Planifikatzen ez duen eta enpresa handiei mesede egiten dien Nafarroako energia plana

  • Nafarroako Gobernuak hilaren 30ean bukatuko den parte-hartze prozesu bat aurkeztu du, Nafarroako Plan Energetiko berriaren zirriborroa eztabaidatzeko. Prozesu honek hilabete eta erdi baino zertxobait gehiago iraun du, 600 orrialdeko dokumentu bat aztertzeko eta beroni ekarpenak eta alegazioak aurkezteko. Dokumentu luze honen eskemak egun indarrean dagoen plan energetikoaren antz handia du eta honako gaiak aurki daitezke: produkzio elektrikoa, energia eolikoa, biomasaz sortutakoa, elektrizitate eta gas hornikuntzarako sareak, mugikortasuna eta honen energiarekiko erlazioa eta, azkenik, komunitate energetikoen eta auto-kontsumoaren gaiak jorratzen dituzten kapituluak.


2022ko abenduaren 22an - 10:09

Planaren hasieran, honako egiaztapen hau aurki dezakegu: azken urteotan, negutegi efektua sortzen duten isurketak murrizteko aurrera eramandako politikek porrot egin dute, nahiz eta potentzia berriztagarriak eta efizientzia energetikoak Nafarroan gora egin duen. Datu hori ezagututa ere, planaren zirriborroak joera kontinuista baten alde egiten du, isurketa hauek zergatik mantentzen diren, zein sektore edo ekintzatan sortzen diren, edota zer nolako errotiko neurriak hartu beharko liratekeen aztertu gabe, hauek murrizte aldera.

Era berean, plan honek ez du ezer planifikatzen. Oligopolioarekin eta nahieran zabaltzen eta mozkin handiak pilatzen jarraitzen duten enpresa handien aurrean amore ematen du, pobrezia energetikoa orokortzen doan heinean. Honek guztiak energia eredu demokratiko, publiko, unibertsal, deszentralizatua eta deskontzentratua martxan jartzea galarazten du.

Zirriborroaren irakurketa zehatz batek aditzera ematen du plan honen muina azpiegitura berriak sustatzean datzala, mota guztietako produkzio energetikoaren alde eginez eta sortzen dituen inpaktuak aintzat hartu gabe. Horrenbestez, energia eolikoa jorratzen duen kapituluan, honakoa irakur daiteke: "Helburu bezala ez da planteatzen gehieneko potentzia bat ezartzea, baizik eta ezarritako beharrezkotasunak betetzen dituzten proiektuen tramitazioa eta ezarpena. Sortze berriztagarriko 2.700 MWeko potentzia finala egingarria kontsideratzen da, egun dugun potentziaren 50%eko igoera suposatzen duena”.

Egiaztatzen da, beraz, enpresek egun arte aurkeztu izan dituzten makro-planta eolikoen proposamenek gobernuak berak 2030era arte (planaren azken data) garatzeko planifikazioan proposatukoa sobera gainditzen dutela. Honengatik, Nafarroako Gobernuak eolikoen gaineko ezer planifikatzera uko egiten dio eta orain arteko industriari 'egiten uztearen' politika ofizialtzen du. Nafarroan benetan “planifikatzen” ari direnak enpresak dira, argi eta garbi bere interes propioei jarraiki. Gure mendiak eta lurrak azpiegitura energetikoz betetzen ari dira, hauek dakartzaten biodibertsitatearekiko (poligono eolikoek eragiten dituzten milaka hegaztiren heriotzak adibide bat besterik ez da) eta elikadura burujabetzarekiko (laborantza eremuetan poligono fotovoltaiko handiekin gertatzen den bezala) inpaktu negatibo larriekin.

"Nafarroako Gobernuak eolikoen gaineko ezer planifikatzera uko egiten dio eta orain arteko industriari 'egiten uztearen' politika ofizialtzen du"

Antzeko zerbait gertatzen da azpiegitura energetikoak jorratzen diren kapituluaren zirriborroarekin. Bertan dakusagu planak garraio eta hornikuntzarako linea elektrikoak aztertzen dituela, baina hala ere, ez dio inolako paragraforik eskaintzen energia berriztagarrien makro-poligonoek sortutako energia ebakuatzeko erabiltzen diren lineei. Tamalez, ebakuazio linea hauek distantzia handietan elektrizitatea garraiatzeko ohiko lineak baino handiagoak eta inpaktu handiagokoak izan litezkeela jakin badakigu. Honen adibide dira, esaterako, Forestalia enpresak Aragoitik Nafarroara eta Euskadira energia 'berriztagarria' eramateko darabiltzan lineak, gure komunitate osoa zeharkatzen dituzten potentzia handiko linea luzeak izanik.

