Munduko Medikuak PiztuPower proiektu "eraldatzailea" abiarazi du, Nafarroako emakume afro-ondorengo gazteei laguntzeko eta aktibismoan trebatzeko etengabeko formakuntzaren bitartez.
Nafarroako Afrikako emakumeen ondorengoak diren belaunaldiari laguntza, ikaskuntza eta esperientziak eskaintzeko proiektua da PiztuPower. Munduko Medikuak antolatuta, Nafarroako Kutxa Fundazioak eta 'La Caixa' Fundazioak bultzatutako Innova Programaren laguntzaren bitartez gauzatu dute. Ardatzean, Black Power taldea osatzen duten emakumeak ahalduntzea dago. Black Power taldeko presidente Kami Magassak nabarmendu du, “tresnak eskuratzea” ezinbesteko dutela haien identitatea sendotzeko eta “estereotipoei aurre egiteko”.
Hogei pertsona inguruk osatzen dute taldea eta 13 eta 22 urte bitarteko afrikar jatorriko ondorengoen neska gazte taldea dira; Flor de Afrika elkarteko emakumeen alabak dira. Magassak azaldu du txikitatik jaso izan dutela informazioa bigarren planoan, eta orain, aktiboki gazte gisa dituzten bizipenetatik eta posiziotik ekin, aldarrikatu eta aldaketa eragin nahi dute. Horretarako, #PiztuPower proiektuak emakumeak trebatu nahi ditu hiru urtetan garatuko den elkarlanaren bitartez. Jaione Eugi proiektuko teknikariak azaldu bezala “aktibismoa lantzeko formakuntza bereziak dira”.
Sexu eta ugalketa eskubideak dira formakuntza trinkoaren gai nagusiak, baina proiektua ez da formakuntzara mugatzen. Izan ere, bigarren urtean proiektu artistiko bat gauzatuko dute Uharte Arte Garaikideko Zentroarekin elkarlanean. Edozein diziplina artistiko jorratuko dute aktibismo artistikoa egiteko.
Azkenik, hirugarren urtean, behin oinarrizko formakuntza jasota, sareetan eragin politikoa nola egin eta nola parte hartu izango da azken ikastaroa. Bidelagun izatea eta arreta eskaintzea izango dira ekimenaren azken zereginak, Black Power taldea erakunde gisa bere kabuz jardun ahal izateko. Elkarri laguntzeko sareak sortuz, haien komunitatea ordezkatuz eta betiere, aurreiritziak hautsiz.
Plan berriak Baztango bailara lau zonalde historikoetan bereiztea proposatzen du. Ostatu turistiko berriak irekitzeko araudia ere hartuko du bere gain, definitutako hiri iraunkortasun adierazleen araberakoa izango dena.
Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak indarkeria matxistari buruzko jardunaldiak egin ditu asteburuan Atarrabian. Sistema judiziala jarri dute ezbaian, justizia eta autodefentsa feministaren balioak aztertu dituzte.
“Urumeako mendiak bizirik” herri-ekimenak jende andana elkartu du Hernaniko plazan. Mendi horietan egin nahi dituzten bi makroproiektu eolikoen berri eman du, ekarriko lituzketen kalteak azaldu ditu eta Urumea bailarako eta inguruetako herritar guztiei dei egin diete... [+]
Milaka gazte bildu dura Gazte Koordinadora Solizalistak (GKS) urtarrilaren 25ean Bilbon eta Iruñean antolatu dituen mobilizazioetan, "Euskal Herrian agenda belizista eta faxismoa normalizatu ez daitezen". Jendetza bildu da bi hiriburuetan gerra inperialistaren... [+]
Euskal nobela beltzaren astea ospatu da Baztanen hilaren 20tik 26ra. Hainbat liburu aurkezpen, solasaldi eta bestelako ekitaldiren artean, zapatu goizeko mahai-inguruak sortu du aparteko ikusmina. Izan ere, nobela beltzaren aitzakian, bestela ere kriminal bat nola eraikitzen den... [+]
Nafarroan eraikitzen ari den tren lasterraren langileak esklabotza egoeran ari direla salatu du AHT Gelditu elkarteak Iruñean emandako prentsaurrekoan.
Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, gizarte-zerbitzuek ez dute bestelako aukerarik eskaini, kaltetuak eskaera bat baino gehiago egin badu ere. “Legearen, erasotzailearen eta erakundeen aurrean” emakume horrek pairatzen duen erabateko babesgabetasuna... [+]
‘Gerraren eta faxismoaren aurka’ lelopean manifestazioa antolatu du Gazte Koordinadora Sozialistak larunbatean Iruñean eta Bilbon.
“Independentziara egin beharreko bideaz” hausnartzea da helburu nagusia. Apirilaren 20an, Aberri Egunarekin batera, Berriozarren ospatuko duten Gazteon Eskutik jardunaldia izango dute azken geltoki.
Valentziako tanta hotzaren ondoren hondamendiaren itzala beste leku batzuetara ere hedatu da: zer gertatuko litzateke horrelako denborale erraldoi batek Esako urtegi handitua kolpatuko balu? Eutsiko ote lioke presak? Urak gainezka egingo ote luke? Galderak hor daude eta... [+]
Astearte gauean egin dituzte pintaketak, bizilagunek azaldu dutenez. Fatxada nagusia, bertako ateak eta alboetako paretak margotu dituzte. Gazte Koordinadora Sozialistak urtarrilaren 25rako deitutako mobilizazioarekin bat egiten du aldarriak.
“Talde kriminal antolatu bat izatea eta derrigortze eta bortxa delitu larriak egin izana” egozten diete Espainiako fiskaltzak eta obraren enpresa arduradunak. Zehazki, 20 urteko kartzela zigorra eta 56.000 euro eskatu dituzte zazpi herritar horientzat.
Gaur, urtarrilak 21, gure oraintsuko historiaren efemeride interesgarri bat gogora ekartzeko eta hari buruz hausnartzeko eguna dugu. 50 urte bete dira Potasas de Navarra enpresako 47 langilek itxialdia amaitu zutenetik. Hamabost egun iraun zuen itxialdi horrek eta greba orokorra... [+]