Plastiko birziklatua duten jostailuek toxiko arriskutsuak dituzte

  • Europako ikertzaile talde batek, Ekologistak Martxanekin elkarlanean, jatorria hondakin elektronikoetan duten toxiko arriskutsuak aurkitu dituzte birziklaturiko plastikoetan, hala nola, jostailu edota kontsumorako saltzen diren beste hainbat produktutan.


2018ko urriaren 22an - 10:19

Ekologistak Martxanek parte hartu duen txosten europear baten arabera, zenbait produktuk hondakin elektronikoen ondoriozkoak diren toxiko arriskutsuak izan ditzakete. Ingurugiroan iraunkortasun handia edukitzeagatik eta tiroide eta umeen bilakaera neurologikoan eragin zuzena duten disruptore endokrinoak izateagatik, antzemandako toxiko hauek munduko 28 toxiko arriskutsuenen artean daude.

Europako ikertzaile talde batek, Ekologistak Martxanekin elkarlanean, jatorria hondakin elektronikoetan duten toxiko arriskutsuak aurkitu dituzte birziklaturiko plastikoetan, hala nola, jostailu edota kontsumorako saltzen diren beste hainbat produktutan.

Aurkituriko toxikoak bi taldetan sailka daitezke: batetik ingelesezko PBDE deritzona, elketronikako kableak isolatzeko erabiltzen zena, eta bestetik ingelesezko HBCD siglez ezagutzen dena, auto zein elektronikarako plastikoetan erabiltzen zena. Bi substantzia hauek tiroidearen funtzionamendu ezegokiarekin eta zenbait kalte neurologikorekin zuzenean erlazionaturik daude. Gainera, Estokolmoko Hitzarmenean azaltzen diren munduko 28 toxiko arriskutsuenen artean daude.

Ikerketak europako herri desberdinetan erositako 109 jostailu, ilerako osagarri eta sukalde tresna aztertu ditu. Emaitzek adierazi dutenez, ikerturiko produktuen %98ak PBDE (polibromo difenil eteres) zuten eta %80ak berriz aipaturiko HBCD.

Europako legeriak kontsumorako diren produktuetan PBDE mailak mugatzen ditu. Fabrikazio berriko plastikoetan muga hori nabarmena den arren, birziklaturiko plastikoetan muga askoz ere zabalagoa da.

Estatu mailan ikerturiko produktuen maila toxikoa muga legalaren artean dagoen arren, emaitzek argi erakusten dute plastiko berrien eta birziklaturiko plastikoen artean onartzen diren toxiko mailen arteko desberdintasuna. Birziklaturiko plastikoen toxikoen maila fabrikazio berriko plastikoen toxikoen maila baino 100 aldiz altuagoa da. Honek kontsumitzailearengan sor daitezkeen mesfidantza arazoak argi uzten ditu, erositako produktua fabrikazio berrikoa edo birziklatua den ez dakielako, eta ondorioz produktuek duten maila toxikoa ere ezezaguna egiten zaie.

Emaitzek adierazten dutenez, hondakin elektronikoek dituzten suaren aurkako substantziak birziklaturiko plastikoetan ere mantendu egiten dira. Baita Estocolmoko Hitzarmenean debekatu ziren hainbat substantzia toxiko ere.

Honen aurrean talde ekologistak agintariei exijitzen die: plastikozko produktu berrien fabrikazioan onartzen diren toxiko maila baxuak eta birziklaturiko plastikozko produktuen toxiko maila berbera izatea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kutsadura kimikoa
Lobbygintza toxiko bat dago glifosatoa baimentzeko Europaren erabakiaren gibelean

Glifosato herbizida erabiltzeko baimena beste hamar urterentzat luzatu zuen azaroaren 16an Europako Batzordeak. Erabaki inkoherentea, ikusirik produktuaren toxikotasuna frogatzen duten ehunka ikerketa zientifiko daudela publikaturik. Inkoherentea ere, jakinik AEBetako 113.000... [+]


Intsektiziden eraginpean dauden gizonek espermatozoide gutxiago dituzte

Zenbat eta gehiago egon intsektiziden eraginpean, orduan eta txikiagoa da espermatozoideen kontzentrazioa. Ondorio hori atera dute azken 50 urteetan mundu osoan egindako 25 ikerketa berrikusita. Environmental Health Perspectives aldizkarian argitaratu dute azterketa.


