Zerga-ordainketa banakakoa izatea eta emakumeen higienerako produktuen BEZa kentzea proposatu dute eurodiputatuek.
Europako Parlamentuak proposamen ez-lotesle bat onartu du, genero desberdintasuna amaitu eta gizonen eta emakumeen arteko aberastasuna modu orekatuagoan banatzeko helburuarekin.
Legebiltzarkideen iritziz, politika fiskaletan genero ikuspegirik ez izateak, enpleguan, pentsioetan eta aberastasunean desberdintasunak areagotzen ditu. Emakumeak lan-merkatuan sartu eta gelditzeko sustapenean oztopoak jartzen dituela eta estereotipo heteropatriarkalak iraunarazten laguntzen duela ere aipatu dute.
Catalunya en Comú/Verdes alderdiko diputatu Ernest Urtasunek adierazi duenez, “ezin dugu minutu bat gehiago egon fiskalitatearen arloan inolako genero-ikuspegirik gabe”.
“Legealdi oso lotsatia izan dugu berdintasun arloan, baina proposamen honek anbizio handikoa izan behar duen genero-berdintasunerako agenda batean oinarriturik erasora joateko aukera ematen du”, gaineratu du Urtasunek.
Irailaren 19an Europako Parlamentuaren gehiengoak honen alde eman zuen botoa: "Berehala kendu ditzatela Ukrainari emandako arma-sistemaren erabilerari jarritako murrizketa guztiak Errusiako lurraldean". Hitz arruntetan esanda: "Bota itzazue luzera handiko misilak... [+]
Europako Alderdi Popularrak ultrakontserbadoreekin eta eskuin muturrarekin landuriko ebazpenak aldeko 309 boto, kontrako 201 eta hamabi abstentzio jaso ditu. Ekaineko Europako hauteskundeez geroztik, lehen aldia da eskuina eta eskuin muturra baturik agertzen direla Estrasburgon.
Europako Batzordeak landutako Nekazaritza Politika Bateratuaren "sinplifikazioaren" alde bozkatu dute eurodiputatuek. 425ek egin dute alde, 130ek aurka eta beste 33 abstenitu dira.
Europar Batasunean migrazio politika gogorragoa ezartzeko ituna onartu du euroganberak, zortzi urtetako negoziazioen ondoren. Hala, eskuin-muturraren ideiei men egin eta arau baztertzaileak erabili ahal izango dituzte hemendik aurrera herrialdeek, kontrola areagotzeko eta... [+]
Parlamentuak asteazkenean onartu du adimen artifizialari buruzko legea, haien esanetan segurtasuna eta oinarrizko eskubideen errespetua bermatzen dituena, eta, aldi berean, berrikuntza bultzatzen duena.
Europako Legebiltzarrak eta Europar Kontseiluak abenduaren 20an onartu dute EBko Migrazio eta Asilorako Ituna. Batez ere, legez kanpo iristen saiatzen diren migratzaileen egoera gogortuko du.
Aurkeztutako dokumentuan, eurodiputatu batzuek adierazi dute EBk izan behar duela ereparazio-prozesuen buru, eta neurri berriak eta justizia errestauratiboari buruzko foru iraunkorra eskatu dituzte.
Legebiltzarrak astearte honetan, hilak 21, onartu du erabakia gehiengo handiz: 456 boto alde eta 153 kontra. Horren bidez, eskatu dio Europar Batzordeari prestatzen ari den Isuririk Gabeko Industriaren Europako Legean onar dezala energia nuklearra zero isuri duten energien... [+]
Neurri arautzaileak hartzeko eskatu dio parlamentuak txosten batean Europako Batzordeari. Batez ere Instagram, TikTok eta Facebook plataformetan oinarritu da ikerketa.
Euskalgintzaren Kontseiluak "atsekabez" hartu du berria, baina atzerapenaren ostean onartuko duten esperantza du. Bestalde, gaurtik aurrera hizkuntza horiek erabili ahal izango dira Espainiako Kongresuan. Kontseiluak kezkaz hartu du euskal alderdietako politikariek... [+]
Ustelkeria leporatuta kartzelan daude Eva Kaili, europarlamentuko presidente ohi Pier Antonio Panzeri eta beste bi pertsona. Europarlamentuko presidenteorde sozialdemokrata erosi du Qatarko diktadurak, eta dirua eman dio Europar Batasunean haien irudia zuritu dezan, Belgikako... [+]
Europako Parlamentuko Ikerketa Batzordeak frogatu du estatuen interesen aurkako politikari eta ekintzaileak zelatatu dituztela Hungarian, Polonian Grezian, Zipren eta Espainiako Estatuan. Espainiako Estatuan gutxienez 65 pertsona zelatatu dituzte Pegasus programa erabilita,... [+]
Errauste plantaren transformadorea matxuratu ondoren, Zubietan hondakinak energiarik sortu gabe erretzen ari direla salatu du GuraSOS elkarteak. Ezker Anitza-IUren aburuz, horrek erakusten du Gipuzkoako Ingurumen Gunea “bluf” bat dela eta Europako Parlamentura... [+]
Parlamentuak Europako Batzordearen proposamena onartu du. Ondorioz, orain arte energia berriztagarriek soilik jaso zitzaketen diru-laguntzak eskuratu ditzake gasaren eta energia nuklearraren industriak. EAJk aldeko boza eman du.
Europako Parlamentua eta Europako herrialdeak akordio batera iritsi dira karga-metodo bakarra egon dadin.