Zizurkilgo otañotarren familia bertsolariko kidea zen Plazida (1867-1954). Bere bi bertso baino ez dira iritsi, ordea. Hain zuzen, gizon bertsolari entzutetsuei erantzunez kantatu zituenak. Emakume bertsolarietan ezagutzen diren bat-bateko bertsorik zaharrenak dira hauek. Nola bizi izan ote zuen bertsoa Plazidak? Oihana Iguaranek irudikatu du Plazida oihartzunaren plaza ipuinean eta Maria Altunak irudietara eraman du. Azaroaren 27an irakurraldi publikoa egingo dute herriko haurrek eta ikastetxeen artean egin duten eskultura jarriko dute Plazida Otañoren izena daraman liburutegian.
Irudiek zuzenean sartzen dute irakurlea Zizurkilgo txokoetara, Plazida Otañoren garaiko mundura. Eta Oihana Iguaranen testuek bertsoarekiko jolasa, bertsolariek umetatik sentitzen duten arra primeran azaltzen dute. Aurkezpenean Iguaranek adierazi zuenez, "Plazidari dagokion tokia emateko ariketa egin dugu liburu honetan. Ez dugu bere inguruko datu handirik eta bi bertso bakarrik iritsi dira gaurdaino. Plazidaren inguruan aritu naiz, ezinbestean fikzionatuta. Eta horrek erreparo pixka bat ematen zidan. Nolanahi ere, oso gustora geratu naiz egindakoarekin eta nahiz eta hitz handia den, uste dut liburu honek justizia egiten duela Plazidarekin”.
Liburuan hizki etzanek adierazten dute zein bertso diren benetan Plazidak kantatu zituenak, eta zeintzuk Iguaranek haren azalean jarrita sortutakoak. Atzealdean liburuak bere intentzioa aitortzen du: "Istorio hau Plazidari hitza ematen saiatu da, izan zen haurra plazaratzen, izan zen plazandreari plazera berreskuratzen, dagokion plaza eskaintzen. Emakumeak bertsolari izaterik ez zueneko testigantza bat, ordukoek eta ondorengoek ahotsa izan dezaten".
Liburuaren aurkezpen osoa entzuteko, Ataria irratiak jasoa du. Iguaranen ahots hunkigarria Plazidaren bertso ezaguna kantatuz hasten da.
Interesa agertzen duten Zizurkilgo etxeetara liburu bana bidaliko du Plazida Otaño liburutegiak eta horrekin batera bi egileek sinatutako ilustrazio bat jasoko dute opari. Gipuzkoako beste liburutegietara ere ale bana bidali dute, Plazidaren figurak zabalkundea izan dezan.
Eta nahi duen ororentzat 10 euroan dago eskuragarri, leku hauetan: Plazida Otaño liburutegian (bertara deitu edo idatzi dezake urruti bizi denak), Billabonako Basajaun liburudendan, Bilboko Anti liburutegian eta Durangoko Azokan Bertsozale elkartearen postuan.
Plazidaz gehiago jakiteko, ikus ARGIAk atera zuen artikulua.
Oihal fabriketako emakume langileak eta bertsoa josi ditu Emakumeen haria ekimenak. Ekainaren 7an izango da Villabonan. Bertaratzen denak ezagutuko du egun Bertsozale Elkartearen egoitza den Subijana etxea iraganean oihal fabrika izan zela; entzun ahalko ditu bertan lan egin... [+]
Bertsozale Elkarteak bertso plazen eta saioen inguruan txostena argitaratu du. Bertsolari emakume eta gizonen arteko desoreka eta belaunaldiartekotasuna aztertu ditu, besteak beste.
Irundik estomagoan zuen lantza kendu zuen Baionan markinarrak, saio borobila osatuz eta lehen postua erdietsiz.
Ekainaren 4an jokatuko da II. Señora Sariketako finala, Leitzan. Hauek dira kantuan arituko direnak: Amaia Iturriotz, Ane Labaka, Aner Euzkitze eta Sarai Robles sailkatu dira Hendaia eta Laudioko kanporaketetatik, eta Erika Lagoma eta Uxue Fernandez dira bigarren edizioko... [+]
Maiatzaren 22an bertso munduko eremu eta belaunaldi ezberdinetako 60 emakume* elkartu dira Markina-Xemeinen. Bizkaiko Bertsozale Elkarteak antolatu du ekimena, "elkar ezagutu, saretu eta gozatzeko" asmoz.
Bertsolaria eta raplaria da. Urruñarra da eta Baionan bizi da. 2zio rap taldeko partaide izana, ODEI bakarkako proiektuan dabil orain, buru-belarri.
Nafarroako Bertsozale Elkarteak bultzatutako Gure Aldetara. Nafarroako emakume bertsolariak egitasmoak herrialdeko emakume bertsolarien sortak jaso ditu, bakarka zein taldean eginiko 14 kantetan. Bertso idatziei bultzada emateaz harago, Nafarroako emakume bertsolariei ahotsa... [+]
Inaxi Etxabe bertsolaria hil dela jakin orduko, ekimen xume honek gorputza hartu du emakume bertsolarien artean: bakoitzak bertso bana idatzi eta hedabideetan zabaltzea. Horixe baitzen Etxabek 1956. urtetik 2015era arte egin zuena, bertsoak okasiorako jarri eta plazan kantatzea... [+]
Inaxi Etxabe bertsolaria uztailaren 11n hil da eta 13an egin diote hileta elizkizuna Zarautzen, etxekoek eta Motxian bertso eskolako kideek. Mezaren hasieran Etxaberen ibilbidea oroitu zuten eta amaieran bertsoa kantatu zion Hodei Unzuetak. Meza ostean, elizaren atarian bertso... [+]
Kristina Mardaras, beste gauza askoren artean, bertsolaria da. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian parte hartu zuen lehen emakumea izan zelako da ezagun, bertso munduan. Baina, baita hamaika bertso-saiotako antolatzaile eta entzule gisa ere. Izan ere, plaza utzi zuen,... [+]
Kontrako eztarritik liburuaz hitz egiteko elkartu gara bizileku duen Getarian. Emakumeek bertsotan egin duten ibilbidean mugarri bat da liburua, honen ostean ezin esango baitugu "ez nekien" edo "ez dut ulertzen".
Nevadako Unibertsitateak emakume bertsolarien bizipenak bildu ditu 'Female Improvisational Poets' liburuan, eta proiektuan Iñaki Arrieta eta Maialen Lujanbio hernaniarrek hartu dute parte.
Nola eraldatu da bertsoa? Zer aldatu da bertsolariaren figuran? Nola islatzen da jendartea bertsolaritzan? Nolakoa da bertsozalea? Noruntz doa bertsolaritza? Inprobisatu ezin diren galderak dira hauek, hori dela-eta osatu du Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak ... [+]