Glifosatoa beste hamar urtetarako baimendu dute: “Osasun publikoa eta biodibertsitatea arrisku handian daude”

Herbizida kutsagarria debekatzeko adostasunik ez dute lortu Europako Batzordeko 27 herrialdeek eta ondorioz abenduaren 15ean iraungitzen zen erabileraren baimena luzatu dute, hainbat murrizketekin. Nekazaritzan oso erabili izan den Bayer multinazionalaren produktuak minbizia... [+]


2023-10-04 | Euskal Irratiak
Glifosatoaren baimentzea
“Laborariengan minbizi gehiago atzematen ohi dira, produktu kimikoen erabileraren ondorioz”

Glifosatoa baliatzeko hamar urteko luzapena babestu du Europako Batzordeak. Herbizida gisa munduan gehien erabiltzen den produktu kimikoa da, eta potentzialki minbizi sortzaile izateagatik ezaguna da.


Kutsatzaile eternoen tranpa: lehen zena miragarri, orain da hilgarri

Eternoak deitzen diete, betierekoak. Ez dute su hartzen, ez dira hausten eta betirako irauten dute. PFAS izeneko konposatuak duela ia mende bat sintetizatzen hasi zirenetik, gauza askotarako erabili izan dira, berdin zartaginean arrautza ez itsasteko nola mendiko txamarraren... [+]


Zer da hauts zuri hori? Badator amiantoaren laugarren olatua…

Europar Batasuneko erakundeek adostuta, amiantoaren inguruko zuzentaraua aldatu eta minbizia sortzen duen mineralarekiko gehienezko esposizio-maila murriztu dute ekainean. Horretarako, funtsezkoa izan da Nantesen Tripode izeneko eraikinean frantziar administrazioko langileek... [+]


Material kimikoa zeraman tren bat errailetik atera eta lehertu egin da AEBetan

Milaka lagun ebakuatu behar izan dituzte, leherketak izateko arriskua dela-eta. Agintariek larrialdi-egoera ezarri dute Ohioko East Palestinen, istripua gertatutako herrian.


2022-12-01 | Lide Iraola
Espainiako Estatuan saltzen den elikagaien %35 plagizidaz kutsatuta dago

Ekologistak Martxan elkarteak ikerketa egin du 2020ko plagiziden erabilera datuekin. Elikagaien %35etan atzeman dute pestiziden hondarrak; gehienbat frutan, barazkietan eta arrainean. Espainiako Estatuko erakundeei informazio falta egotzi diete, eta debekatutako... [+]


Mikroplastikoak aurkitu dituzte Antartikako elurretan, lehen aldiz

Zeelanda Berriko Canterbury Unibertsitateko hainbat ikerlarik egin dute aurkikuntza, baina ez dakite noiztik dauden mikroplastikoak bertan.


2022-03-30 | ARGIA
Airean antzemandako bentzenoaren jatorria identifikatzeko azterlana eskatuko dio Durangoko Udalak Jaurlaritzari

Airean antzemandako bentzenoaren gaineko ardura agertu du Durangoko Udalak, eta Durangorako eta Iurretarako azterlan partekatu bat eskatuko dio Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailari, identifikatu dezan bentzenoaren jatorria. Udalaren... [+]


2020-11-25 | ARGIA
‘Dieselgate’ ostean ‘hybridgate’? Auto hibridoek aitortua baino %28 CO2 gehiago isurtzen dute

Gasoilezko motorren kutsaketak faltsutzen zituztela-eta, duela bost urte Dieselgate delakoak astindu baldin bazuen autogintzako industria, eskandalu berri bat egon daiteke lehertzeko zorian egunotan, Hybridgate deitu beharko genukeena: Transport & Environnement GKEak... [+]


2020-11-24 | ARGIA
COVID-19ak ez du eten CO2-aren gorakada larria eta errekor berria ezarri da: atmosferan milioiko 417,1

CO2-ak berriro lortu aurreko marka haustea: atmosferan gas horrek dauzkan milioi partetatik 417,1 izatera iritsi da, Hawaii uharteetan (AEB) maiatzean egindako neurketen arabera. Duela urtebete baino 2,4 zati gehiago milioi bakoitzeko. Ageri denez, COVID-19ak eragindako... [+]


Biberoiaren bidez milioika mikroplastiko irensten ditu umeak, uste zena baino askoz gehiago

Ikerketa berri batek azaleratu du biberoi bidez elikatzen diren umeek milioika mikroplastiko irensten dituztela egunean eta bilioika nanoplastiko litro bakoitzeko. Uste zena baino askoz gehiago da hori eta zerikusia du biberoiak esterilizatzeko eta formula-esnea prestatzeko... [+]


Eguneraketa berriak daude