Abdullah Öcalan buruzagiak PKKri otsailaren 27an eskatu zion armak uzteko. Taldeak egin duen adierazpenean babes osoa agertu dio buruzagiari eta Öcalanek eskatutakoa betetzeko konpromisoa adierazi du.
PKK-k, Kurdistango Langileen Alderdiak, Abdullah Öcalan buruzagiaren deiari erabateko babesa eman dio eta adierazi du Öcalanek egindako iragarpenari jarraituko diotela eta gauzatu egingo dutela, bere ikuspegitik. Erabakigarritzat jo du adierazpenaren edukia arrakastaz ezartzea. Hala ere, azpimarratu du arrakasta izateko, marko politiko eta legal demokratikoek “egokiak” izan behar dutela.
Berehalako su-etena deklaratu du PKK-k, eta erasorik ez badute jasaten, ekintza armatuetan ez dutela parte hartuko gehitu du. Armagabetzea Öcalanen lidergoaren pean egingo litzatekeela dio.
Borrokaren beste garai bat hasiko dela dio PKK-k, eta politika demokratikoaren bidez “ontasunaren, justiziaren, edertasunaren eta askatasunaren” aldeko borroka abiatuko dutela.
Alderdiaren biltzarra deitzeko prest daude eta Öcalan jo dute “bake garairako eta gizarte demokratiko baterako” lider.
Bakearen eta gizarte demokratikoaren aldeko deia gauzatzeko beharrezkotzat jo dute Öcalan askatzea, eta estatu erakundeei egin die eskaria.
Öcalanen adierazpena ez dute bide baten bukaeratzat, baizik eta hasieratzat: “Hau da garaia argiki eta erabakitasunez 35 urtean, eta bereziki azken 20 urteetan, lortu ez duguna aurrera eramateko”.
Öcalanek PKKri baino ez dio eskatu armak uzteko, eta beraz, Turkiako lurretan dagoen Ipar Kurdistani eragiten dio. Siriako gerrillari kurduei eta beste taldeei ez die su-etenik eskatu.
Galdera asko eta erantzun gutxi
“Gaur aro berri bat hasiko da. Borroka armatuaren garaia amaitzen ari da eta politika demokratikoari atea irekitzen ari zaio”. Esaldi horrekin hasi du martxoaren 2ko erreportajea Karlos Zurutuza kazetariak Naiz hedabidean. Hala badirudi ere, ez dagokio Öcalanen otsailaren 27ko deialdiari, baizik eta 2013ko martxoaren 21ekoari. Alegia, bakerako saialdiak bat baino gehiago izan direla hainbat urtetan. Duela egun batzuetako su-eten iragarpena hamaikagarrena da. Zurutuzak aurrekariak aletu ditu Naiz-eko erreportajean. Kazetariaren ustez, azken adierazpenak ez ditu gehiegi aztoratu kurduak, lehen ere antzeko egoerak bizi izan dituztelako: “PKK-k elkarrizketarako emandako pauso bakoitzak pilota turkiarren teilatuan uzten zuen, baina pilota ez zen inoiz joko-zelaira heltzen”.
Zurutuzaren ustez, aurreko aldietan ez bezala, PKKren buruzagiak ez du eskarien zehaztasunik eman eta bide-orririk ere ez du erakutsi, nahiz eta eskatu duen prozesuak beharko duela “politika demokratiko baten eta lege marko baten aitortza”.
Zurutuzak Dunya Basöl Batmango Unibertsitateko Nazioarteko Harremanetarako irakaslearekin hitz egin du, eta haren ustez, espekulaziorako tartea baino ez dago, disolbatzearen truke zer berme eskatu diren ez delako jaso. Basölek hiru balizko kontzesio aipatu dizkio Zurutuzari: hizkuntza eskubideak onartzea, herri mugimenduen aurkako errepresioa arintzea, eta preso politikoak askatzea.
Kamal Chomani Washingtonen egoitza duen Kurduen Bakerako Institutuko ikertzailea da. Chomanik sentimendu kontrajarriak ditu. Haren ustez, aurrekariek ez dute baikortasunerako arrazoirik ematen “baina ez dago etsitzerik, bakerako bide bat ireki baitaiteke”. Gogoratu du iragarpena Ekialde Ertaina birmoldatzen ari den une historikoan iritsi dela. Galdetzen du ea Erdogan buru duen Turkiak zein interes duen kurduei zerbait eskaintzeko. Assaden Siriak behea jota, Turkiaren aldekoak daude agintean orain, eta Turkia indartsu bat irudikatu du Kurduen Bakerako Institutuko ikertzaileak.