Gauza bera gertatzen da Castejongo Zentral Termikoekin: hauetarako ere ez da ezer planifikatzen. Ezaguna den bezala, zenbait auzitegik ilegal deklaratu dituzten instalazioak dira (aurreko Planari aurkeztutako alegazioetan jaso genituen sententzia hauek), eta hala ere, funtzionamenduan jarraitzen dute. Hauek eraiki zituztenetik gertatu izan den moduan, garai horretan indarrean zegoen Nafarroako Energia Planean ere ez ziren agertzen, ordutik hona Nafarroako Gobernuak ez du ezer erabaki eta enpresei 'egiten utzi' izan die bakarrik, berauek mozkin erraldoiak atera dituztelarik azpiegitura ilegalak erabiltzen.

“Mugikortasun jasangarria” jorratzen duen kapituluak berez “auto elektrikoa” izena beharko luke izan, honen interesik handiena garraiobide pribatu hau sustatzean baitatza. Ez du inolako neurririk hartzen egungo gizartean existitzen den gehiegizko mugikortasuna saiheste aldera. Garraiobide publiko eta kolektiboaren erabilpena sustatzeko neurririk ere ez dakar, prezio sozialekin, landa-erdiguneak eskualdeen hiriburuekin lotzea ahalbidetzen duena. Bere aldetik, planak bi aipamen besterik ez dizkio egiten trenari, gaur egun energia berriztagarriekin funtzionatu dezakeen garraiobide bakarra, gure komunitatean elektrifikaturik baitago. Eta, nola ez, ez du trenbide eredua zalantzan jartzen, Abiadura Handiko Trenaren proiektua ontzat hartzen baitu. Honen aurrean, uste dugu nahitaezkoa dela Nafarroan gertuko trenbide zerbitzu egoki bat ezartzea (Ziordia-Castejon-Cortes eta Fitero-Castejon). Horretarako geltoki eta geraleku guztiak berrireki beharko lirateke eta zerbitzuen handitzea beharrezkoa litzateke, Nafarrorako Tren Publiko eta Sozial baterako Proposamena 2019 – 2029 txostenean aztertu genuen bezalaxe.

Orain artekoarekin esan dezakegu Energia Plan honen zirriborroak egiazki gutxi planeatzen duela. Hala ere, badago planifikazio handirik, antza denez, oraindik probatuak izan ez diren energia motendako, hala nola, hidrogenoa energia bektore bezala. Planak ohikoak diren akatsak egiten ditu, izan ere, erregai fosilen parekotzat hartzen du hidrogenoa, "erregai“ bezala definituz. Beharrezkoa da, puntu honetan, gogora ekartzea “berde” izenondoa gaineratzen zaion hidrogeno kantitate txikiak produzitu ahal izateko, elektrizitate berriztagarrizko kantitate handiak kontsumitu behar direla. Hidrogenoak, beraz, energia berriztagarria metatzeko balio du, baina prozesu honek inbertitutako energiaren %50-%70eko galerak dakartza. Era honetan, beharrezkoa litzateke energia berriztagarrien bilketarako planta kopurua bigatik baino gehiago biderkatzea, baldin eta hidrogenoaren produkziorako erabiliko badira. Azterketa honek ez du inolako tarterik planaren zirriborroan, hidrogeno berdearen inguruko enpresa askoren eraikuntza defendatzen duen bitartean, zeinak oraindik areagotuko lituzkeen poligono eoliko eta fotovoltaikoen instalazioak.

Planaren zirriborroak azpimarra jartzen du abeltzaintza industrialeko purinetatik zein hiriko hondakinetatik biogasa ateratzeko azpiegitura berrien balizko ezarpenean. Honela, testuak gogora ekartzen digu Iruñerriko Mankomunitatearen proiektua, hondakin organikoetatik metano gasa erauztekoa, Imarkoainen ezarriko litzatekeen hondakinen makro-planta batean. Bestetik, Valle de Odieta enpresak kudeatzen duen Kaparrosoko makro-etxaldeak biogasaren produkzioa handitzeko eta zuzenean gasbideen sarean injektatzeko duen proiektua ere aditzera ematen du. Azken proiektu hau abeltzaintza industrialeko instalazio handi honi baimendu zaion handitzeari esker posible izanen litzateke, bitartean ustiapen txikiak itotzen direlarik. Argitara eman genuen Etxeko hondakinen kudeaketa Nafarroan. Proposamenak baliabideen mugan txostenean plan honetan kontutan hartu beharko liratekeen zenbait proposamen biltzen dira, honelako azpiegitura erraldoien ezarpena ahalbidetu baino lehenago.

Honela, eta sarreran genion moduan, Nafarroako Energia Planaren zirriborroak energia produkzioa bultzatzen duten proposamen eta neurriak besterik ez ditu jasotzen. Bertan aurki daitezke, hori bai, zenbait helburu, zeinak, paperaren gainean, energia kontsumoa murriztea lortuko luketenak. Hala ere, helburu hauek ez daude beharrezkoak diren neurriz edota ekintzez babestuta, berauek lortze aldera. Horrenbestez, 'paper errea' besterik ez dira.

