2022ko otsailean gerra berpiztu da Europan, herrialde baten inbasiotik harago kontinente osoa eta agian mundua sutuko lukeen gerraren beldurra. 24an Errusiako armadak Ukraina inbaditu zuela jakin araztearekin batera deklaratu zuen Vladimir Putinek: “Norbaitek asmorik baldin badu guri bidea oztopatu edo gure herrialdea eta jendea mehatxatzeko, jakin beza Errusiak berehala erantzungo diola, hark bere historian sekula ikusi ez dituen ondorioekin”. Arma atomikoekin mehatxu egiten ari zen, europar askok ulertu zutenez.
Pello Zubiriak orain dela 60 urtera begira jarri gaitu, gerra nuklearraren mehatxua ez baita gauza berria eta askok hala uste arren, ez da desagertu. Irakurri Zubiriaren artikulua lotura honetan.