Iazko abenduan izan ziren azterketak. Puntuaziorik handiena lortu zuten lau pertsonak ospitale berekoak izatea "deigarria" dela dio ELA sindikatuak, guztira hamahiru zentro daudelako, eta Osakidetzari eskatu dio ikerketa abiatzeko.
"Deigarria behintzat badela" adierazi du ELA sindikatuak ohar bidez, eta erreferentzia egin dio 2017ko lan-eskaintza publikoko deialdian gertaturikoei.
Hain zuzen ere, 2022ko abenduan egin ziren pneumologiako azterketetan "irregulartasunak" egon daitezkeela uste du ELAk, eta LAB sindikatuak gaineratu du "berriro ere zalantzak zabaldu" dituela filtrazioen aurkako "neurri eraginkorrik ez egoteak".
Hauek dira "deigarriak" egiten zaizkion datuak: pneumologiako 69 hautagaietatik zortzik lortu dute 100etik 70 puntu baino gehiago, eta zortzi horietatik lauk soilik lortu dituzte 82 puntu baino gehiago; lau pertsona horiek zentro berean egiten dute lan, eta ELAren arabera aintzat hartu behar da Osakidetzako hamahiru ospitaleetan daudela pneumologiako profesionalak.
"Azalpen zaila du gertaturikoak"
Lehenbailehen ikerketa abiarazi dezala exijitu dio ELAk Osakidetzari, gertaturikoa argitu eta emaitzak publiko egiteko. Halakorik egin ezean, edo ikerketa horren "ondorioak negatiboak badira", epaitegietara jotzea aztertuko duela adierazi du sindikatuak.
Gogoratu du 2017ko deialdian "iruzurrak" egon zirela, eta "ustezko filtrazio batek sistema osoa azaleratu" zuela. Izan ere, ELAren arabera, sistema horretan zerbitzuburu jakin batzuek erabakitzen zuten nork eta noiz lortuko zuen plaza finkoa Osakidetzan.
"Senide eta lagunak, postuaren jabe"
Osakidetzaren eta osasun sistema publikoaren inguruko erreportaje honetan, mediku batek ARGIAri adierazten zion nola funtzionatzen duen sistema horrek.
"Gizartea bera klase sozialetan banatuta dagoen gisan, Osakidetzan ere gertatzen da, bereizketa askoz handiagoan gainera". Mikel Delgado medikuaren arabera "norberaren elitismoak" eragin zuzena du horretan, eta boteredun senide edo lagunak dituztenak egiten dira postu jakin baten jabe.
Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.
Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]
Sánchez, 2019tik 2024ra Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria izan zena, azaroan hasi zen Mutualia enpresako mediku-zuzendari gisa. 2024ko udan kargua utzi eta hiru hilabete eskasera egin zuen jauzia enpresa pribatura, Jaurlaritzaren oniritziarekin.
Iazko Gabonetan, hamabi ordurainoko itxaronaldiak izan ziren. Urtean 180 egunetan ezartzen ditu nolabaiteko murrizketak Osakidetzak.
Blanca Ester Díaz Pulido epaileak Osakidetzako 2018ko oposizioen filtrazioen inguruko ikerketari amaiera eman dio, sei urte eta erdi igaro ondoren. Akusatu guztiak absolbitu dituzte, 22 guztira, nahiz eta bi kasu behin-behingoz artxibatu dituzten.
Kexak eta esker onak paretsu mantendu dira, baina erreklamazioetan bada aldea. Esaterako, aurtengo ekaina iazkoarekin alderatuta, ia %30 igo dira erreklamazioak.
Aste honetan zehar egongo da AEBko auditoria Gurutzetako ospitalean; bere estandarrak betetzen dituzten osasun-zentroei akreditazioa ematen die. Osakidetzak 106.843 euro gastatu ditu bere aurrean itxurak egiteko.
Alfonso Setiey Anitzak elkarteko lehendakariak esan du langile eta informazio falta dagoela, itxaron zerrenda “luzea” dela eta estigmatizazio “handia” dagoela.
Larrialdietan bukatu ohi duena ez da 20 kilometroko lasterketa egiteko prestatuta ez dagoelako; alderantziz, kirola egitera ohituta dauden 25-35 urteko gizonak dira gehiengoa, marka egin nahian topera joateagatik. Hala ziurtatu digu Donostiako ospitaleko mediku batek... [+]
Amurrioko anbulatorioko Etengabeko Arreta Gunean ez zen medikurik egon joan den igandean, Aiaraldeak informatu duenez. Hain justu, hainbat bizilagunek sinadura bilketa abiatu dute eskualdean: “Erabat normalizatu da Laudioko zein Amurrioko Etengabeko Arreta Guneetan mediku... [+]
EHUn Medikuntza euskaraz ikasteko plaza gehiago behar al diren galdetuta, hori EHUk erabaki behar duela erantzun zuen berriki Jaurlaritzak. Orain, ordea, datorren ikasturterako Medikuntzan 40 plaza gehiago eskaintzeko akordioa egin du Jaurlaritzak unibertsitate publikoarekin,... [+]
Eusko Legebiltzarrera heldu da gaia, eta pobrea izan da Eusko Jaurlaritzaren erantzuna. Osakidetzak medikuak falta dituen arren, apenas handitu diren Medikuntza ikasteko plazak EHUn. Gainera, karrera euskaraz ikasteko plaza gutxiago eskaintzen dituzte espainolez baino, nahiz eta... [+]
Sinadura bilketa abiatuko dute Aiaraldea osoan osasun sistema “publiko eta duina” aldarrikatzeko. Hala jakinarazi dute gaur goizean Urduñako Kontsultategiaren aurrean eginiko agerraldian. Aiaraldeko hainbat herritako bizilagunak bildu dira bertan, Osakidetzan... [+]
Osakidetzako lan eskaintza publikoen eredua "berrikustea" eta kontsolidazio prozesuak "bukatzea" galdatzen duen ekimen parlamentarioa adostu dute hiru alderdiek.
Osakidetzako administraria eta ZIU mugikorreko medikua dira Sara Ruilope eta Uruko Blanco, hurrenez hurren. Osakidetzako Larrialdi Zerbitzuen egoeraren inguruan hausnartu dute Aiaraldea Komunikabidearekin.
Osatu dira, horretarako bitartekoak jarri, eta nahiko azkar. Ze lasaitua, dena isildu denean. Baina balantza handia izan da, eta begien atzean izu bat gehiago pilatu zaie, uneren batean pentsatu dutelako, gainera, agian, ez zirela inoiz itzuliko, edo ez guztiz. "Pasa... [+]