Adibide bat emate aldera, planak “2030erako negutegi efektuko gasen isurketa netoa gutxienez %55 murriztea 1990ko mailarekiko” du helburu nagusi. Hala ere, egiaztatu dugu hau bakarrik jarduera ekonomikoa murriztu izan denean lortu izan dela, zehazki, 2020ko konfinamendua dekretatu zutenean. Ondoren, isurketak handitu egin dira eta ez du ematen txikituko direnik, ez bada krisi ekonomiko berri baten edota pandemiak 2020an eragindako erabaki politikoen ondorioz. Eta zirriborro honek zentzu honetan hartu beharko liratekeen beharrezko erabakiak ezartzen ez dituenez, ez dugu uste helburu hau bete ahal izango denik.

"Nahitaezkoa da  gizartearen behar energetikoen benetako planifikazio demokratiko bat aurrera eramatea, eta energiaren produkzioa, garraioa eta hornikuntza sektore publikoaren eskuetan egoteko neurriak hartzea"

Planak ez du energiaren egungo benetako egoera ikertzen ere. Hau egiazta dezakegu ikusita Nafarroako kontsumo elektrikoak beheranzko joera mantentzen duela, eta hala ere dokumentuak ez ditu gertakari honetako ondorioak eratortzen. Energiaren kontsumo eta aurrezpena jorratzen den kapituluak honakoa dio: “Osoko amaierako energiaren kontsumoaren garapenak erakusten digu azken hogei urteetan amaierako energiaren kontsumoa urteko %0,9 handitu“ dela, aldiz, elektrizitatearen kontsumoak "azken hamarkadan urteko %0,2ko jaitsiera jasan“ duelarik.

Honela, berriz ere elektrizitatearen kontsumoak behera egin duela frogatzen dugu, energia totalaren kontsumoak gora egiten duen bitartean. Honek talka egiten du energia berriztagarriekiko bultzadan enfokaturik dagoen planifikazioarekin, energia berriztagarriak gehienetan energia elektrikoa ekoizten baitute. Honek guztiak aditzera ematen dizkigu gure gizarteak energia berriztagarrietara egokitzeko dituen zailtasunak, beste behin planifikatu gabe geratzen den arazoa. Ez dituzte neurri egokiak hartzen ekonomia berriztagarri intermitenteen beharretara egokitzeko, eta ez dituzte energia kontsumoa murrizteko neurriak planteatzen, biodibertsitatearen eta lurraldearen kontra ez doazen energia berriztagarriak ezarri nahi baditugu.

Nahitaezkoa da, horrenbestez, gure gizartearen behar energetikoen benetako planifikazio demokratiko bat aurrera eramatea. Aldi berean, nahitaezkoa da energiaren produkzioa, garraioa eta hornikuntza sektore publikoaren eskuetan egoteko neurriak hartzea. Uste dugu eztabaida honetan gure Nafarroako energia berriztagarrien boom berria. Egoera, inpaktuak eta proposamen alternatiboak txostenean jasotzen diren proposamenak hartu beharko liratekeela, energia eredu demokratiko, publiko, unibertsal, deszentralizatu eta deskontzentratu bat lortze aldera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Energia krisia
Adimen Artifiziala bultzatzeko historiako inbertsio handiena iragarri du Trumpek

Stargate izeneko proiektuarentzat 500.000 milioi dolarreko inbertsioa iragarri du AEBetako presidente izendatu berriak. OpenAI, SoftBank eta Oracle konpainiek hartuko dute parte.


Europako ekialdea errusiar gasik gabe utzi du Ukrainak, Gazpromekin hautsita

Gazpromekin zuen kontratua ez du berritu Volodymyr Zelenskyren gobernuak eta, asteazken goizean, Europa ekialdea hornitzeko gasaren fluxua eten du errusiar konpainiak.


2024-12-23 | Estitxu Eizagirre
Jaurlaritzak onartu duen planaren aurka mobilizatu da EH Bizirik
“Egungo eredu kapitalista gainditzea ezinbestekoa da larrialdi ekologiko eta energetikoari aterabide bat aurkitzeko”

Gizartean gatazka sortzen duten proiektuak jai bezperetan onartzeko ohiturari jarraituz, abenduaren 20an onartu du Eusko Jaurlaritzak Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialaren "behin behineko bertsioa". EH Bizirik-ek elkarretaratzea egin du Jaurlaritzaren... [+]


“Jadanik ez gara zuen tximinoak”

Centre Tricontinental erakundeak kongoarren erresistentzia historikoa deskribatu du The Congolese Fight for Their Own Wealth (Kongoko herriak bere aberastasunaren alde borrokan dihardu) dosierrean (2024ko uztaila, 77. zk). Kolonialismo garaian, Belgikako Force Publique-k... [+]


Kongo eta kobaltoa
Zertarako gaude prest konektatuta jarraitzeko?

