Planteamendu ekotalibanak Aralarren


2021eko ekainaren 07an - 15:28
Azken eguneraketa: 17:33

Azken urteotan, EAEko agintariak gero eta gehiago elikatzen dira Madrileko diskurtso eta egiteko moduetatik, eta ondorioz, hemengo hedabide publikoak, eta ez hain publikoak, hango kontuen bozgorailu bihurtu dira.

Madrileko populismoa gailentzen ari da gurean; esan nahi baita, politika-eredu dualista, planteamendu ideologikoak baztertuta, diskurtso politikoa etsaiaren irudikapenean oinarritzen duena: edo nire alde zaude edo etsaia zara.

Alderdi politikoen jardunak ez ezik, haien pentsura bizi diren gizarte eragileenak ere erakusten du jarrera hau. Horren adibidea argia da, maiatzaren 2an, ENBA elkartearen ordezkariak igandero idazten duen Kanpolibrean zutabean argitaratu zen La calculadora de Arnaldo (Arnaldoren kalkulagailua) artikulua. Maiatzaren hasieran ospatzen den Aralarko larreen irekieraren aitzakiarekin, bere poza erakusten du Aralarko pisten kontrako auzia artxibatu delako, eta han bizi den gatazkari buruzko bere iritzia plazaratzen du, iritzi berekoak ez garenoi muturreko kontserbazionistak (“los conservacionistas más radicales”) edo kontserbazioaren erradikalak (“los radicales de la conservación”) deituz, eta planteamendu ekotalibanak ditugula aipatuz: larre-azalera txikitzea, bertako basoak (“mitikoak” bere hitzetan), berreskuratzeko.

"Hasteko, planteamendu ekotalibanak zer diren eta, Aralarren gaur, nork defendatzen dituen argitu beharko litzateke"

Hitz iraingarri eta itsusi horiek gutxi ez, eta bere artikuluan, populismoaren ezaugarri nagusiena erakusten du: zaku berean sartzen ditu elkarteetako, Udaletako eta alderdi politikoetako “kontserbazioaren erradikalak”. Diskurtso manikeista gizartea polarizatzeko: haiek (abeltzainen interesen babesleak) eta haien etsaiak (haiekin bat egiten ez duten guztiak).

Hasteko, planteamendu ekotalibanak zer diren eta, Aralarren gaur, nork defendatzen dituen argitu beharko litzateke. Izan ere, Aralarren kudeaketa jasangarria eta arduratsua eskatzen duten elkarte zein erakundeek ez dute larre-azalera txikitzea eskatzen; baizik eta, larre horien kalitate ekologikoa mantendu edota berreskuratzea ahalbidetuko duten abere-taldeak eta kopuruak baimentzea.

Itsusia da Gipuzkoako eremu horretan sortu den giroa. Astea joan eta astea etorri, gatazka-iturri diren gertaerak eta adierazpenak entzuten ditugu; sarri, gizarte-ordezkarien ahotik.

Larria izan zen, esaterako, PNV-EAJ alderdiak eta ENBA zein EHNE-Gipuzkoa sindikatuek Enirio-Aralar mankomunitatearen kontra egindako agerraldia. Orain, EH Bilduk gehiengoa duenean, bere garaian EAJren gehiengoarekin onartutako ordenantzak betearazi dituelako atera ziren protestan. Iradokitzen du EAJk lizentzia duela araudiak ez betetzeko; agian, ENBAko ordezkariari jarraiki, hauteskunde-kalkulagailuaren baitan betetzen dituelako?

Berriki ezagutu dugun gertaerak ere, merezi du aipurik. Behia tiroz hil diotela eta, Abaltzisketako alkatearen aldeko elkartasun kontzentrazioa deitu dute. Alkateak berak salatu bezala, behia hil eta 20 egunera konturatu da tiroa bota ziotela. Ez daki nork eta zergatik egin duen astakeri hori, ezta nola ere; baina, gertaera hori baliatu du Aralarren urtetan jaso diren hainbat txikizio eta gertaera nahasian kontatuta, abeltzainen etsaiak seinalatzeko (izenik aipatu gabe).

Jokabide hauek ez dira berriak, baina, gizarte eta alderdi politikoen ordezkarien lanak, ez luke gizartearen zatiketa eragin behar. Ekologistak eta natur kontserbazionistak ez gara artzain eta abeltzainen etsaiak. Beteak beste, haien beharra dugulako larreak kontserbatzeko; beti ere, euren jarduera bioaniztasunarekin eta natur ondarearen kontserbazioarekin bateragarria bada.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Norabidea erakusten duten zenbait ohar, Aritz Otxandianori gertatutakoaren harira

Harriduraz irakurri dugu prentsan Aritz Otxandianori etxean bertan bengalekin egindako erasoaren albistea. Berak sare sozialetan eman zuen gertatutakoaren berri. Bai bera, bai bere adierazpenak jasotzen dituzten hedabideak ahalegindu dira eraso hori makro-berriztagarriei buruzko... [+]


2025-04-23 | Behe Banda
barra warroak
Unpopular opinion

Ez da lehenengo aldia, aditua izan ei naiz kontraesanetan. Oreka, baietzaren eta ezetzaren arteko muga non marraz daitekeen bilatzen. Analisi topografikoa, neurriz neurri morala triangelatzen. Tatuaje erraldoia bekokian: Bai, baina… Erabaki batera iristeko, inoiz nire... [+]


Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Jon Alonso
Zozo zuriak

Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]


2025-04-16 | Itxaro Borda
Irauteko

Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die,... [+]


Aitonita eta ortologia

Ansorena´tar Joseba Eneko.

Edonori orto zer den galdetuz gero, goizaldea erantzungo, D´Artagnanen mosketero laguna edo ipurtzuloa, agian. Baina orto- aurrizkiak zuzen adierazten du eta maiz erabiltzen dugu: ortodoxia, ortopedia, ortodontzia... Orduan (datorrena... [+]


2025-04-16 | Bea Salaberri
Gerlarako prestatu?

“Erresilientzia poltsa”, “biziraupen eskuliburua”, “ebakuazio bizkar-zakua”: hara nolakoak entzun daitezkeen agintarien ahotan azken asteetan.

Iragan hilabeteko adierazpenen artean, Europako Batasunak herritarrei eskatu die... [+]


2025-04-16 | Karmelo Landa
Aberri Aukera

Ez da Aberri Eguna, Aberri Aukera da euskaldunok behar duguna. Urtean behin errepikatzen dira balizko alderdi zein talde abertzaleen deialdiak, data hauetan, Euskaldunon aberria Euskadi/Euskal Herria da aldarriaren inguruan. Egun bateko kontua izaten da, hala ere. Eta ez batera... [+]


Teknologia
Egitea edo ez egitea

Joan den astean topaketa polit bat izan dut, aspaldi ikusten ez nuen emakume talde batekin, eta egitearen inguruan aritu gara berbetan, teknologia eta sorkuntza espazioei lotuta.

Emakume hauetako nagusiena, jubilatzeko mugan dagoena, programatzailea da eta kodea programatzen... [+]


2025-04-16 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren bizitza

Hainbatetan esan izan didate arkitektoen lanaren gauzarik indartsuena dela ekoizten duguna betikotu egiten dela. Eraikinaren betikotasunak gizakiaren presentzia tenporala gainditzen duela eta geroko etorkizunean iraunkor egingo gaituela. Eta liburu batekin gertatzen ez den... [+]


Eguneraketa berriak daude