Pirinioetako euskalkien egoera aztertuko dute Ariben igandean

  • Pirinioetako euskalkiei eman beharreko trataera eta erabileraren inguruan hausnartzeko jardunaldia antolatu du Bortuetako Euskalkien Foroak, Gu Pirinioa ekimenaren baitan. Apirilaren 25ean izango da saioa, Aribeko Aezkoako Etxean.


2021eko apirilaren 22an - 15:31

Bortuetako Euskalkien Foroak prozesua abiatu du Pirinioetan diren euskalkien inguruan haunartzeko eta aztertzeko nolako trataera eta erabilera eman behar zaien. Foroa, Gu Pirinioa proiektuaren baitan sorturiko euskara lan-taldeak abiatu du, Pirinioetako uskaren egoerak kezkatuta, zenbait ibarretan desagertuta baitaude euskalkiok eta beste batzuetan desgertzeko zorian.

Hala, jardunaldia antolatu dute apirilaren 25ean Ariben, Aezkoako Etxean, goizeko 11.00etan hasita. Bertan bilduko dira iritziak jasotzeko eta "euskalkien etorkizuna elkarrekin marrazteko". Ibar bakoitzean euskarak izan beharreko trataera, eskolak, herriko uskara ikastea... Hainbat gai mahairatuko dute denen artean eztabaidatzeko.

Azaldu dutenez, saioa aurrera eraman eta dinamizatzeko kanpo-laguntza izango dute eta bertan jasotakoak txosten batean bilduko dituzte ondoren. Izena emateko info@gupirinioa.eus helbidera idatz liteke.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskalkiak
2023-06-26 | Ilargi Manzanares
Berbategia aurkeztu dute, euskalkien altxortegia

Euskalkien Lagunak lantaldeak eta Iberba aholkularitza zerbitzuak sustatuta, Berbategia aurkeztu zuten ostiralean Bilboko Burtsan. “Berbategia euskalkien altxorra jasotzeko diseinatu den eta auzolanean egiteko asmoa duen hiztegia da”, azaldu dute.


Uskararen Eguna egingo dute Erronkarin eta euskara hizkuntza ibiltaria izan dela gogoratuko dute

Erronkaribarreko ehunka lagun biltzen duen urteroko zita ospatuko dute maiatzaren 20an Erronkariko herrian bertan. Uskararen Egunak 26. edizioa du aurtengoa, eta ibarreko herritarrak kohesionatzeko eta jendartea biziberritzeko ezinbesteko ekimena bihurtu da.


2023-05-05 | Axier Lopez
‘Ziberouko Egunaria’ guztiak digitalizatu eta sarera igo dituzte

1887. urtetik 1914. urtera almanaka bat zuberera hutsez argitaratu zen. Euskaltzaindiaren webgunera igo dituzte zenbaki guztiak PDF formatoan.


2022-05-12 | ARGIA
Uskararen Eguna ekitaldiz gainezka itzuliko da Erronkaribarrera, bi urteko etenaldiaren ondoren

Burgin ospatuko dute Uskararen Eguna maiatzaren 21ean, eta azkeneko bi urtetan ez bezala, aurten egun osoko egitarauarekin itzuliko da festa Erronkaribarrera. 25 urte dira Nafar Pirinioetako ibar horretan euskara sustatzeko ekimena abiatu zuela Kebenko elkarteak.


Euskarak baditu milaka aurpegi

Cristina Ruiz Uriarte Baionan bizi den bizkaitarrak, esku bat bota die ARGIAko kazetariei, Iparraldeko esamolde eta hizkuntza formulak egokiago erabiltzen ikasteko


Herritarrak eta natura, hurbilago euskararen bidez

Urumea bailarako faunaren eta floraren berri ematen duen liburua kaleratu dute Eñaut Agirre Goiak eta Iñaki Sanz-Azkuek Hernaniko Dobera euskara elkartearen eta Aranzadiren eskutik. Ahozko ondarearen eta sinesmen zein ohituren bidez, erakutsi nahi dute euskal... [+]


Erronkariera eta zuberera
Lurraldearen mugetako hizkelgi beti bazterrekoak

Auñamendietako euskalkien gainean mintzatu ziren martxoan Gasteizen Hitz adina mintzo zikloaren barruan. Behialako erronkarieraz solastatu zen Alberto Angos, eta zubereraren gainean, berriz, Argitxu Camus.


Iparraldeko batua?

Euskalki andana batetik, euskara batu edo “estandarrak” hizkuntza nazionala sortu digu. “Estandar” hori zer puntutan dugu zinez baturik? Grafian, deklinabidean, aditzan, erakusleetan, herri eta leku izenetan, Euskaltzaindiko Hiztegi batuan. Azken horren... [+]


Zaraitzuerari buruz gehiago jakin nahi? Wikipedian informazio ugari jarri dute

Interneteko entziklopedia askera igo dituzte azken hilabeteetan ekialdeko nafar euskalki horren inguruko eduki, erreferentzia eta iturri nagusiak.


Eguneraketa berriak daude