PODCAST #29 | Euskarazko bikoizketa: planifikatutako abandonu baten historia

  • Urtetik urtera okerragoak ziren lan-baldintzek probokatu zuten bikoiztaileek planto egitea 2018ko irailean, eta oraindik greban jarraitzen dute. Azken sei urte hauetan %37 jaitsi da euren lanaren balioa. Eta norabide berean doa euskarazko bikoizketaren kalitatea ere, langileen grebak eta euskal instituzioen jarrera axolagabeak eraginda. Gorka Bereziartuak Xabier Alkiza BIEUSeko kidearekin hitz egin du, eta egoeraren berri eman digu.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Podcast
Eguneraketa berriak daude