"Pobrezia kriminalizatu eta iritzi publikoarekin jolastu dute”

  • Ekainaren 8an etxegabetu zituen Gasteizko Udalak eta dozenaka poliziak Olarizu Hiribideko etxe okupatuetako azken bizilagunak. Urteetako jazarpenaren azken urratsa izan zen, Gorka Urtaran alkatea buru. Olarizun bizi zen Thais Madrid Vargasekin eta bizilagunekin elkarlanean aritu den Gasteizen Inor ez Etxerik Gabe ekimeneko kide Maialen Sáez de Okariz Rúiz de Sabandorekin hitz egin dugu urteotako bizipenez, pobreziaren kriminalizazioaz, egungo eta etorkizuneko testuinguruaz edo hilaren 16rako antolatu duten manifestazioaz.


2021eko ekainaren 14an - 12:07
Azken eguneraketa: 14:17

Thais, steartean etxegabetu zituzten Olarizuko etxe okupatuetako azken bizilagunak, gehienak aurretik alde eginda zeundeten jada.. Non ari zarete bizitzen orain? Nora jo du jendeak?

Thasi Madrid (T.M): Gehienak hirian zehar sakabanatu gara etxebizitza ezberdinak okupatuz. Beste batzuk Harrera Sozialerako Udal Zentroan (HSUZ) daude, badira abandonatutako lantegi batera joan direnak ere, eta pare bat familia Errekaleorren bizi dira orain. Hiruzpalau pertsona tutoretzapeko pisuetan bizi dira, baina salbuespen kasuak dira.

Ehun baino gehiago izatera iritzi zarete Olarizuko bizilagunak. Zer pertsona mota zeundeten, eta zeintzuk izan ziren okupatzeko arrazoiak?

T.M: Adin tartea 2 eta 65 urte artekoa zen, eta jatorriari dagokionez aniztasun handia zegoen: Nigeriatik edo Kolonbiatik etorritakoak, bertan jaiotakoak, horien artean familia ijito zenbait... Beste aukerarik ez genuelako okupatu behar izan genuen, existitzen ziren baliabideak beteta zeuden eta gizarte zerbitzuek ez ziguten inolako irtenbiderik eskaintzen.

Presio handia jasan duzue azken urteotan udalaren aldetik. Alkatearen adierazpenak, udaltzaingoa, ura eta argia moztu zizueten... Nola bizi izan duzue presio hori?

T.M: Larritasun handiarekin eta egoera ulertzeko ezintasunarekin. Bortxaz tratatu gaituzte laguntza eskaini beharko zigutenek, presionatu gaituzte eta kaiola batean itxi gaituzte. Egoera zehatzak azalduz ulertu daiteke hobeto zer nolako erasoak jasan ditugun udalaren partetik. Adibidez, jada argirik ez genuenean, atarietatik guk jarritako argi-sorgailuak lapurtu zizkiguten udaltzainek behin. Beste eraso larri bat urarena izan zen. Lehenengo ura moztu ziguten, gero bizilagunok 1000 litroko hiru bidoi handi lortu genituen urez hornitzeko eta plazan jarri genituen. Jon Armentia bera, Gizarte Politiken Departamenduko zinegotzia, udaltzainekin etorri zen bidoiak hartzera, eta ez zutenez lortu gure mutur aurrean hustu zituzten 3000 litroak. Une horretan eskuetan genituen botilak betetzen ere ez ziguten utzi. Garai hartan auzoan ume asko bizi ziren.

Azken urteko osasun krisiak, konfinamenduak, etxeratze aginduak... zuen egoera larriagotu al dute?

T.M: Ur bila etxetik ezin ginenez atera, Arartekoa eta Sindikoaren [Gasteizko Herritarren Defendatzailea] bidez udalari ur-iturri bat eskaintzeko eskatu genion, iturri bat gutxienez. Eskaera ukatu zuten eta urgentziazko laguntza bidaliko zigutela esan ziguten, baina laguntza hori ez zen inoiz iritsi. Bizilagun askok isunak jaso dituzte egun haietan kalera ur bila ateratzeagatik.

