Santi Cobosen ahozko testigantzan oinarrituta, espetxearen erretratu bat da Zigor Olabarriaren Txori Urdinak liburua. Santi Cobosek (Leon, Gaztela, 1968) bizitzaren erdia eman du preso. Pairatu ditu torturak, jipoiak, muturreko isolamendua, FIES sailkapena; burutu ditu ihes saiakerak murrutik, teilatutik, kartzeleroak eta poliziak bahituz. Preso politikoekin elkartasun eta adiskidetasun harremanak egin ditu. Bere bizipenez harago, espetxe-sistema ezagutzeko kontakizuna da Santirena.
Saio honetan Txori Urdinaren kaiolako atea ireki eta Santi Cobosen ahotsa ekarri nahi izan dugu zuen belarrietara. Horretarako, bere kontakizuneko zatiak harilkatu dizkigu Zigor Olabarriak. Hemen duzue saioa osorik entzungai.
Eskuratu Txori Urdinak liburua hemen: https://azoka.argia.eus/
Irakurri Jon Tornerrek Zigor Olabarriari egindako elkarrizketa: https://labur.eus/uYl6X
Hainbat lorpen kolektiboan soilik egin daitezkeela esaten denean, lerro artean joan ohi da behin kolektiboan pentsatu, gogoetatu eta eztabaidatu ondotik heldu ohi direla, heltzekotan. Baina zerbait lortzeko, ezinbestekoa da pentsatzen jartzea. Ez baitira gauzak besterik gabe... [+]
Ardatzean haur filosofia izango duen Galdera Basatiak podcastak, ez alferrik, haur filosofia tailerretan barneratzeko asmoa du. Horixe hitzeman digu Iñigo Martinezek lehen atal honetan. Podcastaren zimenduak ezarri dizkigu, markoa marraztu, eta, batik bat, haurtzaroaz... [+]
Galdera batzuen aurrean, behin eta berriz helduok ume sentitzen garela dio Iñigo Martinezek, “bizitza zulo existentzialez beterik” dagoelako. Galderaz galdera "behin-behineko erantzunen bila" aritzeko asmoa du irakasle eta filosofoak. ARGIA... [+]