Plastikozko botilak berrerabiltzeko sistema jarriko du Espainiako Gobernuaren araudi berriak

  • Espainiako kongresuak hondakinen araudi berria onartu du martxoaren 31n. Latak, botilak eta brickak bereizita jaso eta ondoren industriari itzultzeko sistema jarriko da martxan; 0,40 euroko zerga jarriko du erabilera bakarreko plastiko kilo bakoitzeko eta 40 euro ordaindu beharko da zabortegi edo erraustegira isurtzen den hondakin tona bakoitzeko; Europar Batasuneko birziklapen helburuak ere estatura zabaldu ditu: 2030erako hiri hondakin solidoen %60 birziklatu dadila da xedea.


2022ko apirilaren 01an - 10:03
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Europako bi zuzentarau Espainiako araudira ekartzea da funtsean Espainiako kongresuak egin duena: erabilera bakarreko plastikoen 2019ko araua eta hondakinei buruzko 2018ko araua.

Bildu, itzuli eta berrerabiltzeko sistema martxan jartzea

Plastiko, lata eta brickei dagokienez, hauek bereizita bildu eta industriari itzultzeko sistema martxan jartzea aurreikusten du, helburu honekin: 2023rako plastikozko botilen %70 bereizita biltzea. Neurri hau onartu aurretik Gobernuak azterlan bat eskatu zion Tragsatec enpresari, eta honek ondorioztatu zuen urtero estatuan sortzen diren 6.752 tona hondakin direla berrerabiltzeko modukoak eta hau bildu, itzuli eta berrerabiltzeko sistema baten bidez egingo balitz, Espainiako estatua Europar Batasuneko helburuetara hurbilduko litzatekeela.

Estatuko Zero Zabor Aliantzak "garaipen erdi" moduan hartu du neurri hau, izan ere, neurriak ez du zehaztu berrerabiltzera iritsi beharreko plastikozko botilen helbururik, eta gainera beira berrerabiltzeko sistema horretatik kanpo utzi du.

Hondakinentzako zergak

Erabilera bakarreko plastikoek kilo bakoitzeko 0,40 euroko zerga ordaindu beharko dute. Plastiko hauen erdiak 2026rako desagertuta egon beharko dute merkatutik eta helburua da 2030erako biltzen den plastiko pisua egungoa baino %70 gutxiago izatea.

Horrez gain, zabortegira edo erraustegira isurtzen den hondakin tona bakoitzeko 40 euro ordaindu beharko da. Neurri horrekin isurtzen den hondakin kopurua murriztu nahi du Gobernuak, eta diru sarrera hauek lortu: 2021eko datuen arabera, 861 milioi euro eskuratuko lituzke urtean.

Albiste hau egiteko, El Salto-k ateratako informazioa hartu dugu oinarri.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hondakinen kudeaketa
Hondakinak tratatzeko Artaxoako planta itxita mantentzeko agindu du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak

Nafarroako Ecofert Sansoain enpresa itxita dago 20.000 tona hondakin toxiko legez kanpo jasotzeagatik Zubietako (Gipuzkoa) erraustegitik eta Tuterako (Nafarroa) Oleofat enpresatik.


Zubietako erraustegia kudeatzen duen enpresari zigorra jartzeko eskatu du Nafarroako Gobernuak

Artaxoako Ecofert enpresara baimendu gabeko hondakinak eramateagatik, Zubietako Ekondakin enpresari zigor-espedientea abian jartzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailari. Jose Maria Aierdi Nafarroako Ingurumen kontseilariak jakinarazi duenez,... [+]


2024-05-17 | ARGIA
Zubietako Erraustegira martxa egingo dute larunbatean Lasartetik abiatuta

Maiatzaren 18an, larunbatez, Zubietako Erraustegiaren aurkako martxa antolatu du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak (EAM). Lasarte-Oriatik abiatuko da, Okendo plazatik 11:00etan.


Espainiako Estatuan inoiz baino ur gehiago botilaratu da, eta behera egin du Hego Euskal Herrian

2022an errekor historikoa hautsi zen Espainiako Estatuan, ia 8.700 milioi litro ontziratu baitziren, Geologia eta Meatzaritza Institutuaren estatistikaren arabera. Aurreko urtean baino 580 milioi gehiago dira horiek, eta 2019an ezarritako mugarria baino % 4,8 gehiago.


Plastiko-fabrikatzaileek iruzur egin dutela erakusten du txosten batek

Sektoreko enpresek hamarkadak daramatzate praktika sustatzen, nahiz eta ebidentziak izan ez dela bideragarria, Center for Climate Integrity-ren ikerketa baten arabera.


Zaldibarko zabortegiaren hondamendia gogoratu dute laugarren urteurrenean

Zaldibar Argitu plataformak ekitaldia egin du igandean. Ez dago berririk “euskal oasian”, adierazi dute, “Eusko Jaurlaritzak dena ondo egin zuela errepikatu zuen”.


2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


Aierdik dio Artaxoan ez zela jaso behar Gipuzkoatik zetorren inongo hondakin likidorik

Artaxoako konpostatze plantara Gipuzkoatik Nafarroara bidalitako lixibiatuek Nafarroako Gobernuko eta Gipuzkoako Diputazioaren arteko hika-mika piztu dute. Ostegun honetan Jose María Aierdi kontseilari nafarrak gaitzetsi egin ditu atzo José Ignacio Asensio diputatu... [+]


Zaldibarko zabortegira hondakinak baimenik gabe isurtzeagatik Lapurdiko bi enpresa zigortu dituzte

Baionako Auzitegiak ezarri duenez, Basusarrin dagoen Etcheverry-Mindurri enpresak 150.000 euroko isuna ordaindu beharko du, eta Donibane Lohizuneko CBA Artolak 100.000 eurokoa.


Lemoako Bistibieta zabortegian egon liteke ‘Prestige’ hondamendian euskal kostaldean bildutako galipotaren %37

Elkarrekin-Podemos taldeak informazioa eskatu du Eusko Legebiltzarrean, Lemoako Bistibietako zabortegian egon daitekeen hondakinen inguruan. Ekologistek sarritan salatu dute bertan gorde zituztela 2002an hondoratutako Prestige petroliontziak askatu eta euskal arrantzaleek itsaso... [+]


2023-12-20 | ARGIA
Biomendi txerri granjan 80.000 tona hondakin industrial tratatu dituzte, 33.000-rentzako izan arren baimena

Abenduaren 16an Mendigorriako Biomendi txerri granja eta biometanizazio instalakuntzan elkarretaratzea egin du Nafarroako Makroetxaldeen Aurkako Plataformak. Bertan salatu du Biomendin 2022an 80.000 tona hondakin industrial-organiko tratatu zituztela, soilik 33.000 tonarentzako... [+]


EAEk 400.000 tona hondakin bidaltzen ditu inguruko herrietara azpiegitura faltagatik

EH Bilduk salatu du Jaurlaritza ez dela Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plana betetzen ari. Azalpenak eskatu dizkio Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Ingurumen sailburuari, argitu dezan zein den guztira EAEk esportatzen dituen hondakin kopurua eta zer neurri hartuko... [+]


Eguneraketa berriak daude