Goizeko lehen ordutik sarbideak itxi dituzte Udaltzaingoak eta Ertzaintzak, Alea-k jakinarazi duenez. Etxegabetzeen aurkako elkarretaratze zaratatsua deitu dute arratsalderako.
Olarizun jarraitzen zuten bizilagunak beren ondasunak ateratzen hasi dira dozenaka polizia kanpoaldea inguratuta zuten bitartean. Noticiasdealava.eus-en arabera, udaleko iturriak aipatuz, bi etxebizitzetan soilik zeuden bizilagunak desalojoa hasteko orduan. Poliziarekin batera udaleko langileak ere heldu dira Olarizura, aurreikusita dagoen etxebizitzen eraisketa prestatzeko, iturri ezberdinek zabaldu dutenez. Iragan ostiralean jakinarazi zien Udaltzaingoak Olarizuko etxe okupatuetako bizilagunei astelehenera arteko epea zutela eraikinak borondatez uzteko, eta egin ezean asteartean indarrez etxegabetuko zituztela.
Mobilizazioa etxegabetzeen aurka
Astearte arratsalderako kontzentrazio zaratatsu baten deialdia zabaldu du Gasteizen Inor ez Etxerik Gabe ekimenak, etxegabetzeen aurka eta bizilagunei elkartasuna adierazteko.
??? ADI!!! BIHAR OLARIZUKO BIZILAGUNAK ETXEGABETUKO DITUZTE!!! Ez ditzagun bizilagunak bakarrik utzi. Hurbildu goizeko 7etatik aurrera. ? 17:30etan kontzentrazio zaratatsua Olarizuko hiribidean. Ekarri lapikoak edo zarata egiteko tresnak.#Etxebizitzaguztiontzat
— Gasteizen, Inor Ez Etxerik Gabe - Derecho a Techo (@GasteizenA) June 7, 2021
Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk Iruñeko Udalak etxegabeentzat eskaintzen dituen baliabideak kritikatu dituzte: "Ogi apurrak dira", adierazi du Martin Zamarbide Harituko kideak. Behin behineko zenbait "aukera" ematen... [+]
Donostiako Harrera Sareak belodromoko arkupean oztopoak jartzea salatu du. Zehazki, azken egunotan jarri dituzten hesien aurka egin dute sare sozialetan. Zabaldutako adierazpenetan adierazi dutenez, udala muga horiek jartzen dabil etxerik gabeko donostiarrek bertan lo egin ez... [+]
Kolorea eta argia ez ditu bereizten, ez du itsu ez garenok bezala ikusten, bestela baizik. Ez gaitu ikusten, ez dugu bera ikusten. Itsu gara bata bestearentzat. Hizketan hasi orduko ikusi dugu elkar, haren euskara segiduari gozo segitu diogu, hikarik naturalenean. Berak ekarri... [+]
Gizarte-bazterkeria arriskuan dauden 10 eta 14 urte arteko haur migratzaileak eta haien mentore izan nahi duten ikasle helduagoak (goi mailako ikasketak egiten ari direnak) elkartzen ditu Urretxindorra proiektuak. Proiektuaren bederatzigarren edizioa abiatu berri da eta 37... [+]
Sokatirarako jantzi ofizialei buruzko arauek diote emakumeek gona jantzi behar dutela, eta gizonek prakak. Emakumeak hori amaitzeko eskaera egina zuen, baina aurten ez diote utzi galtzekin lehiatzen. Eztabaida "luze" joango dela erantzun diote.
2013an, Magdalena Piñeyrok Stop Gordofobia (Stop Lodifobia) ataria sortu zuen beste kide batekin batera: garai hartan, jende gutxik zekien zapalkuntza horri buruzko ezer. Plataformak lan handia egin zuen terminoa Espainiako Estatuan zabaltzeko, eta, hamar urte geroago,... [+]
1977ko azaroaren 9an, María Isabel Velasco Gutierrezen gorpua aurkitu zuten Basauriko presondegiko ziega batean, kiskalita. 23 urte zituen. Istripua, arduragabekeria edo hilketa izan ote zen argitzeko dago oraindik. Velascoren kideek
–Bilboko Gorte kaleko... [+]
Enpresa, erakunde eta eragileen arteko Truke esperientziak antolatu ditu Beterri Saretuz ekonomia eraldatzailearen ekimenak, eta Jennifer Alonsok maiatzaren 11n Hernanin egingo duten hirugarren saioan parte hartuko du, inklusioaz hitz egiteko. Sutargi enpresan, bazterkeria... [+]
Hamar egun daramatza familiak argindarrik gabe, estatu mailan indarrean dagoen moratoria urratuz, Auzoan Bizi etxebizitza sareak salatu duenez. Berakahren antzeko jarrerak “ohikoak” direla ziurtatu dute.
Shaky, Violeta, Arsalan eta Zhara ziren. Bikotea eta 3 eta 4 hilabeteko haien seme-alabek osatutako familia. Beste lau pertsonekin batera bizi ziren Bartzelonako Tetuan plazan okupatutako etxabe batean. Banku baten egoitza izan zen espazioa, hark itxi eta deslai utzi zuen arte... [+]
Ikasleen erdiak arrunki jasotzen ditu eskolaz kanpoko klase partikularrak, eta hirutik bi noizbait joan da partikularretara. Ikasle Abertzaleek egindako galdetegien emaitza da, baina klase hauek “ez dira ikasteko borondaterik ez duten ikasle alferren errefortzurako... [+]
Africa United elkarteak prentsaurrekoa eman du Espainiako Poliziak atxilotu zuen toki berean. Estatuak gertatua “isilarazi” nahi duela eta Ndiayeren familiak ez duela inolako kalte ordainik jaso salatu dute.