Hedabide batzuek kriminalizatu zaituztela salatu duzue bizilagunek, bereziki El Correo egunkariak. Zergatik?

T.M: Pobrezia kriminalizatu eta iritzi publikoarekin jolastu dute. El Correo-n agertutako berri konkretu bat etortzen zait burura. Bideo batean neska bat teilatuan igota agertzen zen, txatarra hartzen ari zen. Honakoa zen titularra: “Los okupas continúan con el expolio” (“Okupek espoliazioarekin jarraitzen dute”). Haiek espoliazioa ikusten duten lekuan nik bere bizitza arriskuan jartzen ari den bizilagun bat ikusten dut, bere bizitzari irtenbide bat bilatzeko egiten du, gizarte zerbitzuek ez baitiote inolako irtenbiderik eskaintzen. Berri hori agertu zenerako, Olarizuko bizilagun bakoitzaren egoeraren jakitun ziren bai gizarte larrialdietarako zerbitzuak eta baita oinarrizkoak ere.

Olarizuko azken bizilagunetako bat, asteazkenean, bere ondasunak ateratzen. Argazkia: alea.eus.

Maialen, udala kritikatu duzue Olarizuko auzian erakutsi duen jarreragatik. Zuen ustez zer egin behar zuen?

Maialen Sáez de Okariz (M.S): Oso larria da udal batek bere hiriko bizilagunak kalera botatzea. Olarizuko bizilagunei etxebizitza eskubidea bermatu beharko lieke, eta horretarako beharrezkoak diren baliabideak martxan jarri.

Alkateak hainbat aldiz adierazi du bizilagunek Olarizu utzi eta udalaren oinarrizko gizarte zerbitzuetara jo behar zutela, baina Sindikoak berak adierazi du zerbitzu horietan ez zietela irtenbiderik ematen, zerbitzuak gainezka daudelako. Zein da udaleko oinarrizko gizarte zerbitzuen egoera?

M.S: Olarizuko bizilagunak Udalaren gizarte larrialdietarako zerbitzuetara eta oinarrizko gizarte zerbitzuetara jo dute. Oro har, ez diete alternatiba errealik eskaini. HSUZra joateko aukera eskaini diete batez ere, baina beteta dago, ez da bideragarria beraz. Gainera baliabide horrek ez du etxebizitza eskubidea bermatzen; etxebizitza batean bizitzeko aukera izateak bermatzen du bakarrik eskubide hori asetzea. Gainera, HSUZn bizi ahal izateko ordaindu beharrekoa gehiegizkoa da: lan egiten dutenek soldataren %75a bideratu behar dute baliabidea ordaintzera, eta Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta kobratzen dutenek prestazioaren %30a. Udalak herritarron oinarrizko eskubideak bermatzeko ardura du, eta horretarako beharrezko baliabideak jarri behar ditu martxan. Gasteizen baliabideak existitzen dira, 10.000 etxe baino gehiago hutsik daude, baina borondatea falta da.

Zuen kritikak Gorka Urtaran alkatean pertsonalizatu dituzue neurri handi batean. Zergatik?

M.S: Gorka Urtaran alkatea izan da gai hau modu pertsonalean tratatu duena. Eskutitz bat bidali zien bere izenean pareko bizilagunei, adierazpen gogorrak eta larriak egin ditu Olarizuko bizilagunen inguruan. Ikusi besterik ez dago etxegabetzea iragartzeko erabili zuen tonu bortitza: “Esan eta egin”. Gure dimanikarekin Urtaranek gaiari emandako trataera deshumanizatua agerian utzi nahi dugu: bazterketan oinarritzen diren politikak egiten ditu, Gasteiztar “onak” eta “txarrak” bereizten ditu.

Bizi ditugun garaiak kontutan izanik, Udaletxearen eta alkatearen jarrerak eskuin muturraren diskurtsoa elikatzen dute?

