Euskal Herri mailan abiatuko duten ekimen baten berri eman du Alde Hemendik mugimenduak. "Espainiako eta Frantziako polizia, Guardia Zibil, jendarme eta orokorrean indar okupatzaileei beraietaz pentsatzen duguna ozenago esango diegu: Alde hemendik. Que se vayan. Barrez vous d'ici", diote ARGIAra bidali duten oharrean.
Europan herritar bakoitzeko polizia gehien dagoen herria Euskal Herria dela gogoratu dute. "Terrorismoaren aurkako borrokaren aitzakian, herri oso bat kontrolpean mantentzeko indar okupatzaileen egitura antolatu digute Euskal Herrian. Eta okerrena da ez daukatela hemendik joateko inolako asmorik. Kontrakoa!". 2014an, Eusko Jaurlaritzaren arabera, Guardia Zibilak EAEn 3.214 kontrol egin zituela nabarmendu dute.
"Herri gisa pairatu ditugun milaka eta milaka kontrolak, milaka atxilotuak, torturatuak, zaurituak, hildakoak... Ez genuke onartu behar". Irlandako esaera bat berreskuratuz, "Time for peace, time to go esateko ordua da".
Horretarako kode berri bat mahai gainean jarri nahi izan dute: autoarekin bozina lau aldiz jotzea. "Lau aldiz tutua, klaxona edo adarra, edo dena delakoa jo, al-de_he-men-dik edo beren hizkuntzetan que-se-va-yan eta ba-rrez-d'i-ci esateko. Irribarrea eragingo digun keinu txikia". Bideo batzuk ere sareratu dituzte eta herritarrei dei egin bat egiteko. "Imajinatu praktika zabaltzea lortzen badugu eragingo diegun astindu etengabea. Eskratxe bozineroa egingo diegu, terminoa bataiatzeko ohorea dugunez", diote.
Erabilera masiboa bilatzen dutela diote oharrean, eta horretarako tresna erraza izan nahi duela. "Koartelen aurretik pasatzean, beren autoekin gurutzatzen garenean, beren boterea erakusteko kontroletan ilara luzeetan zain gauzkatenean", bozina jotzeko dei egin dute. "Egunero pasatzen gara ehunka eraikinen aurretik. Entzun behar dute. Joaten diren arte. Egunero. Etengabe", diote.
Bideo bat sareratu dute kanpaina azalduz:
"Amaiera data bakarra izan dezakeen kanpaina honekin borroka hau berrindartu nahi dugu, Euskal Herri mailako ekintza politiko bat abiatu, nazio mailako arazo estruktural bati berriz ere heldu behar diogulako. Politikoki duten rolagatik, herri honetan eragin duten min guztiagatik, eta herri aske bat eraikitzen ari garelako: alde hemendik".
Alde Hemendik mugimenduko kideen ustez, "badakite ez direla ongi hartuak, izan dezatela presente". Jendeari bideoan grabatzeko eta sare sozialetan #AldeHemendik #QueSeVayan edo #Barrezdici etiketak erabiliz zabaltzeko dei egin diete.
Apirilean ostiral arratsaldeetan deialdiak herrietan
"Apirilan zehar ostiral arratsaldeetan, aldarrikapen honekin bat egiten duten eragile, koadrila, familia, langileak deitu nahi ditugu antola daitezen eta bozina kolpe batzuk jotzera joan gaitezen gertuen duten Mordor gunera".
Maiatzetik aurrera, herritar guztiei egunero jotzeko eskatuko dietela adierazi dute, baina bitartean astean behin deialdiak antolatzeko dei egin dute. "Ez gara geldituko borroka hau irabazten dugun arte", amaitu dute.
Donostiako La Cumbre Jauregian bizi ziren orduan Juan Mari Jauregi senarra eta bera, lehena Gipuzkoako Gobernadore Zibila zen garaian, 1990eko hamarkadaren erdialdean. Jauregi 2000. urtean hil zuen ETAk Tolosan.
