Plentziako Uribe Kosta BHIko ikasle-talde batek mezu “iraingarriak, matxistak eta homofoboak” zabaldu dituela salatu dute

  • Uribe Kosta BHI institutuko hainbat ikaslek salatu duenez, mezu "iraingarriak, matxistak eta homofoboak" jaso dituzte Batxilergoko beste ikaskide batzuengandik. Horrez gain, gaineratu dute mezuak irakasle bati ere bidali dizkiotela eta beste ikasle batzuen ordenagailuak ere baliatu dituztela, identitatea ordezkatuta mezuak bidaltzeko. Halaber, ikasleek zuzendaritzak izandako jarrera ere salatu dute, lehenago neurririk ez hartzeagatik.

HIruka

2025eko otsailaren 26an - 15:40

Asteartea, otsailak 25, klaseak hasi aurretik, hainbat ikasle eta irakasle batu dira Uribe Kosta BHI institutuaren atarian. "Gure autodefentsa zuen beldurra" edo "ez gara isilduko" leloak zeramatzaten pankartak zituzten, eta egindako  irakurketan azaldu dutenez, hasieran, ikasle batzuen arteko txantxa bat bezala hasi zenak, laster utzi zion jolas bat izateari, "hainbat ikaskidek mezu desegokiak, baita mingarriak ere, jasotzen hasi ginenean". Hori gutxi balitz, erantsi dute ikasle-talde horrek Batxilergoko beste ikaskide batzuen ordenagailuak hartu eta beraien identitatea ordezkatu zuela mezuak bidaltzeko.

"Egoera honen aurrean denek ez zuten hitz egiteko konfiantza sentitu, baina beste batzuek zuzendaritzara jo genuen. Hau izan zen zuzendaritzatik jaso genuen erantzun bakarra: "Izenik ez baduzue ezin dugu ezer egin, arazoari garrantzia kenduz", gaineratu dute.

Gaiak eztanda egin zuen duela aste bi, irakasle batek ere lekuz kanpoko eduki sexualak zituen mezuak jaso zituenean. Horrek zuzendaritza-taldeari jakinarazi zion eta orduan hartu zituzten neurriak.

Zuzendaritzaren erantzuna

"Irakasleak jasotako mezuen berri izan eta hurrengo egunean kartelak jarri genituen zentro guztian. Gainera, klasez klase ere joan ginen arazoaren berri emateko eta ez egiteko esateko, baina gaia modu hezitzailean landu behar dugula uste dugu", azaldu diote HIRUKAri zuzendaritza-taldetik. Gaineratu dutenez, erabakiren bat hartu aurretik, gaiaren inguruko informazioa ere jasotzen egon dira, eta adierazi dute daborduko neurriak hartu dituztela ikasle arduradunen aurka, "dekretuak onartzen duen prozeduraren arabera". 

Hala ere, ikasleek beraien irakurketan deitoratu dute lehenago neurriak hartu izan balituzte, hori ez litzatekeela gertatuko: "Ezer ez da aldatu hormetan kartelak pegatzearekin; horregatik, ikasleak egoeraren aurrean aldarrikatzeko erabakia hartu dugu, nahiz eta irakasle guztien babesa ez izan. Batzuen iritziz, gertatutakoa umeen arteko tontakeria bat izan da, baina guk ez dugu uste pertsonen identitatea ordezkatzea tontakeria bat denik".

Bukatzeko, ohartarazi dute "arazo larria" dela mutil gazteen artean zabaltzen ari den jarrera "homofobo eta matxista", eta azpimarratu dute ez daudela prest hori ikastetxean onartzeko eta horren aurrean ez direla isilduko. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Matxismoa
Frantziako lehen ministroaren alabak ere salatu du “bortizki jipoitu” zutela Betharramgo ikastetxean

Alain Esquerrek idatziriko Le silence de Bétharram (Betharramgo isiltasuna) liburuan eman du lekukotza Helene Perlantek, François Bayrouren alabak. 1980ko hamarkadan egon zen ikastetxe katolikoan ikasle eta berrogei urte luzeetan isilik atxiki ditu bertan jasandako... [+]


2025-04-24 | Gedar
Indarkeria matxistaren aurkako babesa: Hego Euskal Herrian, salatutako kasuen %31tan ez ziren neurriak hartu

Espainiako Estatu mailan, behera egin dute bai ezarritako babes-neurriek bai aurkeztutako eskaerek.