Lurrikara geopolitiko bat astintzen ari da Ekialde Hurbileko mapa. Anabasaren erdian, Abdullah Öcalanen bakerako azken deiak mahai gainean jarri du eskualdeko gatazka armatu zaharrena. Ez, aurrekariek ez diote bide ematen itxaropenari, eta historiaren trena inoiz baino... [+]
SDF kurduek gidatutako koalizioak eta Siriako Gobernuak su-etena adostu dute. SDFk Siria ekialdeko eta ipar-ekialdeko eremu zabala kontrolatzen du egun, eta hitzarmenak jaso duenez, gobernuaren esku geratuko da orain.
Urteak iragan dira bere azken argazkia ikusi zenetik. 26 urte daramatza preso Abdullah Öçalanek Turkiako Imrali uhartean, "erakunde terroristako" buruzagitza egotzita. Ostegun eguerdian bere bideo bat ez, baina argazki berri bat zabaltzeko baimena eman du... [+]
Editore Kurduen Elkarteak abenduaren 22an egin zuen salaketa: azken hiru asteetan Turkiako agintariek kurduei buruzko 120 liburu, aldizkari, egunkari edo bestelako argitalpen debekatu dituzte, Duvar hedabide kurduak jakinarazi duenez.
Urtebete eta hamar hilabeteko zigorra ezarri diote PKK Kurdistango Langileen Alderdiaren aldeko "propaganda2 egitea leporatuta. Canözerrek hamar urte daramatza kazetari lanetan. Tarte horretan sei bider aldiz miatu du bere etxea Turkiako Poliziak, bost aldiz atxilotu... [+]
2023ko abuztuaren 4an atxilotu zuten etxean Teherango Inteligentzia Ministerioko agenteek. Desagerrarazi eta gero, fisikoki nahiz psikologikoki torturatu zuten Evingo espetxean. Orain heriotza-zigorra ezarri diote, eta espetxekideek haren aldeko defentsa eskutitza argitaratu... [+]
Abdullah Öcalanek, Kurdistango Langileen Alderdiko (PKK) buruzagi espetxeratuak, bere iloba Ömer Öcalanen lehen bisita izan du. Ia lau urtez ukatu dizkiote bisitak, telefono deiak eta kanpoaldearekiko komunikazio oro. Azken 25 urteetan ia erabateko isolamendu... [+]
Bi kazetari, Hêro Bahadîn eta Gulistan Tara, eta haien txofer zihoan Rêbîn Bekir lankidea, Hewraman eskualde kurduan dokumental bat egitera zihoazen. Beren autoa misil batek jo zuen. Bekir zorteduna izan zen, autoa sutan lehertu baino lehen, inpaktuak... [+]
Sebahat Tuncel Kurdistango politikaria da, Turkiaren menpeko lurretan. Hainbatetan egon da kartzelan kurduen askapen mugimenduaren parte izateagatik, eta Turkiako Parlamenturako diputatu gisa hautatu zuten lehen presoa izan zen, 2007an. 2016an espetxeratu zuten azkenengoz eta... [+]
Helikoptero eta gerra hegazkin turkiarrek betetzen dute zerua Irak iparraldeko kurduen zonaldean. Azken asteetako operazio militar handian 381 kokaleku bonbardatu ditu Turkiako Aire Armadak Kurdistango Eskualde Autonomoan. Turkiako Defentsa Ministerioak adierazi du “talde... [+]
Ibrahim Bilmez abokatua da eta Abdullah Öcalan buruzagi kurdua da bere bezeroa. Bere isolamendua salatu du Euskal Herrian otsailean, Turkiako errepresio eta inpunitate mekanismoak azalduta.
1999ko otsailaren 15ean Abdullah Öcalan atxilotu zuten, Kurdistango Langileen Alderdiko (PKK) eta mugimendu independentista kurduko burua. Turkiako zerbitzu sekretuek Kenyan atxilotu zutenetik, Marmara itsasoko uharte batean dagoen Iämralä-ko kartzelan isolatuta... [+]
Lara Vilanova (1983, Bartzelona) argazkigintza zuzendaria da eta The Return: Life after ISIS, Sinjar, Cuerdas edota Hondarrak filmetan hartu du parte. Abenduan Euskal Herria bisitatu zuen The Purple Meridians topaketetan parte hartzeko Durangon.
Urtzi Urrutikoetxea nazioarteko kazetariarekin mintzatu gara Radio Kobanen, iaz idatzitako Kurdistan-Argi bat ekialde hurbilean liburuari buruz. Testuak azken urteetako gertakizunei erreparatzen die, eta atzerago ere begiratzen du herri kurduaren egoera politikoa eta... [+]