Plazara! ekimenaren inguruan bildu garen euskaltzaleok biziki kezkatuta gaude euskararen biziraupenarekin, eta oso urrun gaude agintariek eta euskalgintzako zenbait eragilek egiten duten diagnostiko triunfalistatik. Horregatik, beste ikuspegi batetik heldu nahi diogu euskararen egoerari buruzko diskurtsoari. Jarraian, laburbilduta doakizue gure proposamena.
Aginteen gutxiespena eta erasoak aspalditik pairatu arren, XIX. mendean ere euskara oraindik zen herri xehearen –hau da, gehiengo sozialaren– hizkuntza hegemonikoa Euskal Herriko eskualde gehienetan. Komunikazio-tresna gisa, eremu zabala hartzen zuen, eta herri-nortasunaren adierazle betea zen. Alabaina, XIX. mendean berean eta XX.ean, erasoek benetako genozidio linguistiko baten izaria hartu zuten. Mendeetako galera-prozesu graduala kolpez bizkorturik, hamarkada batzuetan nabarmen murriztu zen hizkuntzaren bizi-esparrua, harik eta bilakatu zen arte adierazpide intimo eta familiar soila, ia esklusiboki lotua nekazarien munduari.
Egun, euskaldunok euskara atxikitzea erabaki dugun honetan, gure herriaren nortasun-iturri eta ikur nagusi gisa ez ezik, bere dimentsio politikoan ere erreibindikatzen dugu, zentzurik zabalenean. Bere balio soziala gizartearen arlo guztietan berrezarriko bada, zor zaion lekura itzuli behar dugu geure hizkuntza, hala lan-munduan, nola irakaskuntzan, osasungintzan, kultur garapenean eta aisialdian. Hala, euskararen hegemonia lehengoratu nahi dugu transmisioaren katea hautsi ez den herri eta eskualde guztietan.
"Euskaldunok euskara atxikitzea erabaki dugun honetan, gure herriaren nortasun-iturri eta ikur nagusi gisa ez ezik, bere dimentsio politikoan ere erreibindikatzen dugu, zentzurik zabalenean"
Errealitatea, ordea, kontra daukagu. Euskal Herriaren zazpi lurralde historikoetan gauzatutako hizkuntz eta herri-ordezkapen prozesu luze, korapilatsu eta bortitza dela medio, gaztelera edo frantsesa jakitea eta mintzatzea derrigorrezkoa eta nahitaezkoa da gaur egun. Aldiz, hemengo berezko hizkuntza “gutxi batzuen kontu” bilakatua da kasik, “euskaraz bizi nahi dugunon arazo”; beti da aukerakoa, inola ere ez derrigorrezkoa, eta hainbat gizarte-arlo eta herri-hiritan ezinezkoa da hura erabiltzea ere, edo hagitz nekeza eta zaila. Iparraldeko gure hiru lurralde historikoetan, euskara arrisku bizian dago, ez baita bertan politikoki hizkuntza ofizialtzat kontsideratua. Ezta Nafarroako Foru-erkidegoko bi herenetan ere.
Halarik ere, joera handia dago errealitate gordin-garratz hori estali eta eztitzeko. Pentsamendu-ildo hau da nagusi hedabide gehienetan (abertzaleak barne, salbuespenak salbuespen): “Bai, badira arazoak, batez ere erabileran, baina ezagutzan dezente egin da aurrera, euskaldun asko irabazi ditugu, ondo goaz, eta (mirarizko) boluntarismo kolpez aurrerapen handia egin genezake horretara jartzen bagara…”. Jarrera buru-atsegingarri hori jaun eta jabe dabil bazterretan, edo gailen behintzat.
Horren aurrean, euskalduntasun politikoa aldarrikatu nahi dugu. Gure helburua da euskararen errealitatea den modukoa agertzea, negargarria bada negargarria, bazter utzirik eufemismoak, “gutxi asko da” gisako leloak eta autosatisfaziozko imintzio antzuak, eta, jakina, egoera horretatik irteteko behar diren benetako pausoak eta urratsak proposatzea, hots, zailtasun objektiboak identifikatzea eta erakundeei galdegitea esku-hartze bat erabakigarria eta baliabideetan eskuzabala, irmoa eta iraunkorra, harik eta euskara beharrezko eta natural bilakatu arte Euskal Herrian, Espainian gaztelania edo Frantzian frantsesa bezalatsu.
"Errealitatea, ordea, kontra daukagu. Euskal Herriaren zazpi lurralde historikoetan gauzatutako hizkuntz eta herri-ordezkapen prozesu luze, korapilatsu eta bortitza dela medio, gaztelera edo frantsesa jakitea eta mintzatzea derrigorrezkoa eta nahitaezkoa da gaur egun"
Plazara! ekimenaren bidez, arloz arloko hausnarketari eta eztabaida eraikitzailea sustatzeari ekin nahi diogu esparru hauetan:
1. Alderdi politikoak, sindikatuak eta bestelako eragileak. Zein hizkuntz politika sustatzen dute?
2. Irakaskuntza. Euskararen unibertsalizazioa helburu. Euskararen ezagutzari dagokionez, benetan zein lorpen eskuratzen dituzte A, B, D hizkuntza-ereduetan oinarrituriko irakaskuntzak EAEn, Nafarroan eta Iparraldean? Zer pauso eman behar dira euskararen unibertsalizazioari begira?
