Koalizio abertzaleak jakinarazi duenez, Itxaslehor enpresak idatzitako Plentziako Turismo Jasangarrirako Plan Estrategikoaren dokumentua Sopelako egitasmoaren kopia bat da. Udalak 5.000 euro ordaindu zituen dokumentua %82,9an omen dago plagiatuta, programa informatiko bati esker egiaztatu ahal izan dutenez.
Plentziako Turismo Jasangarrirako Plan Estrategikoa 2021eko maiatzeko Udalaren osoko bilkuran onartu zuten gobernu-taldearen aldeko botoakaz eta EH Bilduren abstentzioari esker. "Dokumentua aztertu ondoren, Sopelako planetik kopiatu izanaren susmagarria zela ikusi genuen, eta turismo zinegotziari puntu hori argitzeko eskatu genion", adierazi dute koalizio abertzaleko kideek gertatutakoa azaltzeko argitaratu duten bideo batean. Era berean, gogoratu dute Sopelak 2019an argitaratu zuela bere Turismorako Plan Estrategikoa.
Azalpen-eskaerari erantzunez, aipatutako bideoan Iñaki Saez de la Fuente turismo zinegotziak adierazitako erantzuna azaltzen da, eta horrek azaltzen duenez, ohikoa da dokumentu eta estrategia ezberdinen konparaketak egitea horrelako txostenetan. Hala ere, zinegotziak adierazten du talde teknikoagaz balioetsiko dutela dokumentua errebisatu behar ote duten. Horretaz gain, turismo zinegotziak EH Bilduren jarrerak harritzen duela ere nabarmentzen du: "Gustatuko litzaidake zuen alderdiak (EH Bilduk) udalerri honetako lehen turismo plan iraunkorra babestea".
Koalizio abertzaleko kideek jakinarazi dutenez, gerora, eskari ofiziala ere egin zuten plan biak alderatzeko, baina zinegotziak erantzuna aipatutako 2021ko maiatzaren 27ko osoko bilkuran adierazi zuela ihardetsi zien.
Adierazitakoa frogatzeko, Plentziako EH Bilduko kideek programa informatiko batera jo dute, Sopela eta Plentziako dokumentu biak alderatzeko: "Programa informatiko horri esker, frogatu dezakegu Plentziako Turismo Jasangarrirako Plan Estrategikoa Sopelako Turismorako Plan Estrategikoa dokumentuaren plagioa dela % 82,9an". Horrenbestez, eskatu dute Itxaslehor enpresa erredaktorea eta turismo zinegotziak erantzukizuna bere gain hartzea.
? Itxaslehor enpresak idatzitako #Plentzia|ko turismo plana #Sopela|ko turismo planarekin aldaratuta, % 82,9an plagiatua dago. ? Azalpen bideoa: https://t.co/rdet7EIfLu
— EH Bildu Plentzia (@EHBilduPlentzia) May 26, 2022
? Informazio gehiago: https://t.co/Cm5RdhKUPl pic.twitter.com/69f6wQEFvn
“El posicionamiento de Plentzia como destino de litoral, con playa de calidad acreditada, con un entorno natural único, una ría y unas marismas de gran singularidad (acantilados y formaciones geológicas)” ACANTILADOS Y FORMACIONES GEOLÓGICAS Plentzian? Kopiatzeak daukan arriskua https://t.co/GSsRQYcWRI
— David Crestelo (@krextelius) May 26, 2022
Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak urteroko Marea Horia izeneko mobilizazioa egin du zapatuan, Plentzia eta Gorlizko hondartzetan. Horietan bildutako lagunek salatu dute mundu osoko milioika pertsonak, euren jatorrizko herrialdeak utzi eta Europara iritsi nahian,... [+]
Hiru gazte hondartzan zeudela gertatu da erasoa. Nerabe talde baten aurretik igaro eta “nihao”, “nin nian”, “chiang” eta antzerako iruzkinak entzun behar izan dituztela azaldu dute, haietaz barre egiten duten bitartean
Beste urte batez, Plentziako Udalak eta Calibre 38 aldizkari digitalak Lanbro Beltza topaketak antolatu dituzte Plentzian. Eleberri beltzaren inguruko IX. jardunaldi hauetan hainbat idazle eta adituk parte hartuko dute eguenetik zapatura, urriaren 14tik 16ra, egingo dituzte... [+]
Ehunka lagunek igande goizaldean jazotako talde bortxaketa salatu eta erasoa pairatu duen emakume gazteari elkartasuna adierazi diote.
Bart izandako istiluetan atxilotu zituen Ertzaintzak, desordena publikoak eragitea eta agenteen aurka egitea egotziz. Atzo hasi ziren Plentziako ez-festak.
Isuskitzako Herri Lurrak liburua altxor natural baten berreskurapenaren azken urratsa da; 2016an hasi zen ibilbidearen bilduma, hain zuzen ere. Bertan, Plentziako Herri Lurrak Elkarteak orain arte egindako lana azaltzeaz gain, Isuskitzako herri-lurren historia, bilakaera,... [+]
Ionan Marigomez Allende (Erandio, 1961) biologoa da lanbidez eta bokazioz. Bera izan zen EHUren Plentziako Itsas Estazioaren sustatzaile nagusia, eta bera da bertako zuzendaria 2013an sortu zenetik. Bulegoan hartu gaitu, atzealdean Gorlizko badia ageri dela, eta hantxe jardun... [+]
Azken urtean euskal presoen egoera aldatu da, ostiralen jakin genuen, zazpi euskal presoren destino berriak jakinarazi ditu Espainiako Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak.
Lehen abisua jaso eta bost hilabetera, Arpillaoko lokaletan egoitza zuten elkarteek lokalak uzteko dekretua bete behar izan dute.
Segurtasun-arrazoiak argudiatuta, Plentziako Udalak Arpillaoko lokalak eta eraikina behin betiko itxi eta bertako jarduerek jarraitzea debekatu du. Han batzen diren elkarteek adierazi dute erabakia ez zaiela iruditzen "ez etikoa, ez bidezkoa, ezta morala ere".
Plentziako merkatuan parte hartzen duten laborariak Udalaren baimenik gabe sartu ziren zapatuan hiltegi zaharrean. Gabriela Frances lemoiztarrak azaldu duenez, martxoan Udalak lokal publiko denak itxi behar izan zituen pandemiari aurre egiteko babes-neurri gisa; ordutik, azoka... [+]
Iruñeko udaltzainek emandako datuen arabera, asteburuan lau gizon atxilotu zituzten, indarkeria matxista eragotzita. Horrez gain, Gasteizen beste gizon bat atxilotu zuten, bikotekideari eraso egiteagatik.
Etxeratek antolatutako VII. Itsas Martxa egin dute Plentziako itsaslabarrean, euskal preso, iheslari eta deportatu politikoen etxeratzea aldarrikatzeko.
SOS Itsasadarra herri-plataformak zabaldutakoaren arabera, 1.400 pertsona inguruk osatu zuten atzoko giza-katea, "Berrantolaketa bai, baina horrela ez!" lemapean.