"Ziburuko Liburu eta Disko Azokak mugak gainditzeko aukera ederra ematen du, horretarako ere lagungarria da", erran digu Bortzirietako Berako Petti musikariak.
Zer iruditzen zaizu Ziburuko Liburu eta Disko Azoka antolatzea?
Oso ondo! Egia esan, horrelako ekimenak beti dira txalotzekoak eta babestekoak, horiek baitira gure eremu naturalak. Guztiz bat egiten dut proposatzen dituen ereduarekin eta balioekin; beraz, ongi etorria izan dadila eta urte askotarako!
Ziburun eta Baltsan elkartearen eskutik. Zer harremana duzu Bidasoaz gorako elkarte, mugimendu eta orobat musika munduarekin…
Nahi baino txikiagoa; badut harremana, baina oso mugatua. Alde horretatik, mugak gainditzeko aukera ederra ematen du azoka honek; horretarako ere lagungarria da, nire ustez.
Zer espero duzu egunaz?
Aipatutakoaren bidetik, mugak puskatzea: hegoalde-iparralde, musikari-musikazale; erosle-saltzaile... Denak maila berean jartzeko eta nahasteko eguna izango da
Petti, konpainia noblean disko berria publikatu duzu, eta plazaratzen ari zara? Nola daude plazak? Plazak edo bestelakoak?
Bonberenean Zuzenean da argitaratu dudan azken diskoa. Berezia da, hainbat aldetatik. Batetik, Bonberenean emandako kontzertu baten zuzeneko grabaketa delako, gordina eta egiazkoa; bestetik, Awañak egin nuenetik 10. urteurrenean egin dudalako (hura ere Bonberenean zuzenean grabatua); eta, azkenik, formatuagatik, Eneko Dorronsoro trikitilariarekin batera egin nuelako kontzertua.
Petti, konpainia noblean Iruñeko Erraldoien txokoan aurkeztu nuen emanaldiaren izena da. Nirekin batera, Joseba Irazoki gitarrarekin, Lutxo Neira kontrabaxuarekin eta Juantxo Zeberio teklatuarekin aritu ziren eta errepertorio berezi bat aurkeztu genuen.
Asmoa dugu formatu berarekin kontzertu gehiago emateko, baina plazak aurkitzea zaila da, eta beste formatuetan ere jarraitzen dut: bakarka, Enekorekin eta Etxeko Uztarekin ere bai, aukera baldin badago.
Gauzak ez dira izatez errazak, eta, izango da batagatik edo besteagatik, baina, azken boladan, mingainari behar baino gehiagotan egin diot kosk bi kontu hauengatik: sold out-aren kultura eta FOMOa –azken hori agian azaldu behar da, ez baita hainbestetan esana: esperientzia... [+]
Ultra
La Furia
Baga Biga, 2024
---------------------------------------------------------
Cascanteko La Furia-k bosgarren diskoa plazara atera du. Mimoz eta erraietatik, berarentzat funtsezkoak diren osagai horiekin, prestatu du honako pozima, pozoitsua eta aldi berean... [+]
EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.
----------------------------------------------------
Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]
Asteazkenean izan behar zuen epaiketa dataz aldatu dute Lizarrako alkateak azken momentuan jarritako helegite baten ondorioz. Orain taldeari "gorrotoa sustatzea" ere egozten zaio eta lau urterainoko kartzela-zigor arriskua dute kideek.
Kolektiboki antolatzeko grina aspalditxotik gorpuztu da, besteak beste, kulturaren esparruan. Jendea batzeko abaguneak dira kontzertuak, eta horregatik, musika kolektiboei egingo diegu txokoa erreportaje honetan. Gaia hain zabalean hartu ordez, Araban ipiniko dugu fokua,... [+]
Aurretik bistaz ezagutzen banuen ere, musikaren munduak hurbildu gaitu Julen Goldarazena eta biok. Segituan ezagutu nuen Flako Chill Mafiak erakusten zuen irudi horretatik harago eta horrek baldintzatu dizkit, hein handi batean, proiektuarekiko harremana eta iritzia. Lauzpabost... [+]
'Tristan und Isolde' opera
Bilbao Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Erik Nielsen.
Bilboko Operaren Abesbatza. Zuzendaria: Boris Dujin.
Eszena zuzendaria: Allex Aguilera.
Bakarlariak: R. Nicholls, G. Hughes Jones, M. Mimika, E. Silins, C. Daza, D. Barcellona, J... [+]
Fiesta y rebeldía. Historia oral del Rock Radical Vasco
Javier 'Jerry' Corral
Liburuak, 2025
------------------------------------------------
Javier Corral ‘Jerry’ EHUko Kazetaritzako lehen promozioko ikaslea izan zen, Euskal Herriko rock... [+]
Dena
NOIZ: urtarrilaren 18an.
NON: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
----------------------------------------------
Galdera bat dabilkit buruan azken aldian: zenbat aldatzen dira gauzak 30 urtetan? Bai, irakurle, asmatu duzu: hiru hamarkada bete berri ditut. Laugarren... [+]
Lizarrako Udalaren jarrera autoritarioa salatzeko sortu zuten Beef D'Alda abestia, eta horren harira auzipetu dituzte. Adierazpen askatasuna aldarrikatzeaz gain, otsailaren 8rako egitarau bat antolatzen ari dela jakinarazi du musika taldeak.
Itoiz, udako sesioak filma estreinatu dute zinema aretoetan. Juan Carlos Perez taldekidearen hitz eta doinuak biltzen ditu Larraitz Zuazo, Zuri Goikoetxea eta Ainhoa Andrakaren filmak. Haiekin mintzatu gara Metropoli Foralean.
Zerrautsa
Olaia Inziarte
Panda, 2024
-------------------------------------------
Depresio garaian idatzitako hamalau kanta. Halaxe aurkeztu zuen Olaia Inziartek orain aipatu ezin den euskarazko lehenengo late night-ean. Diskoa irekitzen du Zerrautsa pieza bru-ta-lak... [+]
Nafarroa Arenan Mitoaroa ikusten izandako lagun batek “telurikotzat” jo zuen entzun-ikusi-sentitutakoa. Niri ere hala iruditu zitzaidan telebista medio etxetik hauteman nuena.
Pentsa daiteke Mitoaroak piztutako grinak eta atxikimenduak proiektuaren ikusgarritasuna... [+]