Balio digu ilunabarrarekin azken erretratu hori ateratzeko. Edo istant batean ordaintzeko barrako zerbitzariari eskatu berri diogun marianitoa. Eta ze arraio, Levi’sak imitatu nahi dituzten praken atzealdeko poltsikoan ezin hobeto datoz. Horretarako ere balio du... [+]


Plastiko kutsadura mugatzeko negoziaketen azken fasea abiatu du NBEk

Azaroaren 25ean hasi eta abenduaren 1era arte iraunen du Hego Koreako Busan hirian aitzina doan gailurrak. Petrolio ekoizle diren estatuak eta beraien lobbyak oztopoak jartzen dabiltza, ekoizpenaren mugatzerik ez dutelako nahi.


Luis González Reyes
“Desazkunderako kapitalismoa gainditzea ezinbestekoa da”

Sustrai Erakuntza fundazioak desazkundeari buruzko jardunaldiak egin zituen Iruñean urriaren amaieran. Han eman zuen hitzaldia Luis González Reyesek (Madril, 1974). Adrián Almazánekin batera 2023an argitaratutako liburua izan zuen oinarri:... [+]


Planifikatzen ez duen Nafarroako Energia Planaren kontra alegatu dugu

Nafarroako Energia Planaren eguneraketa oharkabean igaro da. Nafarroako Gobernuak jendaurrean jarri zuen, eta, alegazioak aurkezteko epea amaituta, gobernuko arduradun bakar batek ere ez digu azaldu herritarroi zertan oinarritzen diren bere proposamenak.

Gobernuak aurkeztu... [+]


Euskal Herriko zentral eoliko handiena Urumeako mendietan

Arano eta Hernani inguruetan Repsol eta Endesa enpresek eraiki nahi dituzten makro-zentral eolikoen aurkako txosten kritiko mardula egin du Mikel Alvarez ekintzaile ekologista donostiarrak. Bere esanetan, "Euskal Herrian planteatzen den era horretako azpiegitura... [+]


Urumeako Mendiak Bizirik
“Eolikoen enpresak harroago datoz herri txikietara”

Erramun Galparsoro eta Joxe Manuel Muñoz aranoarrak dira. 22 eta 30 urte daramatzate, hurrenez hurren, 440 metroko garaieratik itsasoari begira dagoen eta 114 biztanle dituen Nafarroako herri txiki hartan bizitzen. Inguruetan Repsolek eraiki nahi duen zentral eoliko... [+]


2024-10-29 | Jon Torner Zabala
Ehunka ekologistak Total petrolio-enpresaren fabrika blokeatu dute Belgikan

Code Rouge mugimenduko ekintzaileek hainbatetan salatu dutenez, irabazi geroz eta handiagoak lortzearren Total Energies enpresak ingurumena kutsatu eta lekuko komunitateak kaltetzen ditu. Horregatik blokeatu dute Belgikako Feluy hirian duen fabrika, eta protestak egin dituzte... [+]


“Derrigorrezko” makroproiektuak?

Azkenaldian bestelako argumentuak landu dizkigute, Euskal Herriko inguruetan makroproiektuak beharrezkoak direla konbentzitu gaitezen. Erakusgarria iruditu zitzaidan honekiko, Bizkaiko EHNEren webgunean Jauzi Ekosoziala ekimeneko partaide bati argitaraturiko artikulua: "Por... [+]


NEE/TEN jardunaldiak, Nafarroarako benetako Energia Plana

Joan den irailaren 3an, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Nafarroako Gobernuak Nafarroako Energia Planaren eguneraketa publiko jarri duela. Urrats garrantzitsua izan beharko luke horrek gure komunitatearen etorkizunerako, energiak zein beronen erabilerak gure... [+]


2024-10-11 | ARGIA
Desazkundeari buruzko jardunaldiak antolatu dituzte Iruñean urriaren 21etik 24ra

Nafarroako Energia Eraldatzen poligono berriztagarri handien aurkako koordinadorak trantsizio energetikoa birpentsatzeko hirugarren jardunaldien deialdia da. Topaketa horietan, energiaren arazoa eta gizarte egituraren desazkundearen beharrari buruz hausnartuko dute.


Zaharrak berri

Dagoeneko ez dakit bero olatuek burmuina kolpatuta gauden, betiko hipokrisia den edo logika sistemiko hutsa den, baina dakigunaren, esaten dugunaren eta egiten dugunaren arteko arrakalak, kezkaz haratago, harridura ere sortzen dit, batez ere uda giroan. Albisteak, ikerketak,... [+]


Eguneraketa berriak daude