3. Gure aurrekoen kultura berreskuratu eta ezagutarazi, gaurko kultur sorkuntza sustengatu eta zabaldu. Transmisioa irakaskuntzaren eta hedabideen derrigorrezko eginbide bihurtu. Beharrezko lana egin, euskara egiazko Kultura hizkuntza bilaka dadin euskal komunitate osoarentzat.
4. Herri-Administrazioak. Euskara zerbitzu-hizkuntza eta lan-hizkuntza.
Zein da erabilera-planen benetako egoera? Non daude oztopo objektiboak euskararen erabilera orokortzeko eta zein neurri hartu behar dira? Hauteskunde urtea den honetan, zenbat hautagai dira elebidun? Sustatzen dira Euskal Herri osoa eta euskaldunon komunitate osoa (diasporakoak barne) aintzat hartzen dituzten politikak?
5. Hedabideak. EITB: Euskarazko eta erdarazko kateen egoera eta eragina. Noticias taldea, Onda Vasca, Gara, Naiz irratia, eta gisako hedabide “euskaltzaleen” jarduna eta eragina.
6. Aisialdia, Internet, sare sozialak…
7. Jendaurreko merkataritza, lan-mundua, euskarazko heziketa teknikoaren garrantzia ipar-hego harreman ekonomikoetan.
Horiexek dira, labur-zurrean, interesatzen zaizkigun eta elkartu gaituzten kezka eta helburuak. Gai horiek guztiak mahaigaineratuz eta sozializatuz, debate politikoan sartu nahi dugu euskararen egoerari buruzko ikuspegi kritikoa, eta, euskaldunak ahalduntzen gure aletxoa jarriz, indarrak metatu gure eskubideak errespeta daitezela exigitzeko eta lortzeko. Hala, gure ideiak partekatzen dituzuen euskaltzale guztiok daukazue irekita ekimen hau. Euskal Herria, euskaldunen herria, bizirik nahi dugulako, Plazara!
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Badira, garun distiratsua izanik, "zehaztasun gutxiko" definizioekin, gauza bera, beste era batera esanda, aldatzen eta itxuraldatzen adituak direnak. Berea zen, eta hainbat hamarkadatan errepikatu den proiektu in eternum bat izan da. Hasiera batean hori zen hegemoniko... [+]
Abenduaren 26an, aireko eraso batean, Israelgo armadak bost kazetari palestinar hil zituen. Haiekin 130 kazetari palestinar hil zituzten. Albiste horrek gauza pare bat gogorarazi dizkit, lehenengoa, benetako kazetariek jasaten duten jazarpena munduko edozein lekutan, adibidez,... [+]
Azken hilabete hauetan hainbat institututan lan egitea egokitu zait eta, uneren batean edo bestean, ikasleekin lan merkatuak eskaintzen dituen aukerez hitz egin behar izan dut. Ikasleen tipologia askotarikoa da eta hiri berean asko aldatzen da auzo batetik aldamenekora,... [+]
Historikotzat nekez har daitekeen argazkiaren erdian agertzen den neskatoa idazten ari da, zer eta izenorde zerrenda bat: ni, zu, hura, gu, zuek, haiek. Beherantz begira egonik, neskatoaren begirada nolakoa den antzeman ezinik gelditu naiz ni.
Argazkilariaren lanari soraio,... [+]
Pertsona nagusiekin edo aniztasun fisiko eta neuronalak dituzten pertsonekin lanean zaudenean, dugun gizartean gaitasunaren ideiak espezie bezala asko mugatzen gaituela ohartzen zara. Hau da, dugun sistemak gauzak modu espezifiko batean egiteagatik jartzen zaitu balioan, eta... [+]
Idatzi nahi nuen gabonetako argien alde, eta urteroko ohitura bilakatu aldarrikatzea, kaleak argitzen dituzten aro honetan, espazio publiko apain, alai eta gozagarri bat, klase ikuspegitik. Baina, noski, espazio publiko epelak ere bai, zenbait gazte liburutegietan liburuak... [+]
Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.
Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]
Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.
Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]
Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.
Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]
Ez dakit zuek ere pertzepzio bera ote duzuen –aitor dut: modu azientifikoan hasi naiz idazten hemen–. Pereza hitzaren hedatze naturalaz ari naiz. Gero eta gehiago aditzen baitut Hego Euskal Herriko bazterretan: euskaraz, espainolez eta, jakina, euskañolez... [+]
Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]
Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]
Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]