Agroindustriaren sektoreaz informatzeko orduan, zailtasun handiak dituzte kazetari bretoiek. Inork ez du hitz egin nahi eta hitz eginez gero presioak, mehatxuak, auzibideak zein zentsurak dituzte ordainean. Sektore indartsua delako agroindustriarena Bretainian; diruaren eta irabazitako kargu politiko zein sindikalen bidez hitza kontrolatzen dabilena. Hori horrela, Kelaouiñ kolektiboa osatu dute kazetari batzuk, haien buruak babesteko eta informazio-eskubidea defenditzeko. Talde honen berri eman digu Jenofa Berhokoirigoinek aste honetako podcastean, aldizkarirako idatzi duen artikulu honetan oinarrituta.