Pisu eta logela turistikoek Bilboko Alde Zaharrean duten eragina salatu du SOS Alde Zaharrak

  • Azkeen urteetan Bilboko Alde Zaharrean ematen ari den turistifikazio prozesuak auzokideengan eragin handia izan duela adierazi du asteazkenean eragileak. Izan ere, auzoan bizi, lan, jolastu edota lo egitea "luxu bilakatzen ari da".

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko otsailaren 27an - 10:59

Auzoko bizilagunez osatutako eragilea da SOS Alde Zaharra, auzo bizitza duina eraikitzea helburu duena. Asteazken goizean egindako agerraldian turisitifikazio prozesuak ekarritako hainbat ondorio azaleratu dituzte, baita ondorio horiek zuzenean pairatu eta etxea uztera behartuak sentitu diren bi auzokideen testigantza aurkeztu ere. 

Eragileak salatu duenez, pisu eta logela turistikoen areagotzeak alokairuen prezioen gorakada "jasangaitza" ekarri du. Gainera, alokatzeko eskuragarri dauden etxe gehienak turismoari begirako negozio bilakatzen ari direla argitu eta horrek auzokideentzako aukerak guztiz gutxitzen dituela azpimarratu nahi izan dute. 

Horrez gain, turismoari lotutako plataforma desberdinen bitartez modu ilegalean alokatutako etxebizitzen presentzia handitzeak auzora "ondorio latzak" dakartzala azaldu dute. Azaldu dutenaren arabera, geroz eta entzunagoak dira "ingurukoen atseden eza, etxebizitzen espekulazioa eta gazteen emantzipazio arazoak". 

Horri guztiari Eider Palmou Alde Zaharreko auzokidearen egoera gehitu diote. Palmouk berak azaldu duenez, duela hamasei urte heldu zen auzora bizitzera eta 2018an bere atarian ilegala zen pisu turistiko bat zegoela ohartu zen. "Zelan jakin genuen? Ba, gehienoi gertatu zaigun bezala, hau da, astebururo jende berria, pertsona ezezagunen mugimendu asko, jaiak eskaileratan, etengabeko iskanbilak eta abar".

Egoerari aurre egiteko asmoz, Eusko Jaurlaritzako turismo sailean zein Bilboko Hirigintza sailean salaketa jarri zuela baina ez duela inolako erantzunik jaso azaldu du: "Gaur, 2020ko otsailaren 26an, oraindik ez dut erantzunik jaso".

Orain, egoerari aurre egitea lortu ezinik, etxea saltzea erabaki du: "Ni banoa, baina joatera bultzatu naute, ez dut nahi egunero etengabe borrokan ibili lasai bizitzeko, ez dut nahi egunero liskarretan eta munizipalei deika egon –ezertarako balio ez duena, bide batez–, ez dut nahi Erriberako merkatuan egindako jaiek nire loa izorratzea –aurrekoan lau gau lo egin barik eta protestan gaudela zer eta polizia gure kontra bidali–".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Turismo masiboa
2025-04-09
Bikote perfektua

Egungo Venezia 118 uhartez osaturiko artxipelago baten gainean eraikita dago. Uharte horiek 455 zubik elkar lotzen dituzte. Lura baino lokatza du oinarri hiriak. Inguruetako milioika zuhaitz mozteari ekin zioten IX. mendetik aurrera, piloteak eraiki eta hiria zimendatzeko... [+]


Eneko Goia, auzo elkarteez: “Haiengatik balitz ez legoke ez Behobiarik, ez Klasikoarik, ez Donosti Cupik, ez Zinemaldiarik”

Abenduan ezagutarazi ziren Espainia, Maroko eta Portugalen jokatuko den Munduko Futbol Txapelketako egoitzak. Donostia eta Bilbo zerrendan ageri ziren. Donostiako sei auzo elkartek, gutun bidez, FIFAri eskatu diote atzera botatzeko hiriaren egoitza izendapena; FIFA bera ere... [+]


2025-02-19 | Estitxu Eizagirre
“Kartzelara bidaltzen bagaituzte ere, hemen egongo da herri bat erasoen kontra defendatzeko prest”