Jar gaitezen 2025erako proposamen politiko gisa, Espainiako Auzitegi Kolonialaren (AN) epai guztiak berrikusten hasteko eta makila bakoitzak bere belari eusteko.
Unionismoarekin lerrokatutako alderdi, sindikatu eta gizarte-erakunde gehienek, eta ez bakarrik horrela... [+]
Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.
Donostian 2024ko martxoan jokatutako futbol partiduaren aurretik Ertzaintzak egindako kargetan, Amaya Zabarte zaleaz gain bigarren pertsona bat zauritu zuten, ustez foam pilota batekin begian jota. Orain, kasu hori ere ikertzeko agindu du Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak.
Realaren eta PSGren arteko futbol partidu batean larri zauritu zuten zalearen kasuan, epaileak onartu du familiaren abokatuek egun hartako bideo irudi guztietara sarbidea izatea. Oldarraldian parte hartu zuten ertzain taldeetako arduradunak identifikatzeko ikerketa ere eskatu du.
Nazio Batuek abenduaren 10ean Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna aldarrikatu zutenetik 51. urteurrena bete da aurten. Data horrek garrantzia hartu du Euskal Herrian eta Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokitik gogoetarako zenbait elementu eskaini nahi ditugu.
Nazioarteko... [+]
Ertzain patruila batek hizkuntz tratu desegokia eman diela salatu dute Donostiako bi herritarrek. Isuna jaso zuten, behin eta berriz euskaraz artatuak izateko eskatu ondoren. Arartekoak kargu hartu dio Ertzaintzari.
Larunbat arratsaldean istiluak izan ziren gaztetxe berriaren atarian, Ertzaintza gogor oldartu zen gaztetxeari babesa ematera joandakoen aurka. Hori dela eta, ehunka lagun bildu dira igande honetan foam jaurtigailu bidezko kargak salatzeko eta udalaren jarrera seinalatzeko... [+]
Jokin Aperribay Real Sociedadeko presidenteak azaldu du gertaturikoa “argitzeko” eskatu diola Polizia autonomikoari. Zauritutako Amaia Zabarteren familiak klubari egotzi dio publikoki ez gaitzestea erasoa.
Epaileari nahikoa izan zaio azaroaren 27an Ertzaintzak egindako deklarazioa kasua artxibatzeko. Erabakiaren aurrean helegitea aurkeztuko duela adierazi du Xuhar Plataformak. “Xuharrek ez du begia galdu, Ertzainak begia galduarazi dio”, salatu du mugimenduak.
Donostiako Udalak Mikel Zabalza Garateren (1952-1985) omenezko plaka bat jarriko du larunbat honetan (hilak 30), Guardia Zibilaren Intxaurrondoko kuartelaren aurrean (Baratzategi kalea, 35). Guardia Zibilak gaurko egunez atxilotu zuen Zabalza, 1985ean, Altzako bere etxean... [+]
2006. urtean, Baltasar Garzonek, orduko epaile izarrak, errebelazio moduko bat izan zuen, eta jardunbide bat idatzi zuen, terrorismoagatik inkomunikatutako atxilotuen eskubideak bermatzeko. Epaile berak ehunka atxilotu inkomunikatu pasatzen ikusi zituen bere aretotik, horietako... [+]
2018ko maiatzean Getxoko Ertzaintzaren komisarian jipoitu zuten Silvia emakume migratu eta arrazializatua, bidegabeki atxilotu ostean. Epaiketan zigor arinak ezarri zizkioten ertzain bati, baina emakumea ere zigortu zuten desobedientzia leporatuta. Silviak Espainiako Epaitegi... [+]
Gipuzkoako Lurralde Auzitegiaren ustez, bideo bateko irudietan ikusten denak "talka" egiten du Ertzaintzaren atestatuarekin, eta Amaia Zabarte foam bala batekin zauritua izan zenaren "ebidentzia erakusten" du, Noticias de Gipuzkoa-k jaso duenez.