Bortizkeria ikusgarri egitetik, ardura hartu eta erreparaziorako bideak antolatzera

Azken bi hamarkadetan indarkeria matxistaren gaia lehen lerrora ekarri du mugimendu feministaren borrokak, besteak beste, eta bikote arteko indarkeria edo “familia arazo” gisa deskribatzen zenak, eremu publikora eta kalera egin du salto. Indarkeria matxistaren... [+]


Baionako Xingar Ferian salatutako bortxaketa gaitzesteko elkarretaratzea egin dute

Ostegun gauean emakume bat bortxatzea egotzita atxilotu zuten gizon bat larunbatean. Gizona kasua argitu arte zaintzapean dago. Mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean 18:30ean, Baionako Herriko Etxean, eta horren erantzukizuna azpimarratu du.


2025-04-11 | ARGIA
Uztaritze, Domintxaine eta Angeluko hiru ikastetxetan izandako hamahiru eraso salatu dituzte

Hamaika eraso Uztaritzeko (Lapurdi) San Frantses Xabierko ikastetxe katolikoan gertatu ziren, beste biak Domintxaineko (Zuberoa) ikastetxe katolikoan eta Angeluko (Lapurdi) San Josepe ikastetxe publikoan. Uztaritzeko ikastetxean ikasitako bost gizonek beren testigantzak eman... [+]


Teknologia
Techbro go home

Aspaldi pertsona oso zatar bat ezagutu nuen, urrun izatea komeni den pertsona horietako bat. Bere genero bereko pertsonengana zuzentzeko, gizonezkoengana, “bro” hitza erabili ohi zuen. Edozein zapaltzeko prest zegoen, bere helburuak lortzeko. Garai hartatik hitz... [+]


Betharramgo indarkerien berri “komunikabideen bidez” hartu izana zehaztu du Baionako apezpikuak

Prentsaurrekoa eskaini dute ostegun honetan Marc Aillet Baionako apezpikuak, elizbarrutiko hezkuntza katolikoko zuzendari Vincent Destaisek eta Betharramgo biktimen entzuteko egiturako partaideetarikoa den Laurent Bacho apaizak. Hitza hartzera zihoazela, momentua moztu die... [+]


2025-03-12 | June Fernández
Meloi saltzailea
Eskratxe

Antifaxismoari buruz idatzi nahiko nuke, hori baita aurten mugimendu feministaren gaia. Alabaina, eskratxea egin diote Martxoaren 8ko bezperan euskal kazetari antifaxista eta profeminista bati.

Gizonak bere lehenengo liburua aurkeztu du Madrilen bi kazetari ospetsuk... [+]


85 urteko espetxe zigorra eskatu dute Hondarribiko surf irakasle erasotzailearentzat

11 adin txikikori sexu erasoak egiteagatik 85 urteko kartzela zigorra galdegin du Gipuzkoako fiskaltzak. Astelehenean hasi da epaiketa eta gutxienez martxoaren 21era arte luzatuko da.


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


Elizako sexu abusuen biktimei kalte-ordaina emango die Iruñeko Artzapezpikutzak, “laster”

Elizak 23 kasu ditu onarturik Nafarroa Garaian. Haiek "ekonomikoki, psikologikoki eta espiritualki laguntzeko" konpromisoa adierazi du Iruñeko artzapezpikuak.


2025-02-28 | Gedar
Adin txikiko neska bati eraso dio Sarako kirol entrenatzaile batek

 15 urteko emakume bati egin dio eraso Izarra klubean jarduten zuen pilota entrenatzaile batek.


Eguneraketa berriak daude