“Plateruena eta gero zer?” dinamika abiatu dute

  • Kultur esparruan aritzen den jendeak eta kulturak kezkatzen dituen herritarrek bat eginik, "Plateruena eta gero zer?" dinamika abiatu dute. Plateruena berriz irekitzeko aukerak aztertuko dituzte, eta bide horretan herriak zer behar duen jasoko duen diagnostikoa egin gura dute. 


2021eko urtarrilaren 21ean - 09:55
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Abenduaren 31az geroztik itxita doa Durangoko Plateruena Kafe Antzokia. Hamazazpi urteko ibilbidearen ostean, bere ateak itxi behar izan zituen. Euskal Herriko kulturaren oholtza ezagunenetako izan da Plateruena, eta atsekabe eta etsipen berezia sortu zuen aretoaren itxierak kultur eragileen artean. 

Atsekabe hori dela eta, Plateruena berriz martxan jartzeko aukerak aztertu asmoz, dinamika bat jarri dute martxan Durangon: "Plateruena eta gero zer?". Ihintza Orbegozo Plateruena Kafe Antzokiko kulturgintza arduradun izandakoak azaldu duenez, dinamika osatu dute kultur arloko zenbait esparrutan aritzen den jendeak eta egoeraren aurrean kezkaturik dauden herritarrek. "Bilerak egiten hasi ginen diagnostiko bat egin nahian; Durangon zer behar den, Plateruena itxita non geldituko den hutsunerik handiena, eta aretoak zertan lagun dezakeen horretan", azaldu du.

Diagnostiko egin asmoz abiatutako prozesuan parte hartzaileek bat egin omen dute uste bati dagokionez: Durangok eta Durangaldeak badute Plateruena bezalako antzoki baten premia. "Antzerkiari dagokionez, San Agustin kultur guneak betetzen du esparru hori. Museoa eta liburutegia ere badaude, baina, gainerakoan, kulturgintzarako lekurik ez dago Durangon. Kultur etxerik ere ez dago. Lehendik ere bazegoen beharra, eta orain, Plateruena itxitakoan, are gehiago, herriko elkarte eta sortzaileek plaza bat galdu dutelako", adierazi du.

Dinamikaren baitan, herriko beste hainbat eragileren ahotsak ere entzun nahi dituzte, azterketarako. Prozesua positiboa izaten ari den arren, antolakuntzak jakinarazi du "ibilbide luzea" dagoela aurretik. 

Hiru ardatz nagusi 

Kulturgintza, euskara eta herritarrak izango ditu ardatz Plateruena berriaren dinamikak. Orbegozok azaldu duenez: "Oraindik ideiak jasotzen hasi gara eta hilabeteren bueltan beste zerbait etorri daiteke, ikustear dago". 

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Plateruena
Argiak piztuko ditu ostiralean Durangoko Plateruenak

Kudeaketa publiko eta komunitarioa oinarri, ibilbide berriari ekingo dio Plateruenak. Herriko eragileen aterpe izango da, euskararen gune eta sortzaileen plaza.


2022-11-29 | ARGIA
Durangoko Plateruena berriak 2023an irekiko ditu ateak

Udalak hartu du Durangoko kafe antzokiaren ardura, eta kudeaketarako kultur mahai bat osatuko da. Hiru helburu nagusi ditu egitasmo berriak: euskalduntzea bultzatzea, herriko eragileentzako erreminta izatea, eta euskarazko kulturgintzarentzako gune bilakatzea. Martxoaren 3rako... [+]


2020-09-30 | ARGIA
Durangoko Plateruenak ateak itxiko ditu, egoera ekonomikoak behartuta

"Azken urteetan Plateruenak izan dituen zailtasunei COVID-19ak ostalaritzari eta kultur arloari eragin dizkien baldintzak gehitu zaizkie, eta horrek ezinezko egin du orain arteko kudeaketa ereduaren bideragarritasunari eustea eta eraikinaren ustiapen-epea luzatzeko... [+]


Plateruenak 10 urte bete ditu eta herritarren laguntza eskatu du

Durangoko Plateruena Kulturguneak 10. urteurrena ospatuko du urriaren 31n. Antzokiaren bideragarritasuna bermatzeko laguntza eskatu diete herritarrei.


Eguneraketa berriak daude