M.S: Erabiltzen duen diskurtsoaren helburua eskuineko bozkak erakartzea izan daiteke. Okupazioaren kriminalizazioaren bolada hau baliatuz, Olarizuko bizilagunak okupa etiketapean karikaturizatu ditu, ez ditu eskubidedun pertsona bezala tratatu. Okupazioaren arazoa agendaren erdigunean jarri nahi dute, benetako arazoa denean jende askok etxebizitza eskubidea ez duela bermatuta. Okupazioa eskubide hori eskuratzeko bide bakarra izaten da kasu askotan. Kaleratzearen egunean Urtaranek operazioarekin irabaziko zuen diruaren inguruan hitz egin zuen batez ere, oso esanguratsua da.

Pobreziak gora egin du osasun krisia hasi zenetik, eta etorkizunean areagotu egin daiteke gainera. Olarizun gertatutakoa datorrenaren aurrekari bat izan daiteke?

Baietz uste dugu, langabezia handitzen ari da, gero eta etxegabetze gehiago egongo dira... Kasuak eta erasoak ezberdinak izango dira, baina argi dago herritarron bizi-baldintzek okerrera egingo dutela hurrengo urteotan. Gainera orokorrean instituzioetatik hartzen ari diren neurriak batzuen kapitala babestu eta handitzeko dira, eta ez herritarron eskubideak defendatzeko. Datorrenari erantzuteko prest eta elkarrekin egon behar gara.

Thais, Maialen, urteotan aliantzak sortu dira bizilagunen eta hainbat herri mugimenduren artean, bai Inor ez Etxebizitzarik Gabe ekimena osatzen duten eragileekin, bai hiriko mugimendu okuparekin. Zer balorazio egiten duzue?

T.M: Errekaleorretik eta Inor ez Etxebizitzarik Gabe ekimenetik jasotako babesa baldintzarik gabekoa izan da. Udalak erantzun ez dien beharrei erantzun diete.

M. S: Aliantza hauek are gehiago zabaldu behar ditugu oraindik, etxebizitzaren arazoa erdigunean jartzea da gure erronka.

Asteazkenean manifestazioa deitu du ekimenak, zer aldarrikatu nahi duzue deialdiarekin?

T.M: Udalak Olarizun egindakoa salatu nahi dugu, pobreekiko erakutsitako gorrotoa, desberdinkerietan oinarritutako politikak... Olarizun emandakoaren salaketa baliatuz, Gasteizen orokorrean ematen den etxebizitzaren problematika larria salatu nahi dugu, kalean jendea bizi den bitartean, milaka etxe huts daude oraindik eta udal-gobernuak eraikuntza bultzatzen jarraitzen du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bazterkeria
Errenta baxua, suizidiorako arrisku faktore
Ikerketen arabera, errenta baxua dutenen pertsonen suizidio-tasa errenta ertaina edo altua dutenen bikoitza da. Nafarroako Osasun Sareak nabarmendu du baldintza sozioekonomikoetan arreta jarri behar dela. 

Haritu: “Familia batzuek sei hilabete daramatzate hotel batean”

Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk Iruñeko Udalak etxegabeentzat eskaintzen dituen baliabideak kritikatu dituzte: "Ogi apurrak dira", adierazi du Martin Zamarbide Harituko kideak. Behin behineko zenbait "aukera" ematen... [+]


2024-04-11 | Irutxuloko Hitza
Donostiako belodromoaren arkupean “hesi lotsagarriak” jarri izana salatu du Harrera Sareak

Donostiako Harrera Sareak belodromoko arkupean oztopoak jartzea salatu du. Zehazki, azken egunotan jarri dituzten hesien aurka egin dute sare sozialetan. Zabaldutako adierazpenetan adierazi dutenez, udala muga horiek jartzen dabil etxerik gabeko donostiarrek bertan lo egin ez... [+]


Manu Agirre. Ume itsuekin akordatzen?
“Gu ez gara Euskal Herri politiko eta instituzionalean bizi”

Kolorea eta argia ez ditu bereizten, ez du itsu ez garenok bezala ikusten, bestela baizik. Ez gaitu ikusten, ez dugu bera ikusten. Itsu gara bata bestearentzat. Hizketan hasi orduko ikusi dugu elkar, haren euskara segiduari gozo segitu diogu, hikarik naturalenean. Berak ekarri... [+]


