskubideak bermatzeko. Epaile berak ehunka atxilotu inkomunikatu pasatzen ikusi zituen bere aretotik, horietako... [+]


2024-11-27 | Leire Ibar
Ertzaintzak komisarian jipoitu zuen emakume arrazializatuaren kasua itxi dute prokuradoreak helegitea aurkeztea “ahaztu” eta gero

2018ko maiatzean Getxoko Ertzaintzaren komisarian jipoitu zuten Silvia emakume migratu eta arrazializatua, bidegabeki atxilotu ostean. Epaiketan zigor arinak ezarri zizkioten ertzain bati, baina emakumea ere zigortu zuten desobedientzia leporatuta. Silviak Espainiako Epaitegi... [+]


Ertzaintzak zaurituriko Realeko zalearen kasua berriz irekitzeko agindu du epaileak

Gipuzkoako Lurralde Auzitegiaren ustez, bideo bateko irudietan ikusten denak "talka" egiten du Ertzaintzaren atestatuarekin, eta Amaia Zabarte foam bala batekin zauritua izan zenaren "ebidentzia erakusten" du, Noticias de Gipuzkoa-k jaso duenez.


2024-11-13 | Julene Flamarique
Errekonozimendurako bidean
Torturari buruzko III. Nazioarteko Konferentzia iragarri du Nafarroako Torturatuen Sareak

Nafarroan torturatutako ia mila pertsonaren errealitatea eraldatzen hasi berri dela azaldu du antolakuntzak. Nafarroako torturaren biktimen lehen aitortza ofiziala aurtengo apirilean egin zen, eta oraingoa antzeko prozesuetatik igaro diren beste torturatuekin eta gaian aditu... [+]


2024-11-12 | Leire Ibar
70 urteko emakume bat eta bere biloba etxegabetu dituzte Erandion eta Poliziak bi pertsona atxilotu ditu

Mailegu enpresa batek emakumeari "iruzur" egin diola salatu du Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, eta mobilizatzeko deia egin du Astrabuduako etxegabetzea gelditzeko. 10:30ean agertu dira segizio judiziala eta Ertzaintza etxegabetzea gauzatzeko,... [+]


2024-11-07 | Julene Flamarique
Guardia Zibila Nafarroako ikasgeletan sartu dela salatu du LABek, lehiaketa baten aitzakiarekin

Indar armatuek zibersegurtasunari buruzko lehiaketa bat antolatu eta ekimena Nafarroako DBH ikastetxe guztietara heldu da; amaierako fasea Aranjuezeko Guardia Zibilaren akademian ospatuko dute. LAB sindikatuak gogora ekarri ditu duela hainbat urte irakasleen ideologiaren arabera... [+]


2024-11-07 | Gedar
2015 eta 2022 artean, gutxienez 162 lagun erail zituen Espainiako Poliziak

Europar Batasunean hamahiru herrialdek eman dituzte Poliziak egindako erailketei buruzko datuak, eta podiumean daude Frantziako eta Espainiako estatuak.


2024-10-30 | ARGIA
Hendaia eta Donibane Lohizuneko udaltzainek armak eramango dituzte

Hedabide eta politikari ugariren ahotan entzuten dugun segurtasun ezaren eta delinkuentziaren diskurtsoa argudio hartuta, bai Hendaiako auzapezak bai Donibane Lohizunekoak iragarri dute udaltzainek armak eramango dituztela. 2025ean sartuko da neurria indarrean.


2024-10-28 | Jon Torner Zabala
Amaia Zabarte, Realaren partida baten atarian Ertzaintzak zauritutako zalea
“Badirudi bideoko irudiak moztu eta difuminatzen ari direla, haiek kontatzen ari direnarekin bat egin dezan”

Pasa den martxoan, Realaren eta PSGren arteko futbol partidaren testuinguruan izandako istiluetan oso larri zauritu zuten Amaya Zabarte, ustez foam jaurtigailu batekin. Zazpi hilabete geroago, Probintzia Auzitegiak kasua ireki ala ez erabaki bezperan, elkarrizketa egin dio... [+]


2024-10-24 | Gedar
Amnistia Legea ezarri dietenen artean, %61 dira poliziak

154 pertsonari aplikatu diete amnistia, eta erdia baino gehiago dira mossoak, guardia zibilak edo Espainiako Poliziako agenteak.


Eguneraketa berriak daude