Ser kateak jaso duen abuztuko dokumentu batean, Espainiako Barne Ministerioak "zilegi eta beharrezko" ikusten du polizia agenteak infiltratzea mugimendu sozialetan, "independentismoaren arriskuak geldiarazteko".
Aste honetan jakinarazi du La Directa hedabideak herri mugimenduetan infiltratutako beste polizia baten berri: Daniel Hernàndez Ponsek hiru urte eman zituen Bartzelonako mugimendu sozialetan murgildurik poliziarentzako informazioa lortzeko asmoz. Horretarako harreman sexu-afektiboak bilatu zituen ekintzaileekin.
Kasu hori eta haren gisakoak justifikatzen ditu Espainiako Barne Ministerioak, "mugimendu independentistak eragin ditzaken arriskuak gelditzeko beste metodorik ez dagoela". Ser kateak ostegunean eman du adierazpenok jasotzen dituen dokumentu ofizialaren berri.
Fernando Grande Marlaskaren ministerioaren arabera "zilegizkoa eta egokia" da polizia agentea ordezko nortasunarekin infiltratzea. Mugimendu independentistak "ahalik eta eragile gehienen kolaborazioa bilatzen du", eta horrela lortu denek "Kataluniaren legez kanpoko independentziaren alde ekintza biolentoak egitea", argudiatzen dute.
La Directa-k iazko ekainean eman zuen Bartzelonako beste infiltrazio kasu baten berri. Orduan elkarrizketatutako ekintzaileek azaldu zuten polizia agenteak ordezko identitatea zuela, eta NAN faltsu hori Barne Ministerioak edota CNI Espainiako Inteligentzia Zentroak soilik eman dezaketela.
Ostegunean argitara emandako dokumentua 2022ko abuztuaren 10ekoa da. Barne Ministerioak jarduera sistemikoa dela iragartzen du: "Halako infiltrazioak denbora luzeko kontua izaten dira, iraunkorrak. Inteligentzia Zerbitzurako beharrezko informazioa ematen dute, eta hori ezin da beti bide tradizionaletatik lortu", adierazten du.
Jean-Noël Barrot ministroaren telefono pertsonala hackeatu dute, honek Signal aplikazioko mezu zifratu bat ireki ondoren. Gai Numerikoen –digitalen– ministro ere izan zen Barrot, eta gisa honetako amarruen aurkako lege proiektu bat ere sustatu zuen.
“PPko polizia patriotikoak” Barne Ministerioaren datu-baseen bitartez, Podemoseko politikariak espiatu zituela informatu du El Paísek, horien artean Pablo Iglesias, Yolanda Díaz, Ione Belarra edo Irene Montero. Espainiako Estatu osoko autonomia erkidego... [+]
Errusiako epaileek leporatzen diote, besteak beste, Armata errusiar tanke modernoenaren ekoizlea den Uralvagonzavod enpresako dokumentu klasifikatuak gainean zeramatzala harrapatu zutela. 20 urteko zigorra jaso dezake. Baina benetako espioia ote zen? Zoritxarrez, ezetz esango... [+]
Bost emakumek kereila jarri zuten Kataluniako mugimenduetan hiru urtez infiltratutako poliziaren aurka, haien aurkako sexu abusuak egin zituela egotzita. Fiskaltzak epaileari eskatu dio ez onartzeko kereila, eta adierazi du harremanetan emakumeen "onespena" egon zela.
2015etik 2021era mugimendu antifaxista eta antierrepresiboetan infiltratutako poliziaren kasua publiko egin du El Saltok, Directarekin elkarlanean ikertu ondoren. Hamabost hilabetean hedabideek argitaratutako polizia satorren seigarren kasua da.
Espainiako presidente Pedro Sánchezen eta beste lau ministro mugikor bidez espiatzeagatik irekitako kasua itxi egin dute, Pegasus programaren jabe den Israelgo Gobernuaren eta Justiziaren "erabateko" kolaborazio faltagatik.
Artikulu honen izenburuan agertzen diren hiru izen propioak ez datoz bat horrela deitzen ziren pertsonen errealitatearekin. Marc Hernàndez Pons, Dani Hernàndez Pons eta Ramón Martínez Hernàndez ziren Barne Ministerioak Polizia Nazionaleko hiru... [+]
Espainiako barne-ministro Fernando Grande-Marlaskak adierazi du infiltrazioekin lotutako informazioa espediente sekretu batean dagoela bilduta. Polizia horiek inteligentzia agente gisa definitu ditu, "ordenaren eta segurtasun publikoaren" intereseko informazioa... [+]
EHUko Errektoretzak komunikatu batean "ahalik eta irmotasunik handienarekin" gaitzetsi du unibertsitate-zentroko langileen ustezko espioitza kasua. Infolibrek ezagutarazi zuen Kitchen kasuaren barruan, EHUko langile bati buruzko informazioa pasa ziola unibertsitateko... [+]
Madrilgo La Animosa zentro sozialean eta mugimendu ekologistetan hartu du parte poliziak. Azken hilabeteetan argitaratu duten infiltratutako polizien laugarren kasua da.
Martxoaren 2an eman zen argitara Espainiako Poliziak Mari Jose Beaumont zelatatu zuela 2015ean. Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justizia kontseilaria zen orduan, Uxue Barkosen gobernuan. Berrian eta Naizen adierazi du auzian aurkeztea pentsatzen... [+]
Espainiako enegarren ustelkeria auzia –Kitchen auzia deiturikoa– hari luzea uzten ari da bestelako kontuetan ere. Espainiako Barne ministerioak arerio politikoak nola jazartzen eta zelatatzen zituen agerian geratu da epaiketara aurkeztutako dokumentazioarekin... [+]
Espainiako Poliziak Mari Jose Beaumont zelatatu zuen 2015ean Uxue Barkos lehendakariak Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza, Funtzio Publikoa, Barne eta Justizia kontseilaria izendatu zuenean.
Harreman sexu-afektiboak bilatu zituen zenbait andrerekin Espainiako polizia infiltratu batek Katalunian, besteak beste, inguru militanteetara sarbidea errazteko, Directa hedabideak jakitera eman duenez. Horietako bostek salaketa jarri dute epaitegian; sexu abusuak, osotasun... [+]