Unibertsitateko ikasleak, bazterkeria arriskuan dauden haurren bidelagun

Gizarte-bazterkeria arriskuan dauden 10 eta 14 urte arteko haur migratzaileak eta haien mentore izan nahi duten ikasle helduagoak (goi mailako ikasketak egiten ari direnak) elkartzen ditu Urretxindorra proiektuak. Proiektuaren bederatzigarren edizioa abiatu berri da eta 37... [+]


2022-10-17 | Lide Iraola
Galtzak janzteagatik Basauriko sokatira txapelketatik kanpo utzi dutela salatu du emakume batek

Sokatirarako jantzi ofizialei buruzko arauek diote emakumeek gona jantzi behar dutela, eta gizonek prakak. Emakumeak hori amaitzeko eskaera egina zuen, baina aurten ez diote utzi galtzekin lehiatzen. Eztabaida "luze" joango dela erantzun diote.


Magdalena Piñeyro. Lodi matxinoa
“Ardura indibidualetik atera behar dugu, eta lodifobia arlo kolektiboan kokatu”

2013an, Magdalena Piñeyrok Stop Gordofobia (Stop Lodifobia) ataria sortu zuen beste kide batekin batera: garai hartan, jende gutxik zekien zapalkuntza horri buruzko ezer. Plataformak lan handia egin zuen terminoa Espainiako Estatuan zabaltzeko, eta, hamar urte geroago,... [+]


Andrea Momoitio. Memoria historiko feminista
“Putentzat eta eroentzat ez da demokraziarik izan”

1977ko azaroaren 9an, María Isabel Velasco Gutierrezen gorpua aurkitu zuten Basauriko presondegiko ziega batean, kiskalita. 23 urte zituen. Istripua, arduragabekeria edo hilketa izan ote zen argitzeko dago oraindik. Velascoren kideek
–Bilboko Gorte kaleko... [+]


Jennifer Alonso, lan orientatzailea
“Inklusioa lantzeko bide asko dituzte enpresek, aukerak eta denbora besterik ez dira behar”

Enpresa, erakunde eta eragileen arteko Truke esperientziak antolatu ditu Beterri Saretuz ekonomia eraldatzailearen ekimenak, eta Jennifer Alonsok maiatzaren 11n Hernanin egingo duten hirugarren saioan parte hartuko du, inklusioaz hitz egiteko. Sutargi enpresan, bazterkeria... [+]


Argindarra moztu dio Elizari lotutako Berakah programak familia pobretu bati Gasteizen

Hamar egun daramatza familiak argindarrik gabe, estatu mailan indarrean dagoen moratoria urratuz, Auzoan Bizi etxebizitza sareak salatu duenez. Berakahren antzeko jarrerak “ohikoak” direla ziurtatu dute.


2021-12-24 | David Bou
Sua ilunpean

Shaky, Violeta, Arsalan eta Zhara ziren. Bikotea eta 3 eta 4 hilabeteko haien seme-alabek osatutako familia. Beste lau pertsonekin batera bizi ziren Bartzelonako Tetuan plazan okupatutako etxabe batean. Banku baten egoitza izan zen espazioa, hark itxi eta deslai utzi zuen arte... [+]


“Eskola partikularrek klase arrakala handitzen dute”

Ikasleen erdiak arrunki jasotzen ditu eskolaz kanpoko klase partikularrak, eta hirutik bi noizbait joan da partikularretara. Ikasle Abertzaleek egindako galdetegien emaitza da, baina klase hauek “ez dira ikasteko borondaterik ez duten ikasle alferren errefortzurako... [+]


2021-10-25 | ARGIA
“Justizia” eskatu dute Elhadji Ndiayeren heriotzaren bosgarren urteurrenean

Africa United elkarteak prentsaurrekoa eman du Espainiako Poliziak atxilotu zuen toki berean. Estatuak gertatua “isilarazi” nahi duela eta Ndiayeren familiak ez duela inolako kalte ordainik jaso salatu dute.


Eguneraketa berriak daude