PODCAST 2x20 | Trantsizio ekologikoa geopolitikoa dela erakusten digu Ukrainako gerrak

  • Petrolio ala gas, ohituak gara baliabide natural horiek kausitzea gatazken osagaien artean. Europak Errusiarekiko daukan energia dependentziaz anitz hitz egin da azken egunetan. Baina horrez gain, Green Deal edo Itun Berdearen gauzapenerako, nahi edo ez, Ukraina zein Errusiarekin harremanak beharrezkoak ditu Europak: hidrogenoarentzat Ukrainarekin eta trantsizio ekologikorako makinerietan kausitu metal eta mineralentzat, berriz, Errusiarekin.

    Trantsizio ekologikoa eta geopolitikaren arteko loturak xehatzen saiatu gara Jenofa Berhokoirigoinekin, ARGIAn idatzi duen azken artikuluan oinarrituta.

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Entzun saioa osorik:

 
Ikusi programaren aurrerapena:
 


Eguneraketa berriak daude