Ilbeltzeko igande goiz batez jo dugu Baztanera. Eguzkiak oraindik ez du Lekarozko plaza argitu; bertan elkartu gara Garbiñe Elizegi Narbarte, Itziar Torres Letona eta Ernesto Prat Urzainkirekin. Itzaletan hotz egiten du eta umorez goxatu dugu lehen agurra, hogei urtean... [+]


2025-01-28 | Julene Flamarique
Turismoaren erregulazioa Baztanen: ostatuak kontrolatzeko plana onartu dute

Plan berriak Baztango bailara lau zonalde historikoetan bereiztea proposatzen du. Ostatu turistiko berriak irekitzeko araudia ere hartuko du bere gain, definitutako hiri iraunkortasun adierazleen araberakoa izango dena.


Berotegi-efektuko gas emisioen %8,8 eragiten du turismoak, eta isurketek gorantza segitzen dute

Azken hamar urteetan turismoak eragindako CO2 isurketen emendioa ekonomia orokorrarena baino bi aldiz handiagoa izan da. Nature Communications aldizkari zientifikoak abenduaren 10ean plazaratu ikerketaren emaitzak dira.


Pisu turistikoentzako baimenak urtebetez eten ditu Bilbok

Bilboko Udalak ez du lizentzia berririk emango, hirigintza planean etxebizitza turistikoen figura arautu bitartean. "Kautelaz" jokatzea erabaki du Juan Mari Aburtoren udal gobernuak, baina gehienez ere urtebeteko epea eman dio debekuari.


Donostiako turistifikazioa agerian uzteko bost datu

Turistifikazioaren Aurkako Urria manifestazio jendetsu batekin borobildu zuen igandean desazkunde turistikoaren aldeko Bizilagunekin plataformak, baina turistifikazioaren inguruko eztabaidak bizirik jarraitzen du hirian. Hain zuzen ere, Donostiako azken urteko turismoaren... [+]


Mila lagunetik gora mobilizatu dira turistifikazioaren eraginen aurka

Bizilagunekin plataformak deituta, hiri eredua eraldatu eta herritarren bizi baldintzak erdigunean jar daitezen eskatu dute ehunka lagunek. Etxebizitzaren eskasia eta garestitzea salatu dute, bai eta egoera horren aurrean, Donostiako udalak izan duen jarrera ere.


2024-10-22 | Leire Ibar
Milaka pertsona mobilizatu dira Kanarietako turismo masiboa salatzeko

Uharteetako 25.000 biztanle inguru mobilizatu ziren urriaren 20an turismoaren “gehiegikeriaren”, masifikazioaren eta etxebizitzaren merkatuaren aurka protesta egiteko. Turismoak euren hiri eta herrietatik kanporatzen dituztela salatu dute bertako biztanleek.


Turismoa vs. geoglifoak

Atacamako Desertua Fundazioak eremu horretako geoglifoak suntsitzen ari direla salatu du sare sozialetan; hainbat argazkiren bidez, basamortura 4x4 ibilgailuetan doazen bisitariak eragiten ari diren triskantza erakutsi dute. 1000 eta 1520 urteen artean egindako geoglifo handiak... [+]


2024-09-09 | ARGIA
Iruñeko Alde Zaharrean etxe turistikoei lizentzia gehiago ez ematea erabaki du Udalak

EH Bildu, PSN, Geroa Bai eta Zurekin taldeek lege egitasmoa adostu dute, Iruñeko Alde Zaharrean etxe turistikoei lizentzia gehiago ez emateko. Akordioak “izaera prebentiboa” duen “hirigintza-aldaketa” du ardatz, hiru helbururen bueltan oinarrituta:... [+]


Herrialde Katalanetako herririk turistikoenak, eskuin muturraren bozen biltoki

Kataluniako erkidegoko azken hauteskundeetatik eta Europako Parlamenturako bozen emaitzetatik abiatuta, presio turistiko handiena bizi duten Herrialde Katalanetako herrietan eskuin muturraren botoak nola egin duen gora aztertuko dugu artikulu honetan.


Eguneraketa berriak daude